Category Archives: General

NOBEDADEAK – MAIATZA

NOBEDADEAK ABENDUA-MARTXOA

Martxoa

Otsaila

Urtarrila

Abendua

Zorioneko familia.

Iñaki Irasizabal

Familia: maitasunaren habia, gizartearen zutabea, elkar-laguntzarako tresna, umeen haztoki eta zaharren babesa. Familia: itxurakerien tenplua, gezurren zuloa, gorrotoen gordailua, zurruntasunaren eskola… Familiaz esan daitekeen on eta txar guztia da egia aldi berean, bera delako harremanetako lehenengo erakundea eta afektuen oinarrizko egitura.

Iñaki Irasizabalek, urtetan nobela beltzak idatzi ondoren, ipuin bilduma sendo eta mamitsu bat eskaintzen digu, familia foku eta gunetzat hartuta. Gozotik gutxi eta gazitik ugari dute hemengo istorioek. Protagonistak, berriz, ez dira ondo egokitzen bere ingurura, gauzak ondo egiten saiatu arren hanka sartzen dute; zailak dira, ergelak, zakarrak, hauskorrak…

AUSCHWITZEKO TATUATZAILEA

HEATHER MORRIS

Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten.

Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.

Denok gara Google.

Xabier Etxaniz Rojo

Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.
Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.
Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.

“–Maite dozu maitalea?
–Bai, izugarri.
–Eta bikotekidea, maite al dozu?
–Bai, izugarri.
–Bi pertsona itzel maitatzea posible da, ala?
–Ez dakit posible den baina nik egiten dut.
–Nik esandako guztiak gogoratzen dozuz?
–Ez, soilik interesatzen zaidana. Bestea erreseteatu egiten dut.
–Iñigo.
–Zer?
–Zergatik kontatu deustazu hori guztia?”

Deklaratzekorik ez

Beñat Sarasola, 2019

Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz.

      Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena.

      Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak Deklaratzekorik ez eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz.

Irakasle birtuala

Zazpi etxe Frantzian

Editorea: Pamiela (Euskara)
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-7681-583-0
Orrialdeak: 256

Atxagaren lan berri hau eten bat da idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Hona hemen liburuaren hasiera:

“Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik…”.

La casa de los espíritus

Primera novela de Isabel Allende que nos narra la historia de un poderosa familia de terratenientes latinoamericanos. El depósito patriarca Esteban Trueba ha construido con mano de hierro un imperio privado que empieza a tambalearse a raíz del paso del tiempo y de un entorno social explosivo. Finalmente, la decadencia personal de patriarca arrastrará a los Trueba a una dolorosa desintegración

Las lágrimas de Shiva

ALICIA PULEO

"Liburu bat amets-makina bat da"

Tras la pista de...

"Liburu bat amets-makina bat da"

Olaia Bilbao

"Liburu bat amets-makina bat da"

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

"Liburu bat amets-makina bat da"

Emakumeak ezagutzen

"Liburu bat amets-makina bat da"

Durangoko institutuko liburutegia

"Liburu bat amets-makina bat da"