Publicaciones de la categoría: Gure liburuak

Oroimenaren azala

Azaroaren 3an Aitor Arana idazlea berriro izango dugu gurekin, oraingo honetan Oroimenaren azala liburuari buruz hitz egiteko.

oroimenaren azalaJordi Sierra I Fabrak idatzi zuen liburua gaztelaniaz, eta Aranak euskaratu egin zuen mutil afrikar baten istorio hori. Gustukoa du Aranak Afrika eta esklabuei buruzko istorioak. Berak ere gai horri buruzko istorioa idatzi zuen: Afrikako semea. Hemen izan genuen aspaldi liburu horri buruz hitzegiteko. Beste behin ere berak itzulitako liburu bati buruz hitzegitera etorri zen eta egindako elkarrizketa HEU BE ZANTZOKA gure institutuko aldizkarian argitaratu genuen. Orduan liburua Gerrateko ogia izan zen.

Iaz ere hemen egon zen gurekin, baina orduantxe berak idatzitako Maitasun Sua liburuari buruz.

Beti pozik Aitor Aranarekin egoteko eta prest bere hitzak entzuteko!

TANGO URDINA

  • 184 orrialdeaitziber
  • Idazlea: Aitziber Etxebarria
  • EREIN argitaletxea
  • Hizkuntza: EUSKERA
  • ISBN: 9788497463607

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan tangobehera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean,bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.

Hona hemen  liburuari buruz esaten dena kritika hemerotekan. Zuk zer deritzozu?

Ametzen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk

ametsenn ahotsa

hugh+luptonMateria:  Lengua y literatura

Autores:  Hugh Lupton

ISBN/EAN:  9788468215754

Páginas:  79

Colección:  Tantaia

 

Nola izan liteke itsu batek ehiztari batek baino hobeto ikustea?

Litekeena al da euriarekin opilak botatzea eta arrainak basoko

belarretan igeri ibiltzea? Liburu honetako istorio liluragarriek gauza interesgarriak jakinarazten dizkigute: pertsona zuhurgabeek arazoak ekar ditzaketela, ametsetan sinestea ez dela beti gauza burugabea, eta pertsonarik jakintsuena buruko begiekin ikusten duena dela… eta bihotzeko begiekin ikusten duena.

 

Munstroaren hamaika aurpegi

monstruaren hamaikaseve calleja

  • Nº de páginas: 140 págs.
  • Autor: Seve Calleja
  • Editoral: DESCLEE DE BROUWER
  • Lengua: EUSKERA
  • ISBN: 9788433024336

Liburu honetan idazleen irudimenak historian zehar literaturan sortu dituen altxor bikainen adibide batzuk baino ez ditugu erakutsi nahi izan. Hemen jasotakoen moduko beste istorio harrigarri ugari bilatzen jarraitzeko gonbidapena da. Antologia honetan munstroaren aurpegirik adierazgarrienetako batzuk bildu nahi izan ditugu, gure asmoa izaki itxuragabe eta beldurgarriaren irudiaz haraindi iristea eta munstroarengana hurbiltzea izan da eta horretarako, munstroaren existentziaren beste alderdi batzuk iradoki nahi izan ditugu, hala nola bere marjinazioa eta zorigaitza, beti ez baita haitzulo beldurgarrietan edo toki ulergaitzetan bizi, askotan, gugandik oso hurbil bizi da eta maitasuna eta solidaritatea eskatzen dizkigu, eta beste batzuetan, geure izugarrikeriak azaleratzen ditu. Horrelaxe aurkezten digute Oscar Wilde, H.P. Lovecraft, Jack London, Horacio Quiroga, Guy de Maupassant, Saki, Hope Hodgson eta J.Mª Climent idazle handiek.

Erraldoi berekoia

erraldoi berekoia

oscar wildeHizkuntza:   Euskera

Idazlea:   Oskar Wilde

ISBN/EAN:   9788468216454

102 orrialde

Bilduma:  Tantaia

Liburu honetan daude bilduak Oscar Wilderen ipuinik ederrenak eta hunkigarrienak, balio moral nagusiak ageri dituzten kontakizunak. Ipuinotako protagonistek, berekoitasunari uko eginez, atseginak eta eskuzabalak direnean eta gainerakoen ongiarengatik arduratzen direnean eskuratzen dute zoriona eta maitasuna.

Robinson Crusoe

robison crusoe

daniel defoeHizkuntza:  Euskara

Idazlea:   Daniel Defoe

ISBN/EAN:    9788468216591

Orrialdeak:   137

Blduma:   Tantaia

Handinahiak eta abentura-grinak menderaturik, Robinson Crusoe gazteak gurasoen etxea utzi du, eta, aventura arriskutsu eta zoritxar asko bizi izan ondoren,itsasontzia urperatuta, uharte jendegabe batera heldu da. Uhartean, bizirik irauteko eta izadi latz bat mendean hartu ahal izateko, ondo zorroztu beharko ditu Crusoek asmamena eta irudimena.

 

Bilatu ondorengo liburuxkan 60. eta 61. orrialdeetan, bertan Robinson Crusoen istorioa aipatzen da. Zein da lotura? Agertzen den zatia zuk irakurri duzun liburuan zein ataletan agertzen da? Hausnartu liburuxkan agertzen diren galderei buruz eta erabili zure erantzunak iruzkina egiteko. Gero bidali zure iruzkina.

Imagina ezazu hori gertatzen zaizula, zein izango zen zure istorioa?

Beste gu

besteguAZALA.inddasier_mendoza

  • 84 orri
  • Idazlea: Asier mendoza
  • ELKAR ARGITALETXEA
  • Hizkuntza: EUSKERA
  • ISBN: 9788497839204

Kristianek ez du bere aurpegia argi ikusten ispiluan, eta gauza arraro gehiago ere gertatzen zaizkio: usaimena zorroztea, ahots batzuk entzutea, odolak erakartzea… Banpiro bihurtzen ari ote da? Aldi berean, jakin-min itzela pizten diote bere etxe parean bizi diren Morgandarrek: Darel eta Veronika aita-ama misteriotsuek eta Elizabeth alaba tuntunak. Ageriko istorioak ustekabea dauka gordeta, ordea, umorez eta irudimenez landuriko kontakizun honetan.

Bidali zure kritika

Patxi Zubizarretaren bisita

Eztia eta Ozpina izan da 4 DBH-koek ebaluazio honetan irakurri duten liburua. Horrez gain, apirilaren 24an egilearen bisita izan dute, Patxi Zubizarretarena. Liburutegian bertan argitu du Zubizarretak liburuaren gora beherak. Betiko legez, oso topaketa  interesgarria!

JOXE MARI ITURRALDEREN BISITA

Apirilaren 16an Joxe Mari Iturralde etorri zen gure institutura bere liburu Jack Destripatzailearen arrastoari buruz hitz egiteko. 2. mailako ikasleek aurten liburu hori irakurri ondoren idazlearekin izateko aukera paregabea izan dute. Liburua gustokoa izan bada ere, bere hitzaldia benetan interesgarria.

Odolean neraman

odolean_neraman

  • Idazlea: Joan Mari Irigoienirigoien
  • Orrialde kapurua: 256
  • ELKAR ARGITALETXEA
  • Hizkuntza: EUSKERA
  • ISBN: 9788497831918

Futbolaren munduan girotutako nobela umoretsu eta kritikazkoa idatzi du Joan Mari Irigoienek. Eneko Ortegak txikitatik eduki du garbi futbolaria izan nahi zuela, bazituen dohainak eta horretara bultzatzen zuen inguruak ere. Arrakasta lortuko du: Reala eta Bartzelona, Euskadiko zein Espainiako selekzioaren elastikoak jantziko ditu; diruarekin batera ospea, emakumeak eta beste lortuko ditu, baina baita arrakastaren zama ezagutu ere.

openclipart

Hona hemen liburu honen kritika. Ados zaude? Zure ustez liburuaren helburua zein da? Bidali zure kritika.

ALICIA PULEO

Just another WordPress.com weblog

Tras la pista de...

Just another WordPress.com weblog

Olaia Bilbao

Just another WordPress.com weblog

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

Just another WordPress.com weblog

Emakumeak ezagutzen

Just another WordPress.com weblog

Durangoko institutuko liburutegia

Just another WordPress.com weblog