Archivos de etiquetas: Euskal Literatura

TANGO URDINA

  • 184 orrialdeaitziber
  • Idazlea: Aitziber Etxebarria
  • EREIN argitaletxea
  • Hizkuntza: EUSKERA
  • ISBN: 9788497463607

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan tangobehera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean,bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.

Hona hemen  liburuari buruz esaten dena kritika hemerotekan. Zuk zer deritzozu?

JOXE MARI ITURRALDEREN BISITA

Apirilaren 16an Joxe Mari Iturralde etorri zen gure institutura bere liburu Jack Destripatzailearen arrastoari buruz hitz egiteko. 2. mailako ikasleek aurten liburu hori irakurri ondoren idazlearekin izateko aukera paregabea izan dute. Liburua gustokoa izan bada ere, bere hitzaldia benetan interesgarria.

Euskadi sariak

Maite Gurrutxaga eta Harkaitz Canorentzat, Euskadi Literatura Sariak

Saiakera arloan, Joseba Gabilondo eta Jon Juaristi saritu dituzte. Gurrutxagak ilustrazioko saria bereganatu du, eta Canok euskarazko haur eta gazte literaturakoa.

orkestra lurtarra

habiak

Emakumeak idazle

Atzoko eguna, Martxoak 8, ospatzeko, Euskal PENen, Emakunderen laguntzarekin, euskal idazle eta itzultzaileen lana nabarmentzen duen afixa egin dute. Bertan agertzen dira azken hamabi hiletako argitaratutako lanak, eta Emakumearen Nazioarteko Egunean Euskal Herriko liburudendetan egon da ikusgai.

emakume idazleak

Aukerarik izan duzu hor dagoen bat irakurtzeko?

ALICIA PULEO

Just another WordPress.com weblog

Tras la pista de...

Just another WordPress.com weblog

Olaia Bilbao

Just another WordPress.com weblog

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

Just another WordPress.com weblog

Emakumeak ezagutzen

Just another WordPress.com weblog

Durangoko institutuko liburutegia

Just another WordPress.com weblog