La balada de los unicornios.

Ledicia Costas.

La Escuela de Artefactos y Oficios acoge a los jóvenes más brillantes. Son capaces de crear casas motorizadas, sombreros voladores y demás proezas.

Ágata McLeod es una de las mejores alumnas, pero hay muchas cosas que desconoce de la institución… y de su pasado. La inventora tendrá que viajar al origen del mundo en una travesía repleta de aventuras y peligros.

Fantasía y ciencia se mezclan en una lucha sin cuartel que enfrenta a cuervos y unicornios.

Advertisements

Biografia de un cuerpo.

Mónica Rodríguez.

Premio Gran Angular 2018
Las piernas recorridas por hilos de cobre. El pie extendido, el muslo flexionado. La música cambia. Soy yo el que está ahora en el escenario haciendo cabriolas y de nuevo Álex llega, lo ocupa todo, baila. Los aplausos como el fragor del agua. El público arrebatado. La danza sucediéndose en esta caída de agua. Todo sucediéndose… Pero, ¿y si no quiero que suceda? ¿Y si no quiero seguir bailando?

Hari single bat.

Idoia Garzes.

Amaren baserri zaharrera oporretara joanda, amonaren kutxa zaharra zabaldu du Arrakok. Amonaren ardatza aurkitu du han, makila magikoa dirudien zurezko tresna bat haria harilkatzeko erabiltzen dena.

Amonaren ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, isiluneak betez, etendako haria birsortuko du Arrakok. Iragana eta oraina lotzen dituen hari mehe hauskorra. Amonaren historia, Arrakorena ere badena, historia isildua eta isilarazia izan baita, ahanzturara kondenatua.

Baina, ahazteko ere, aurrena ahaztu beharreko hori ezagutu behar da, ezta? Nor garen jakiteko, nondik gatozen jakin behar dugulako. Labirintoan ez galtzeko eta handik onik ateratzeko, lokarria behar dugulako…

Etxeak eta hilobiak.

Bernardo Atxaga.

Errealitatearen labirintoan sartu eta barrutik hitz egitea da idazlearen lana Bernardo Atxagaren ustez: “sentimentuak harrapatu eta egiak azalerazi”. Etxeak eta hilobiak sekula idatzi duen nobelarik konplexuena dela dio. Irakurleak, berriz, jauzia nozitu gabe egingo du errealismotik surrealismora, bihotza uzkurtu eta irribarre. Atxagaren azken eleberria da hau izatez baina baita desioz ere. Beste leku (literario) batzuk bisitatu nahi ditu aurrerantzean; txikiagoak neurriz baina ez sendotasunez.

Bizitza motor gainean.

Xabier Mendiguren

18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak… Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak…

Mujeres de la cultura.

Rosa Huertas

Precursoras del feminismo que contribuyeron al reconocimiento de los derechos de las mujeres en todos los ámbitos. Son escritoras (Emilia Pardo Bazán o Mª Teresa León) pintoras (María Blanchard), activistas políticas (Clara Campoamor), investigadoras (María Moliner), periodistas (Carmen de Burgos) o actrices (María Guerrero) que debieron luchar para que su voz se escuchase. Ha llegado el momento de saber quiénes eran.

Jamaikako neska.

Joxe Mari Iturralde

Dafne Zorregieta Rondaall, horixe da ene izena, aita euskaldun erbesteratu baten alaba naiz eta Mexikon finkaturiko familia daukan holandar ama batena. Hortxe ezagutu zuten elkar nire gurasoek, Cuernavacan, amak garai abenturazale, hippy eta ero samarra izan zuenean eta aitak leku guztietatik ihes egiteko joera hartu zuen hartan, horixe izan baitzen eta baita munduan barrena ibiltzeko daukan joera, bere ezaugarri nagusietakoa, batetik bestera mugituz alde egitekoa, alegia. Mexikotik alde egin beharrean aurkitu zen, berak aitortzen zuenez, une zehatz batean eta arrazoi jakin batengatik, eta Jamaikan pausatu zituen oinak. Amak atzetik jarraitu zion Luzea hiriraino, eta bertan jaio nintzen ni. Gero, zenbait urte pasatuta, banandu egin ziren. Luzea euskal hitza da, nire jaioterrikoek jakin ez arren.

La isla de los delfines azules.

SCOTT O’DELL

Un barco de cazadores de nutrias llega a la Isla de los Delfines Azules y rompe su frágil tranquilidad. La visita acaba con una matanza que prácticamente aniquila a los habitantes de la isla. Los acontecimientos posteriores comportarán que Karana quede como la única habitante del lugar durante 18 años. Así, en esa situación, tendrá que crearse un mundo propio, siguiendo dos líneas de conducta diferentes. Por un lado, su instinto de supervivencia la llevará a mantener una lucha contra la naturaleza; por otro lado, Karana desarrollará un poderoso sentimiento de vinculación al entorno y a los animales de la isla

Moio. Gordetzea ezinezkoa zen.

Kattalin Miner.

“Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? 

Hezurren erretura.

Miren Agur Meabe

Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan…— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak Miren Agur Meaberen liburuko protagonistak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen absentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada. 

ALICIA PULEO

"Liburu bat amets-makina bat da"

Tras la pista de...

"Liburu bat amets-makina bat da"

Olaia Bilbao

"Liburu bat amets-makina bat da"

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

"Liburu bat amets-makina bat da"

Emakumeak ezagutzen

"Liburu bat amets-makina bat da"

Durangoko institutuko liburutegia

"Liburu bat amets-makina bat da"