Piztiaren begiak

piztiaren begiak

  • Egilea: Alberto Ladron Arana
  • ISBN: 978-84-9027-009-7
  • EAN: 9788490270097
  • Argitaletxe: ELKAR
  • Hizkuntza: Euskera
  • Urtea: 2012

Jonen bizitza hamaika urte lehenago hautsi zen, bere emaztea eta alaba jaio berria auto istripu batean hil ziren egunean. Orain, tragediaren oihartzunak itzaltzen hasi direnean, enpresari ilun baten eskutitza jaso du, hura istripua izan ez zela erranez. Harengana joanda, ordea, enpresariak ukatu egiten du eskutitza idatzi izana. Jonen bizitza hankaz gora dago. Zer da hori, txantxa anker bat? Eta egia balitz? Baina nork hil zitzakeen ama-alaba batzuk, eta zergatik?

Xabier ETAko kidea zen, baina, denen harridurarako, damutzearen bidea hartu zuen. Espetxetik atera berritan, Iruñeko hilerrira sartu eta hilobi bat bortxatu du. Mendeku harrigarri baten hasiera besterik ez da.

Dasilva Iruñeko brigada antiterroristako inspektorea zen. Bere tortura basatiek ospe beltza ekarri zioten 90eko hamarkadan. Egun, enpresari arrakastatsu bihurturik, bere iraganeko mamuei egin beharko die aurre.

Nazirik ez, gerra zibilik ez, iragan urrunik ez. Orain eta hemen, XXI. mendeko Nafarroan. Jonek, Xabierrek eta Dasilvak triangelu ilun bat osatzen dute errua, beldurra eta mendeku nahia gidari dituena. Tramak azkar egiten du aurrera eta suspentseak eta ustekabeak biderkatu eginen dira amaierara hurbildu ahala.

                      

Trailerrak liburuaren mamia aurkezten du? Ikusi ondoren liburua irakurriko zenuke?

Berrian eta El Correon  argitaratutako kritikekin ados zaude? Bidali zure kritika.

Anuncios

73 comentarios

  1. Nire ustez liburu hau ez da liburu on bat, baina bai liburu entretenigarri bat. Ez dela ona diot, antzemangarria delako. Hiltzailea nor den liburu hasieran dakizu adibidez, eta hori, nobela beltz bat dela kontutan harturik, puntu negatibo bat da. Bestalde, Pilar (Dasilvaren alaba) desagerturik zegoen haurra zela ere nahiko argia zen hasieratik.
    Ez da itzelezko liburu bat baina entretenimendua nahi izanez gero liburu polita da horretarako.

    1. Pertsonalki, liburu hau nire gustokoa da. Ikaragarria da zelan idazleak garatu dituen hiru bizitza desberdinen eta aldi berean elkarren konektatuta dauden gertaerak. Egia esan hasieran nahaste bat zela istorioa, baina apurka-apurka denak zentzua hartzen du. Hiztegi konplexua duen arren ulergarria da eta polizia zein misterio-eleberriak gustoko dituen edonori gomendatuko nioke.

  2. Nire iritziz, liburua ondo dago misteriozko nobelak gustuko dituzunean, baina hiltzailea nor den hasieratik dakizu. Hasieran baita ere Jonen historiatik Koldoren historiara pasatzen da kapitulu batetik bestera, eta kostatu zait beste historio bat dela konturatzea. Liburua irakurterraza da, eta nahiz eta ez izan irakurzalea, gustatu zait. Aukeran, nahiago dut Arotzaren eskuak liburua.

  3. “Piztiaren begiak” liburua, asko gustatu zait idazlearen kontatzeko eran eta edukinean. Hiztegi aberatsa dauka eta pertsonaiak hitz egiten duten zatiak, gipuzkeraz idatzita daude. Atal batzuk oso gogorrak izan dira; zehatz-mehatz deskribatzen dutelako gertatua.
    Nire ustez, amaiera aldatuko nioke, eleberri honen bigarren atal bat egiteko.

  4. Liburu hau nahiko erakargarria iruditu zait trama arlora begiratuta. Nahaspila asko izan ditu eta irakurlea despistatzeko ahalmena baita ere. Ez zait liburu itzela iruditu baina irakurtzeko nahiko eramangarria izan da. Nobela beltzak oso gustuko dutenentzat aproposa da.

  5. Neuri pertsonalki liburua ez zait gustatu. Luzea eta aspergarria iruditu zait eta horrez gain, hiztegi konplexua dauka eta honek astunagoa egin dit irakurketa.
    Pertsonaia nagusiak interesgarriak dira, baina bigarren planoan dauden pertsonai larregi daude, eta askotan istorioa korapilatu eta nahasten dute.
    Orokorrean, liburua ez da nire gustokoa izan.

  6. Nire iritziz, “Piztiaren begiak” liburua nahiko interesgarria izan da beste urteetan bidalitako liburu gehienak ez bezala. Hasieran korapilatsua iruditu zait , Jonen eta Xabierren istorioak nahasten dituelako baina gertakari asko daudenez irakurketa atsegina izan da.
    Liburua luzeegia dela iruditu zait baina hau kenduta liburua nire gustokoa izan da.

  7. Nire ustez, Piztiaren begiak liburu interesgarria izan da, istorioa harrapatzea zaila bada ere. Pertsonaia guztien istorioak gai bakar batean nahasteak ezberdina bilakatzen du liburua. Liburuak dituen arazoak dira, istorioa oso astiro gertatzen dela, gauza berdinak askotan errepikatzen dituela eta hiztegia ez dela erraz ulertzen. Horregatik ez zait asko gustatu liburu hau.

  8. Nire ustez, liburua interesgarria eta entretenigarria izan da. Egia da hasieran Jon eta Xabierrekin nahastu egin naizela baina jarraian hartu diot mamia istorioari. Ni ez naiz irakurzale amorratua baina liburu honek asko entretenitu dit. Astebetean irakurtzeko liburua da. Nik nobela beltzak gustatzen zaizkien haiei gomendatzen diet irakurtzeko.

  9. Nire ustez liburu hau pixkat entretenigarria izan da, baina ez zait gehiegi gustatu, alde batetik, generoa ez delako nire gustukoenetarikoa, eta, bestetik lehenengo momentutik argi egon delako nor zen hiltzailea.
    Bestalde, hiztegi oparoa daukala esan beharra dago, baina nahiko konplexua, eta, argumentura bueltatuz; korapilatsu samarra iruditu zait Xabierri eta Joni gertatzen zaiena behin eta berriro nahastu egiten duelako.
    Deskribapenei dagokienez, orokorki oso landuak daude, bai pertsonaienak, bai gertakarienak; hori da gehien gustatu zaidana, baina, lehenago aipatu dudanez, eleberriak berehala uzten digu argi eta garbi nor den hiltzailea, eta horrek istoriarekiko interesa murrizten du.

  10. Misterioa eta suspensea izanda gai nagusia ez dago nire gustukoeneteko gaien artean, baina, horrela izanda ere, liburua ez du irakurlea harrapatzen eta ez du espero den ustekabeko bukaera indartsurik izan, egia esan argi zegoen ia hasieratik Dasilva zela hiltzailea eta horrek interesa kentzen dio liburuari, beste alde batetik uste dut ideiak argiak eta errezak izanda ere, nolabait idazleak korapilatu egin dituela eta horrek liburua pixka bat ulergaitza egin du eta askotan ideiak behin baino gehiagotan irakurri behar izan ditut gainera horri hiztegi zaila gehitu behar zaio.
    Esan beharra dago liburuari erakargarritasuna kendu dion faktoreetako bat izan dela nahitzaezko liburua izatea, irakurtzea atsegina egiten zait baina behartzen banaute ez dut gustura irakurtzen edo besterik gabe liburua nire gustukoa izan ez daiteke, ia beti gertatzen zaidan bezala eta irakurriko dugun liburua aukeratzeko aukera izan beharko genukeela uste dut, horregatik agian ez naiz oso objektiboa izaten ari.

  11. Liburuaren generoa ez da nire gustukoa baina “Piztiaren begiak” liburua nahiko gustatu zait. liburua interesgarri eta entretenigarria iruditu zait baina pertsonaia gehiegi ageri dira.
    Nire ustez, egituraren aldetik oso ondo antolatuta dago eta istorioa oso originala da.
    Hiztegiaren aldetik, oso korapilatsua iruditu zait, hitz bakan gehiegi ageri direlako.
    Nafarroako deskribapen ugari ageri dira ( kaleak, basoak, errepideak…) eta horrek, istorioa non garatzen den kokatzeko laguntzen du.

  12. Nire iritziz, oso argumentu ona du, baina astiroegi gertatzen dira gauzak istorioan zehar. Niretzako oso ondo idatzita dago. Lexiko berri asko izanda oso ondo ulertu dut.
    Baina, oso galduta ibili nintzen pertsonaiekin hasieran eta ez zitzaidan asko gustatu. Gainera ez zait asko gustatu istorioaren bi zatiak, kapitulu ezberinetan egotea, istorioa jarraitzea askoz zailago egiten zuen eta.
    Eleberria irakurtzen joan naizenean gero eta interes gehiago izan dut. Baina amaiera ez zait gustatu, naiz eta, niretzat eleberri oso ona izan orokorrean.

  13. Oso interesantea izan da liburua nire uztez, hasieran pixka bat aspergarria iruditu zait eta ez nuen ulertzen zer egiten zuen Xabier istorioan, baina ala ere asko gustatu zait luburua. Euskerako beste liburuekin konparatuta nire gustokoena izan da.

  14. Niri misteriozko liburuak gustatzen zaizkidanez, liburu hau ere nahiko gustatu zait, argumentuari dagokionez batez ere. Argumentua ondo garatuta dago, eta bertan ematen diren ideiek, istorioa haria galdu gabe jarraitzen uzten dute. Bestalde, istorioa kontatzen den heinean arazo gehiago sortzen dira, eta hori ondo iruditzen zait, gainera ohikoa da, baina guzti hauek azkenengo bi kapituluetan argitzen dira, nire ustez azkarregi, gauzak oso garbi utzi gabe. Euskararen aldetik ere ez zait asko gustatu, zailtasun batzuk izan ditudalako.

  15. Nire iritziz “Piztiaren Begiak” liburu interesgarria da eta genero horretako liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.
    Haria galdu gabe irakur daiteke, nahiz eta liburuaren lehen ataletatik zer gertatuko den gutxi gorabehera susmatu daitekeen. Deskribapen ugari agertzen dira liburuan zehar, eta hauek egoerak hobeto imaginatzen uzten duten arren, batzuetan oso astunak egin daitezke irakurlearentzat.
    Lexikoari dagokionez liburu aberatsa iruditu zait, hitz batzuk ikasteko modukoa, gainera, termino batzuk ez ezagutzeak ez du irakurketa askoz zailagoa egiten.

  16. Nire ustez liburua interesgarria da, baina akats piloa du. Lehenik eta behin misteriozko liburua izanik hiltzailea argitzean harrituta geratu beharko genuke, baina liburu honen kasuan argi dago hiltzailea Dasilva dela. Horrez gain idazleak ustekabe bat du liburuaren azken atalean, Pilar Irati dela, baina ustekabe hori argi dago Pilar aurkezten duen lehenengo momentutik. Gainera hiztegia nahiko zaila da, izan ere guk karrika esan beharrean kale esaten dugulako. Horrez gain pertsonaien istorioak korapilatsuak dira, Jonen istorioa kontatzen ari dela bat-batean Xabierren istoriora pasatzen delako. Ala ere ipuineko ideia nagusiak nahiko originalak dira, eta horrek ipuina interesgarria egiten du.

  17. Ez da nire gustokoa izan liburua.
    Hasiera batean nahiko nahasita egon naiz hainbat istorio nahasten zirelako, baina irakurtzen joan naizen einean istorioaren haria hartzen joan naiz.
    Argumentua oso astiro joan da pasatzen orduan astuna iruditu zait, hitz konplexuegiak agertzen dira eta larregi dira ez ezagunak.
    Pertsonaiei dagokienez; nagusiak interesgarriak eta errezak dira horiekin istorioa jarraitzeko baina nagusiak ez direnak, istorioa aspergarria eta astuna egiten dute eta larregi direnez istorioa korapilatu egiten dute.

  18. Thibaut Pinot ---> Opemarino |Responder

    Nire ustean, liburu hau gaizki antolaturik dago, hasieratik oso korapilatsua da eta horrek puntu asko kentzen dizkio kalitate aldetik.
    Hasieratik garbi izan dut ez nuela liburua gustoko izango.
    Apika, liburutik gehien atsegin izan dudan alderdia hiztegia izan da, hitz berri asko ikasi ditudalako.
    Ez nioke liburua inori gomendatuko.

  19. Nire ustez, liburuan kontatzen den istorioa harrapatzen denean oso interesgarria bueltatzen da, baina hasieran pertsonaiak eta gertakaerak nahastea oso erraza denez, zaila da liburuaz benetan gozatzea. Liburua ondo dago, baina ez da nik irakurtzen ditudan liburuen antzekoa, estiloa guztiz desberdina da. Misteriozko liburuak irakurtzea gustuko duten pertsonei gomendatzen diet.

  20. Eleberri beltzak gustuko ditudanez, liburu erakargarri eta interesgarria iruditu zait. Hasierako atalak nahiko korapilatsuak iruditu zaizkidan arren, behin pertsonaia guztiak ezagutu ondoren istorioa eramangarria da oso. Eleberri honetako alde negatiboa hiztegia dela deritzot, egunerokoan erabiltzen ez ditugun hitzak irakurri beharrak zailtasuna gehitzen diola uste dut. Orokorrean, liburu erakargarria da.

  21. Niri liburua ez zait gehiegi gustatu bi arrazoirengaitik. Alde batetik hiztegia nahiko konplexua izan da eta arazoak izan ditut hitz batzuk ulertzeko. Hau irakurketa zailagoa eta azpergarriagoa egin du. Bestetik, historioa kontatzeko era ez zait batere gustatu, ez zuelako zehazten Xabierren edo Jonen istorioa kontatzen zuen.

  22. Nire ustez, liburu hau oso txarto planifikatuta dago. Lehenengo kapituluetan oso galduta ibili nintzen pertsonaiekin. Argumetu ona du, entretenigarria, baina gauzak astiroegi gertatzen dira. Oso azkar konturatzen zara nor den hiltzailea eta eleberri beltz batean hori ez dago ondo ikusita. Nahiz eta hori gertatu, eleberri on bat da. Hiztegiaren aldetik, hitz asko aurkitu ditut ez ezagun. Liburua asko gustatu zait eta oso entretenigarria iruditu zait.

  23. Ez zait asko gustatu liburu hau. Hasieran hiltzailea nor den kontatzen dizu eta Xabierren eta Jonen historioak nahastatzen ditu, hori pixka bat kostatu zait ulertzea. Liburu osoan pertsonai eta leku asko agertzen dira eta orri batean apuntatu behar nituen nor den pertsonai bakoitza eta zer gertatu den leku bakoitzean.

  24. Piztiaren Begiak liburua ez zait gehiegi gustatu, niri liburuak irakurtzen ditut ondo pasatzeko eta entretenitzeko; liburu honek niretzat ez ditu helburu horiek lortu.
    Pertsona batzuei liburua asko gustatu zaie baina ez da nire kasua.
    Liburu hau ez dago oso egokia denbora librean irakurtzeko, ekintzak errezegi hautematzen baitira eta horrek aspergarriagoa egiten du.
    Misteriozko liburu errez bat nahi baduzu liburu hau egokia da zuretzat baina esan dudan moduan hori ez da liburu batean bilatzen dudana.
    Liburu honetaz esan ditudan gauza guztiaz gainera hiztegi nahiko konplexua du; hiztegian behin eta berriro bilatu behar nituen hitz arraro mordo bat eta horrek ez zidan grazia handirik egiten.
    Liburu hau astunegia iruditu zait, ez dut esaten txarra denik baina bai txarto planteatuta dagoela, nik behintzat ezin izan dut liburu honekin disfrutatu.

  25. Nire ustez, misteriozko liburuak gogokoak badituzu, nire kasuan den bezala, irakurtzeko gomendatuko nuke.
    Argumentua asko gustatu zait, originala iruditu baitzait. Hala ere, hasiera ez zait aproposa iruditu, ulertzeko zaila delako eta liburuaren hasiera zatirik garrantzitsua izanda, istorioan sartzeko errezagoa izan beharko litzatekeelako. Liburu baten hasiera erakargarria ez bada, liburua irakurtzeari utziko diozu seguruaski eta nire ikuspuntutik, hori istorioaren puntu ahula da.
    Baina liburua gogotsu hartuz gero, oso erreza iruditu zait istorian sartzea eta zer gertatuko den jakiteko irrikan egotea. Gainera, hainbeste deskripzio egoteak eta idazlearen azalpenek hauxe errezten dizute.
    Bestalde, irakurtzen nuen bitartean, Dasilva hiltzailea zela eta Pilar Irati zela argiegi zegoela iruditu zitzaidan. Baina irakurtzen amaitzean, konturatu nintzen, istorioaren helburua ez zela hiltzailea nor zen jakitea, genero honetako beste eleberri batzuetan ez bezala. Nire iritziz gutxienez, helburua, Dasilvak egindakoa eta honen bizitzaren ondorioetaz jakinaraztea zen.
    Azkenik, gustatu ez zaidan beste gauza bat amaiera izan da, zeren dena arinegi gertatu den. Idazleak liburua lehenbailehen amaitu nahi zuelaren irudia eman dit. Berez liburua nahiko luzea izan arren, amaiera luzeagoa egingo nuke hain bizkor ez amaitzearren.

  26. Liburu hau ikaragarri gustatu zait, izan ere, hilketetaz tratatzen duten liburuak oso tentagarriak iruditzen zaizkit. Liburua oso gustura irakurri dut, nahiz eta hasiera batean nahasia sentitu naizen. Izan ere, zenbait istorio desberdin nahasten direnez egitura konplexua du. Hala ere, irakurtzen joan ahala, segituan hartu dut istorioaren haria eta, horregatik, interes handia piztu dit.
    Argumentua oso interesgarria iruditu zait. Momentu guztietan irakurtzen jarraitzeko gogoarekin egon naiz, beti espero ez den zerbait gertatzen baita. Liburu honetan hainbat pertsona daude zerbait argitu nahian, baina azkenean pertsona guztiak bat egiten dute eta istorioak zentzua hartzen du.
    Esan beharra dago lexiko aberatsa duela, baita euskara oso landua ere.

  27. Nire ustez “Piztiaren Begiak” liburua nahiko interesgarria da, nobela beltzak ez ditut gustuko baina liburu hau gustatu egin zait. Misterioa ez da oso ona izan hiltzailea nor den hasieratik dakigulako eta honek interesa kentzen dio liburuari. Hiztegia nahiko konplexua izan da. Liburuaren puntu batzuetan galdu egin nintzen adibidez Jonen eta Xabierren istoria nahasten direnean. Baina orokorrean nire gustukoa izan da.

  28. Kontakizun ederra iruditu zait, izan ere luzeegia iruditu zait. Kontakizuna misterioz betea dago eta lehenengo bi edo hiru kapituluetan ez naiz ezertaz ere ohartu, baina irakurri ahala misterioak zu ere ipuinean barneratu egiten zaitu. Hainbat hitz ezezagun ere aurkitu ditut baina testua berriz irakurrita ondo ulertu dut. Oso kontraste politak egiten ditu tragedia eta misterioarekin, eta horrek gero eta gehiago barneratzen dizu kontakizunean. Errealitatearekin zerikusi asko ematen dio eta erakusten dizu zer nolako gauzak ez dituzun egin behar hori gerta ez dadin zure bizitzan. Liburu hau jende guztiari gomendatuko nioke baina batez ere pertsona gazteei, ipuina erabat interesgarria bihurtzen delako.

  29. Piztiaren begiak ikaragarri gustatu zaidan liburua izan da, misteriozko liburu bat izan delako, niri gustatzen zaizkidan modukoak. Nahiz eta hasieran asko kostatzea liburua ulertzea eta jarraitzea, liburua irakurtzen duzun bitartean, istoria harrapatu egiten zaitu. Hiztegia nahiko zaila izan da, eta seguruenik hori izan da arazoa ulermenaren aldetik.
    Bestalde, amaiera aldatu egingo nuke, ez zitzaidalako osorik konbentzitu. Arinegi amaitu egiten da, eta gehiago irakurtzeko gogoekin gelditzen zara.

  30. Misteriozko liburuak gustukoak izanda, liburu ederra iruditu zait. Hiru pertsonaien bizitzen loturak hasieran nabaritzea asko kostatu zitzaidan, dena berria zenez ez nekielako nor zen nor, baina apurtxo bat iketuz azkenean ulertu nuen. Liburuaren hasiera irakurtzerakoan zailtasun asko izan nituen, batez ere hiztegiaren eraginez, baina emandako orriari erreparatuz errazegi ulertu nuen dena.
    Nire iritziz, liburua astuna egin zait; alde batetik, oso luzea zelako eta beste aldetik, gure adineko ikaslentzako ez zelako oso komenigarria holako hiztegia egotea liburu batean.
    Esandakoaren ostean, nire ikuspuntutik liburu honek gramatikalki asko hezi dezake, baina nagusiagoentzako. Baina kontakisunari erreparatuz, asko gustatu zait eta gomendatuko nuke.

  31. Niri, ‘Piztiaren begiak’ liburua ez zitzaidan batere gustatu. Alde batetik, oso luzea eta astuna iruditu egin zait hasieratik; beste batetik, edukia ez da nire gustukoa izan, beraz, asko kosta izan zait historioa jarraitzea eta azkenik, hiztegia nahiko konplexua iruditu zait. Niri amodiozko liburuak gehiago gustazen zaizkidalako izan da eduki dudan iritsia, beraz, nik soilik gomentatuko nuke misteriozko liburuak gustatzen bazaizkizu, bestela ez.

  32. “Piztiaren begiak” liburuan hasiera batean nahasia sentitu naiz, izan ere, zenbait istorio desberdin nahasten direlako. Hala ere, irakurtzen joan ahala, segituan hartu dut istorioaren haria . Lehen aldiz momentu guztietan irakurtzen jarraitzeko gogoarekin utzi nauen liburu bakarra izan da.
    Liburua oso gustura irakurri dut,hori dela eta edonori gomendatuko niokeen liburua da.

  33. Nire ustez, liburu hau euskaraz irakurri dudan liburu interesgarriena izan da. Oso luzea izan ezkero oso erraz izan da irakurtzeko, erakartzen dizuelako.
    Historia oso interesgarria eta ulergarria izan da niretzat, amaieran izan ezik ez nuela oso argi ulertu gertatutakoa. Pertsonaiak aproposak iruditu zaizkit genero hauetako liburuentzat.
    Ez zaidana gustatu izan da, kapituluen artean oreka gehiago egon behar zela orrialdeen kopuruan. Gustatu ez zaidan beste gauza bat hiztegia izan da, oso konplexua iruditu zaidalako.
    Nik edonori aholkatuko nioke liburu hau, oso erraz irakurtzen delako.

  34. Piztiaren begiak liburua oso interesgarria da, baina lehenengo kapituluetan ez nahiz ezertaz ohartu, baina liburua irakurri ahala istorioa ulertu dut.
    Liburuaren edukia oso ona iruditu zait eta liburu honetan ez dakizu inoiz zer gertatu ahal den, beraz, edozeini gomendatuko nioke.
    Niretzat, liburuaren zatirik hoberena bukaera da, ez nuen horrelakorik espero.

  35. Nire ustez, ‘Piztiaren Begiak’ liburuak oso ondo irudikatzen ditu gure munduko hiribarren ilunak. Drogen, hilketen eta azpijokoen mundua literatur kutsu batez deskribatzen duen eleberri honek, bizitzaren krudelkeria argitu gabeko heriotza batean islatzen du, eta apurka-apurka, istorioko pertsonaia bakoitzaren maskararen atzean ezkutatzen dena argitara ematen du.

    Irakurterreza da liburua, baina kapitulu bakoitza planteatzeko erak kronologian zehar apur bat galtzea eragin dit, eta hiztegi konplexuarekin idatzita dagoen arren, ez da bat ere zaila egin hitz bakoitzaren esanahia kontestuaren arabera ulertzea.

    Beraz, orokorrean, ondo moldatutako eleberria iruditzen zait ‘Piztiaren Begiak’.

  36. Liburua pentsatzen nuena baino gehiago gustatu zait, hasiera batean pixka bat liosoa da baina istorioa aurrera jarraitu ahala engantxatu egin nau. Gutxien gustatu zaidana nafarroako euskera izan da, hitz batzuk uletzeko zailak ziren eta irakasleak emandako hiztegian begiratzea ez dut gustoko, baina ala ere liburua asko gustatu zait.

  37. Piztiaren begiak isorio gogor bat gordetzen duen liburua da.
    Orokorrean ez zait asko gustatu, lexikoa eta pertsonaien izaerengaitik batez ere, baina irakurtzen nuen urduko gero eta gusturago irakurtzen nuen, nahiz eta horretarako ahun bat orrialde irakurrita izan.
    Ez nuke liburua gomendatuko irakurtzea guztazen ez zaion norbaiti, liburuak irakurtzeko gogoak kenduko nizkiolako, baina misterioa edo istorio gogorrak eta sakonak gustatzen zaizkion norbaiti bai gomendatuko nioke.

  38. Nire ustez liburua ulertzeko nahiko zaila izan zen hasieran baina kapitulu gehiago irakurri ahala interesgarriagoa eta irakurtzeko eta ulertzeko errazagoa egiten zitzaidan. Pertsonaiak oso landuta daude nire ustez eta batzuk beste batzuk baino gehiago gustatu zaizkit. Entretenigarria iruditu zait nahiz eta batzuetan zaila iruditu, pixkat galduta egon edo ez ulertu. Beste aldetik, gaia oso ondo dago eta asko gustatu zaidana amaiera izan da oso harrigarria izan delako zelan amaitzen den.
    Nire ustez, gure urteko jendearentzat oso ondo dago eta nahiz eta hasieran asko ez gustatu azkenean liburua gustukoa izan dut.

  39. Liburua orokorrean asko gustatu zait, hasieran pixka bat astuna iruditu bazait ere. Ez zait ulertzeko zaila egin, baina bertan deskribatutako egunak luzeegiak egin zaizkit. Beste aldetik, idazleak hiru pertsona desberdinen bizitzak eta beren ikuspuntuak deskribatzea, oso deigarria iruditu zait, horrez gain, liburuan aurrera egin ahala elkar konektaturik zeudela ikusten delako. Argumentuak intrigatu egiten zaitu, eta horrek irakurketa asko errazten du, irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen dizu. Amaiera oso hunkigarria izan da eta, istorioari bukaera emateko modu oso ona iruditu zait.

  40. Hasieran ez zitzaidan asko gustatu oso aspergarria eta txapa asko botatzen zuelako. Baina gero, liburuaren amaiera, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Gainera, pertsonaiak oso imaginatiboak eta interesgarriak iruditu zaizkit eta nire pertsonai gustukoena, Dasilva izan da bai eta Miren ere. Azkenik, niri abenturazko liburuak gehiago gustatzen zaizkit.

  41. Egia esan, liburu hau ez da nire gustokoa izan. Batez ere hasieran aspergarria iruditu zitzaidan, oso arin jakitean Dasilva nor zen emozio asko kentzen dio liburuari. Baina liburuaren amaiera, hasiera baino gehiago gustatu ere egin zait. Liburua luzeegia izan da nire ustez, niri irakurtzea gustatzen zait baina liburu honekin erakurtzeari laga egiten nion ezin nuelako egun horretan gehiago jarraitu… Gomendatu, gomendatuko nuke pertsona batzuei horrelako liburuak irakurtzea gustatzen zaielako, baina zoritxarrez niri ez.

  42. Niri Piztiaren Begiak liburua ez zait asko gustatu. Alde batetik ez dut oso ondo ulertu eta hitz batzuk ezezagunak iruditu zaizkit, eta ulertzerako orduan zailtasunak izan ditut. Beste alde batetik ez ditut gustoko misteriozko istorioak. Liburua oso luzea eta astuna iruditu zait, nire ustez liburuaren kapitulu batzuek liburua luzeago egiteko bakarrik balio dute ez dutelako ezer garrantzitsurik esaten. Istorioa astiro gertatzen da eta bukaera oso azkar. Misterioa gogoko duten pertsonei gomendatuko nieke.

  43. Nire ustez eleberri hau etretenigarria eta misterioz beterikoa da. Polita eta aldi berean tristea eta erreala. Hasiera batean nahasia sentitu naiz, izan ere, zenbait istorio desberdin nahasten direlako. Hala ere, irakurtzen joan ahala, segituan hartu dut istorioaren haria eta, horregatik, interes handia piztu dit. Liburua oso gustura irakurri dut, azkar eta erraz irakurtzen da, izan ere, hilketetaz tratatzen diren liburuak oso tentagarriak iruditzen zaizkidalako. Jonek, protagonistak, pena pixka bat ematen dit, bere familiaren istripua superatuta zeukanean, gutun bat heldu zitzaion eta hamaika urtetan pentsatzen zuena gezurra zela adierazi zion : bere familia hilketa batean hil zen, ez istripu batean. Hala ere, Jon, aurrera jarraitzeko gai izan da, beraz, mirespen apur bat ere sentiarazi dit bere jokabidearekin. Misterioa gustoko duten pertsonei gomendatuko genioke.
    Biribilduz, liburu zoragarria dela uste dut.

  44. ‘Piztiaren begiak’ liburua gustatu zait, misteriozko eleberriak gustatzen zaizkidalako. Liburua, hasieran oso aspergarria eta astuna iruditu zait, baina orriak irakurri ahala, gero eta gehiago gustatu zait. Istorioa entretenigarria izan da eta argumentua oso interesgarria iruditu zait. Oso azkar amaitzen da liburua eta gehiago irakurtzeko gogoekin gelditzen zara.

  45. Niri, “Piztiaren begiak” liburua oso korapilatsua egin zait hasieratik, nahiz eta irakurri ahala gehiago ulertu izan.
    Pertsonai eta leku gehiegi agertzen dira eta hauek liburua nahasiagoa egiten dute nire ustez. Lexikoari begira zaila iruditu zait ulertzeko, hitz ezezagun asko daudelako.
    Liburu hau, misterioa gustoko duten pertsonei bakarrik gomendatuko nieke, gustoko ez dutenei oso luzea egingo zaiela pentsatzen dudalako.

  46. Hasieran nahiko liburu nahasia iruditu zait, zenbait istorio desberdin kontatzen dituelako.
    Irakurtzen joan ahala, entretenigarriagoa iruditu zait eta engantzatu egin zidan
    Azkenean liburua oso gustura irakurri nuen, gainera gai horiei buruzko liburuak gustatzen zaizkidanez, irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen zidan.
    Gehien gustatu zaidana pertsonaia gustiak lotuta daudela eta ez nuen bat ere uzte amaiera hori emango ziola.
    Piztiaren begiak liburua gure adineko pertsonei gomendatuko nieke.

  47. Liburu honen misteriozko istorioa ondo dagoela iruditu zait baina, ez dela aparteko gauza bat. Entretenigarria da eta oso ondo ulertzen da, baina amaiera ez da oso ustekabea ezta harritzekoa. Lehenengo kapituluetatik jakiten da ia nor izango den hiltzailea, eta gainerazko pertsonaiekin zer gertatuko den edo nondik datozen.
    Liburuari buruz gustatu ez zaidan beste gauza bat, oso luzea iruditu zaidala da. Kapitulu gutxi daude baina kapituluak oso luzeak dira eta kapitulu bakoitzaren barruan atal asko daude. Atal horietako batzuetan gainera, ez dela gauza handirik gertatzen iruditu zait.
    Hala ere, irakurtzeko erraza egin zait eta gusturaz egon naiz liburua irakurtzen. Gehien gustatu zaidan liburua ez izan arren, gomendatu egingo nuke.

  48. Pertsonalki, liburu hau oso interesgarria da. Pertsonaiak oso ondo landuta daude baina nire iritziz pertsonai batzuk protagonismo gehiago behar zuten, batzuk momentu askotan dezagertzen dira eta hori istorioa nahasten du. Niretzat liburu hau irakurtzeko erraza da eta edozein pertsonari gomendatuko nioke.

  49. Nire ustez “Piztiaren begiak” liburu interesgarria iruditu zait. Gauza batzuk pizka bat zailak izan dira ulertzeko, adibidez: liburuaren hasiera non Xabierrek agertzen da hilerrian eta ere bai Xabier eta Dasilvaren dagoen arteko borroka libururaren amaieran. Batzuetan asko luzatu egin da garrantzia ez duten gauzekin eta hori aspertu egin nau. Nahiz eta gauza horiek gustuko ez iza, gustatu zait liburuaren istorioa gehixau jakiteko asmoz uzten zidalako.

  50. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, baina hasieran ez dut oso ondo ulertu baina liburua irakurri ahala istorioaz konturatzen hasi naiz, misteriozko liburuak gustatzen zaizkidanez hau liburu oso ona iruditu zait

  51. Niretzako liburua ez zait asko gustatu, luzea eta astuna izan delako. hasieran liburua oso astuna iruditu zidan eta pertsonai nagusien historia hobeagoa izan ahal zen.
    nahiz eta liburu ona izan arren oso luzea eta ulertzeko pixka bat zaila da, pertsonai izen asko daudelako eta bakitzak zer egiten zuen jakiteko memoria ona izan behar duzu.

  52. Argumentu interesgarria duen liburua delakoan nago. Baina nire ustez ez du bukaera indartsurik izan, argi zegoen ia hasieratik hiltzailea eta interes apur bat kentzen dio liburuari. Beste alde batetik ideiak argiak eta errezak izan dira baina nolabait korapilatuta daude eta horrek pixka bat ulergaitza egiten du liburua. Askotan ideiak behin baino gehiagotan irakurri ditut eta gainera hiztegi zaila dela gehitu behar zaio. Deskribapen ugari ageri dira, nolabait; kaleak, basoak… eta horrek, istorioa non garatzen den kokatzeko oso ondo dago eta asko laguntzen zaitu. Gustatu ez zaidan beste gauza bat amaiera da, dena arinegi gertatzen delako. Beraz, liburua nahiko luzea izan denez, zati batzuk kenduko nituzke eta amaiera luzeagoa egingo nuke hain bizkor ez amaitzearren.

  53. Nire ustez, liburua nahiko ondo dago zeren misteriozko trama interesgarria dauka eta gainera euskara asko lantzen du. Liburuak hiztegi nahiko berria izan du niretzat behintzat eta horrek eragin du une batzuetan ez nuela ondo ulertzen zer irakurtzen ari nintzen hasieran batez ere. Baina liburua, nire ustez, oso ondo idatzita dago zeren bertan gertzatzen diren gertaerak eta abenturak oso entretenigarriak dira.

  54. Piztiaren begiak argumentu interesgarri bat duen liburu bat da, eskutitz bat, hiltzaile bat… Interesgarria eta sinplea. Hala ere istorioa garatzeko modua ez zait asko gustatu, ez nintzen istorioan ondo kokatu herena irakurri arte, pertsonai bati inguruko istorioa lehenengo, bestearena gero… hobeago beti pertsonai bati buruzko istorioa ez?
    Hala ere liburua interesgarria eta gomendagarria iruditu zait.

  55. Nire ustez, misteriozko liburuak gogokoak badituzu, nire kasuan den bezala, irakurtzeko gomendatuko nuke.

    Argumentua asko guztatu zait, originala iruditu baitzait. Hala ere, hasiera ez zait aproposa iruditu, ulertzeko zaila delako eta liburuaren hasiera zatirik garrantzitsua izanda, istorioan sartzeko errezagoa izan beharko litzatekeelako.

    Hainbeste deskripzio egoteak, liburuaren egoeran sartzen lagundu du. Hiztegia nahiko konplexua izan da, eta seguruenik arazoa hori izan da ulermenaren aldetik. Pertsona nagusiak interesgarriak dira, baina bigarren planoan dauden pertsonai larregi daude, eta askotan istorioa korapilatu eta nahasten dute. Bestalde, irakurtzen nuen bitartean, Dasilva hiltzailea zela, eta Pilar, Irati argiegi zegoela iruditu zitzaidan. Baina irakurtzen amaitzean, konturatu nintzen, istorioaren helburua ez zela hiltzailea nor zen jakitea. Nire iritziz, helburua, Dasilvak egindakoa eta honen bizitzaren ondorioetaz jakinaraztea da.

    Azkenik, amaiera aldatu egingo nuke, ez zitzaidalako osorik konbentzitu. Kapituluak nahiko luzeegiak izatean, gehiago aspertzen dit.
    Orokorrean, liburua nire gustukoa izan da.

  56. Liburua nire gustukoa izan da. Hasieran ez nuen ulertu lehenengo kapitulua, baina azkenean irakurtzen jarraituz ulertu nuen. Liburuak kapituloz kapitulo harrituta uzi eta azpikerian izan nau. Hiztegiaren aldetik zaila izan da hitz batzuk ulertzea baina hiztegian begiratu hondoren irakurtzen jarraitu ahal izan nuen arazorik gabe.

  57. ‘Piztiaren begiak’ liburua, pila gustatu zait. Nik gehienbat, liburu misteriotsuak gustuko ditut eta hau halako bat izan da.
    Istorio hau hasieran, pixka bat korapilotsua da, baina liburua osoa irakurtzen amaitzen duzunean, dena super ondo ulertzen duzu.
    Hori bai hiztegia begiratuz, hitz asko oso zailak egin zaizkit. Hori izan da liburuaren alde txar bat, eta oso luzea dela ere bai.
    Baina orokorrean ondo egon da, nik hamazazpi urteko gorakoentzat gomendatuko nuke, eta liburu misteriotsuak gustatzen bazaie hobe.

  58. Hasiera ez zait asko gustatu baina amaiera oso interesgarria da. luzea izan arren oso erraz irakurtzen da, hasieran pertsonaiak kokatzea zaila da baina azkenean dena ondo ulertzen da. Asko gustatu zait eta gomendatuko nuke.

  59. Niri ” Pistiaren begiak ” liburua ez zait gehiegi gustatu.

    Alde batetik, ohiko liburu misteriotsua izan da, intrigaz eta tragediaz betea. Pertsonaiak oso ondo deskribatuta daude eta asko gustatu zait zelan idazleak elkartu dituen pertsonaien hiru bizitzak. Gainera hiztegia nahiko erraza izan da eta horregatik ez dituzu oztoporik liburua irakurtzerakoan.

    Baina beste aldetik , liburu luzeegia izan da niretzako eta amaiera laburregia iruditu zait. Nik, liburuaren pasarteak gehiago laburtuko nituzke eta amaiera hobeto azalduko nuke. Honez gain, Xabierren eginkizuna istorioaren hasieran ez da ondo ulertzen, eta hori ez zait gustatu.

    Horrenbestez, liburua, misterioa gustuko duten pertsonentzat gomendatzen dut, bestela liburua astunegia egiten delako.

  60. Nire ustez liburua hau gu bezalako gazteentzako ondo dagoela iruditu zait, entretenigarria eta argudioz betea. Liburu honen buruz gauza txarrik esango banu, istorioan barneratzea zaila iruditu zaidala eta liburuaren hasieratik susmatzen zen nor izango zen hiltzailea. Alderik onena ez zinela irakurtzeaz nekatzen eta ulergarria izan dela. Liburu hau 14 urtetik aurrerakoentzat gomendatuko nuke.

  61. irakurri dudan liburu hau oso interesgarria iruditu zait eta entretenigarria. Ikaragarria da idazleak zelan garatu dituen hiru bizitza desberdinen istoria eta elkarren arteko erlazioa. Baina esan beharrekoa da, liburua oso luzea denez azkenean nahiko astuna egiten dela eta gustu txarrez bukatu dut irakurtzen. Liburu laburragoak bialduko nituzke ikasleak irakurtzeko baina bestela oso polita izan da.

  62. Oraingo honetan irakurri dugun liburua ” Piztiaren begiak” asko gustatu zait. Hasiera batean nahasia sentitu naiz zenbait istorio desberdin nahasten direlako. Hala ere, irakurtzen joan ahala, segituan hartu dut istorioaren haria eta horregatik hain gustura irakurri dut. Nahiz eta liburuaren hasieran ez antzeman, pertsonaiek zerikusi handia dute baina ez da liburuaren amaierararte informazio handirik ematen eta horrek intriga handia piztu dit.
    Alde batetik, Euskal Herrian oso ohikoak diren arazoak ageri dira; ETA, Guardia Zibilek eta politikariek ibiltzen diztuzten amarruak , drogak etab.
    Bestetik, irakurtzeko erreza iruditu zait, baina Nafar euskalkiko hitz batzuk arraroak iruditu zaizkit.

    Beraz, edonori gomendatzen diot liburu hau irakurtzeko erreza delako eta engantzatuko zaretelako.

  63. Nire ustez ´´Piztiaren Begiak ´´ liburua izugarria iruditu zait, nik gustuko dudan liburuak misteriozkoak eta tentagarriak dira eta liburu hau bat egin du nire guztuekin.
    Hiztegia komplexua eta zaila izan arren oso erraz irakurri nuen, liburua irakurtzen hasi nintzenean lehenengo kapitulua ez nuen asko ulertu liburua amaitu arte, baina egia esanda berehala istorioaren barruan nengoela zirudien hau da ,ametz baten moduan, Piztieran Begiak liburua, euzkeraz irakurri dudan liburuetatik gehien gustatu zaidana izan da eta kexaren bat jarri beharko banioke kexa bakarra kapituluak luzeak eta astunak direla ezango nuke.
    Misteriozko liburuak gustuko duten pertsonei gomendatuko nioke Pistiaren Begiak.

  64. Egia esan, ez zaizkit misterio edo polizia eleberriak gehiegi gustatzen, baina liburu hau ikaragarri gustatu zait. Liburuaren hasieran galduta sentitzen nintzen hiru pertsonaien istorioak nahastu egiten nituelako baina liburua aurrera zihoan heinean, istorioa gero eta sakonagoa eta entretenigarriagoa iruditu zait. Dena argitzeko azkeneko kapituluetararte jakinmin handiarekin itxaron behar duzun liburuetako bat da. Hiztegi aldetik konplexu samarra iruditu zait, inoiz entzun ez nituen hitz berriz betea. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet, eta ez bakarrik nire adinekoei, jende helduentzako ere egokia dela uste dudalako.

  65. Oso liburu ona iruditu zait, gustuko gaiei buruz hitz egiten duelako. Beste aldetik, liburuaren alde txar bat ekintzen ordena hainbeste aldatzea dela uste dut, nahiz eta amaieran dena ondo ulertu.
    Gaur egungo egoera ezkutuak ere ikus daitezke liburuan, poliziaren korrupzioa eta enpresen arteko “mafiak”, adibidez. Polizia sobornatzeko egoerak agertzen dira, eta horrek ere pentsarazi egin nau, egungo gizartea nolakoa den apur bat gehiago jakiteko.
    Intriga osoz aurkitu dut nire burua liburuan zehar, eta arrazoi honegatik oso gustura irakurri dut. Istorio nahiko sakona eta erakargarria dela pentsatzen dut.
    Hitz batzuk ulertu ez izan arren, testua egokia izan da.
    Guzti hori esan ondoren, edonori gomendatuko nioke “Piztiaren begiak” irakurtzea, misterio eta intrigazko istorio on bat irakurri nahi badu.

  66. Niri liburu hau asko gustatu zitzaidan nahiz eta hasieran astuna eta aspergarria egin, baina gertakizunak hasi ziren neurrian, erakargarriagoa iruditu zitzaidan.
    Nire ikuspegitik hasieratik izan beharko zen erakargarria, badirudi gertaera guztiak amaieran gertatzen direla, denak batera eta segidan, beste alde batetik pertsonaien istorioa eta haien arteko lotura erabat ezustekoa da.
    Irakurtzeko erreza da lexiko eta ulermen aldetik, baina arretaz irakurri behar da bestela informazioa galdu dezakezu eta gero ez ulertu gertatutakoa.
    Gomendatuko nukeen liburu bat da.

  67. “Piztiaren begiak” irakurtzea astunegia egin zait, luzea da eta gertaerak jakiteko denbora luzea ematen du. Bezte aldetik, gaur egungo hainbat gazteek : “Castle, Mentes criminales, C.S.I… ikusten dute, beraz gaia nahiko erakargarria da.

  68. Asko gustatu zaidan liburua izan da “Piztiaren begiak”. Sarritan, klasetik bidaltzen dizkiguten liburuak aspergarriak izaten dira eta gogoz kontra irakurtzen ditut baina liburu honekin ez zait hori gertatu. Hasiera-hasieratik oso entretenigarria iruditu zait eta oso erraz irakurri dut. Liburu oso ona iruditu zait, nahiz eta amaiera zein zen erraz igarri, eta gehien gustatu zaidana pertsonaiek elkarren artean duten lotura izan da.
    Horrelako nobelak asko gustatzen zaizkidanez edozeini gomendatuko nioke.

  69. Nire ustez, liburu hau euskaraz irakurri dudan liburu interesgarriena izan da. Oso luzea izan bada ere oso erraz izan da irakurtzeko, erakartzen zaituelako.
    Historia oso interesgarria eta ulergarria izan da niretzat, amaiera izan ezik ez baitut oso argi ulertu gertatutakoa. Pertsonaiak aproposak iruditu zaizkit genero hauetako liburuentzat.
    Ez zaidana gustatu izan da, kapituluen artean orrialde kopuruan ez dagoela orekarik. Hiztegia ere oso konplexua iruditu zait.
    Nik edonori aholkatuko nioke liburu hau, oso erraz irakurtzen delako.

  70. Nire ustez, misteriozko liburuak gogokoak badituzu, nire kasuan den bezala, irakurtzeko gomendatuko nuke.

    Argumentua asko gustatu zait, originala iruditu baitzait. Hala ere, hasiera ez zait aproposa iruditu, ulertzeko zaila delako eta liburuaren hasiera zatirik garrantzitsua , izanda, istorioan sartzeko errezagoa izan beharko litzatekeelako.

    Haibeste deskripzio egoteak, liburuaren egoeran sartzen lagundu du. Hiztegia nahiko konplexua izan da, eta seguruenik arazoa hori izan da ulermenaren aldetik. Pertsona nagusiak interesgarriak dira, baina bigarren planoan dauden pertsonai larregi daude, eta askotan istorioa korapilatu eta nahasten dute. Bestalde, irakurtzen nuen bitartean, Dasilva hiltzailea zela, eta Pilar, Irati argiegi zegoela iruditu zitzaidan.Baina irakurtzen amaitzean, konturatu nintzen, istorioaren helburua ez zela hiltzailea nor zen jakitea. Nire iritziz, helburua, Dasilvak egindakoa eta honen bizitzaren ondorioez jakinaraztea da.

    Azkenik, amaiera aldatu egingo nuke, ez zitzaidalako osorik konbentzitu. Kapituluak nahiko luzeegiak izaten, gehiago aspertzen nau. Orokorrean, liburua nire gustukoa izan da.

  71. Nire ustez “Piztiaren begiak” liburu interesgarria iruditu zait. Gauza batzuk pixka bat zailak izan dira ulertzeko, adibidez: liburuaren hasiera non Xabierrek agertzen da hilerrian eta Xabier eta Dasilvaren arteko borroka libururaren amaieran. Batzuetan asko luzatu egin da garrantzia ez duten gauzekin eta hori aspertu egin nau. Nahiz eta gauza horiek gustuko ez iza, gustatu zait liburuaren istorioa gehixau jakiteko asmoz uzten zidalako. (zuzenketa)

  72. Nire ustez eleberri hau etretenigarria eta misterioz beterikoa da. Polita eta aldi berean tristea eta erreala. Hasiera batean nahasia sentitu naiz, izan ere, zenbait istorio desberdin nahasten direlako. Hala ere, irakurtzen joan ahala, segituan hartu dut istorioaren haria eta, horregatik, interes handia piztu dit. Liburua oso gustura irakurri dut, azkar eta erraz irakurtzen da, izan ere, hilketez ari diren liburuak oso tentagarriak iruditzen zaizkidalako. Jonek, protagonistak, pena pixka bat ematen dit, bere familiaren istripua gaindituta zeukanean, gutun bat heldu zitzaion eta hamaika urtetan pentsatzen zuena gezurra zela adierazi zion : bere familia hilketa batean hil zen, ez istripu batean. Hala ere, Jon, aurrera jarraitzeko gai izan da, beraz, mirespen apur bat ere sentiarazi dit bere jokabidearekin. Misterioa gustuko duten pertsonei gomendatuko genieke.
    Biribilduz, liburu zoragarria dela uste dut.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

ALICIA PULEO

Just another WordPress.com weblog

Tras la pista de...

Just another WordPress.com weblog

Olaia Bilbao

Just another WordPress.com weblog

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

Just another WordPress.com weblog

Emakumeak ezagutzen

Just another WordPress.com weblog

Durangoko institutuko liburutegia

Just another WordPress.com weblog

A %d blogueros les gusta esto: