Publicaciones de la categoría: Lehiaketak

2015 ACEX TXAPELKETA

Aurten ACEX lehiaketak “Zure ametsetako hiria edo herria” izan du gaia. 3. DBH-ko Paula Astola izan da irabazle 3. kategorian eta gure institutuko beste bi ikasle izan dira finalistak kategoria berean: Salma Bennour eta June Alfaro.

ACEX LEHIAKETA

Ikusi irabazle eta finalisten albuma

Berdintasuna logo lehiaketaren irabazlea

berdintasuna logoa4 DBHko Ander Añibarroren BERDINTASUNA logo lehiaketa irabazi du. Logo hori institutuko HEU BE ZANTZOKA aldizkarian berdintasun gaiaren inguruko orrialdeetan txertatzeko erabiliko da. Oso zaila izan da irabazlea aukeratzea oso lan onak aurkeztu baitira.

logo irabazlea

BERDINTASUNA Logo Lehiaketaren finalistak

Aurten gure institutuan BERDINTASUNA Logo Lehiaketa antolatu dugu. Hauexek dira finalistak:

finalistak

Andoni Bikandi IBAIALDE lehiaketan irabazle

AZTERTU  Ingurumen Hezkuntzako programa bat da. Bere helbururik nagusia jendea ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartaraztea izanik, ingurua ezagutzera emanez eta parte hartzea bultzatuz. Programaren bultzatzaile nagusia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila da.

Programaren barruan bi kanpaina biltzen dira: AZTERKOSTA eta IBAIALDE. COASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren gure erkidegoan egindako egokitzapena da AZTERKOSTA. Europako proiektu hori Irlandan sortu zen 80ko hamarkadan, eta gure artean 1992tik dugu. IBAIALDE 1996an sortu zen eta bere xede nagusia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da.

Urtero bi modalitateko (marrazkia eta argazkia) lehiaketa antolatzen dute. Hemen dituzu 2014ko saritutako lanak. Horien artean 4. mailako gure ikaslea Andoni Bikandiren lana:

2-KAT-Andoni_Bikandi_Fray-Juan-de-Zumarraga-Durango-BHI

DURANGOKO KALEEN IZENAK

Kaleen izenak direla-eta hainbat eztabaida sortu dira. Azken boladan Durangaldeko prentsan hainbat artikulu argitaratu dira horren inguruan. “Kale bat izendatzerako orduan,  Nazio Batuen gomendioa tokiko izenak, (toponimoak) erabiltzea da. Durangoko kaleen izendegira baldin bagoaz, 20 kalek gizonezkoen izenak dituzte, beste bostek gizonezko santu izenak eta emakumezkoak lau, guztiak santuak”  dio Eider Uribek bere artikuluan.

Dena dela, gomendioari kasu egin barik kale berriei gizonezkoen izenak ipintzen jarraitu da. Emakumeei egiten zaien diskriminazioa ikusi ondoren, Durangoko Berdintasuneko Udal Kontseilukoek emakumeen zerrenda bat egitea proposatu dute. Ea izen horiek bilatzeko beharrezkoa den ikerketa egiten den Durangaldeko emakumeen ekarpenak eta eginikoa ikusgai izateko.

Orain dela ia 4 urte gure ikasle batzuk “Callejeros Literarios” proiektuan parte hartu zuten. Horretarako kale, eraikin, enparantza… izenen ikerketa egin behar zuten eta konturatu ziren kulturarekin, Literaturarekin hain zuzen ere, zerikusia duten izen gutxi daudela Durangoko kaleen izendegian. Hala eta guztiz ere, oso lan polita egiteko material nahikoa aurkitu zuten ikasle haiek eta hona hemen egin zuten bideoa. “Callejeros Literarios” proiektuak “Mención de Buenas prácticas” lortu zuen.

EHUko GEOLOGIAko VII olinpiadako irabazleak

Gure ikastetxeko Txaber Altube eta Iker Apraiz EHUko Geologiako VII. Olinpiada irabazi dute. Edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) sei ikastetxetatik heldutako Batxilergoko 15 ikaslek hartu dute parte.

txaberEuropa press

Gabonetako tarjeten lehiaketa 2014

IRABAZLEA:  SALMA BENNOUR

tarjeta navidad 3

FINALISTEN ARTEAN: ENEKO SUAREZ ETA MAIALEN  SANCHEZ

tarjeta navidad
tarjeta navidad 2

 

 

 

 

 

IKUSI BESTE FINALISTEN TARJETAK

EGIN eta EKIN proiektuaren sari banaketa

Gaur 3DBH E eta 4 DBH E-ko ikasleak EHU/UPV Leioako Unibertsitatera joan gara Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen “Egin eta Ekin” programaren 2013-2014 ikasturteko sari banaketara.

Aurtengoa seigarren edizioa izan da. Programaren helburua ikasleen artean kultura ekintzailea zabaltzea da. 2008. urtean programa abian jarri zenetik hona, 80 ikastetxeko 3.571 ikaslek parte hartu dute. Aurten, guztira, 20 ikastetxetako 924 ikaslek hartu dute parte.

Proiektuak bi lan-modalitatekoak izan daitezke: asmakizun eta negozio-planak. Guztira, 159 proiektu aurkeztu dira 78 asmakizun et  81 negozio-plaa. Orain arte bi sari ematen ziren, modalidade bakoitzeko bana, baina aurtengo ikasturtean, hiru sari eman dira, negozio-planaren modalitatea banatu egin baita: alde batetik, DBHko 3. eta 4. mailak, eta, beste alde batetik, Batxilergoko 1. eta 2. mailak. Horrez gain, hiru accesit eman dira, bi kategoria bakoitzean, eta sari bi. (informazio gehiago)

egin eta ekin 2014

Gabonetako tarjeten lehiaketa

ACEX-ek urtero antolatzen duen lehiaketan gure institutuko DBH 3. mailako 60 ikasle inguru parte hartu dute. Haritz Blanco eta Laura Ruizen lanak finalistak izan dira. Ikasle horien lanak 2014 ACEX Programaren egutegi digitalean agertuko dira.

img014_haritz_blanco Acex finalista

Haritz Blanco

img018_laura_ruiz Acex finalista

Laura Ruiz

LIBURUTEGIKO SARRERAN GURE IKASLEEN LANAK! ZATOZ IKUSTERA!

Ikusi nahi duzu finalisten bilduma?

Gaztea parody

goi kirolEITBko Gaztea Parody lehiaketan gure Goi mailako Kiroleko ikasleak finalistak geratu dira. Gure botoak eskatu dituzte, eta hortxe ibili arren, botoak eta botoak eman Arrasateko Arizmendi ikastolako ikasleek irabazi dute.

ALICIA PULEO

Just another WordPress.com weblog

Tras la pista de...

Just another WordPress.com weblog

Olaia Bilbao

Just another WordPress.com weblog

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

Just another WordPress.com weblog

Emakumeak ezagutzen

Just another WordPress.com weblog

Durangoko institutuko liburutegia

Just another WordPress.com weblog