Category Archives: Berriak

Hari single bat.

Idoia Garzes.

Amaren baserri zaharrera oporretara joanda, amonaren kutxa zaharra zabaldu du Arrakok. Amonaren ardatza aurkitu du han, makila magikoa dirudien zurezko tresna bat haria harilkatzeko erabiltzen dena.

Amonaren ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, isiluneak betez, etendako haria birsortuko du Arrakok. Iragana eta oraina lotzen dituen hari mehe hauskorra. Amonaren historia, Arrakorena ere badena, historia isildua eta isilarazia izan baita, ahanzturara kondenatua.

Baina, ahazteko ere, aurrena ahaztu beharreko hori ezagutu behar da, ezta? Nor garen jakiteko, nondik gatozen jakin behar dugulako. Labirintoan ez galtzeko eta handik onik ateratzeko, lokarria behar dugulako…

Etxeak eta hilobiak.

Bernardo Atxaga.

Errealitatearen labirintoan sartu eta barrutik hitz egitea da idazlearen lana Bernardo Atxagaren ustez: “sentimentuak harrapatu eta egiak azalerazi”. Etxeak eta hilobiak sekula idatzi duen nobelarik konplexuena dela dio. Irakurleak, berriz, jauzia nozitu gabe egingo du errealismotik surrealismora, bihotza uzkurtu eta irribarre. Atxagaren azken eleberria da hau izatez baina baita desioz ere. Beste leku (literario) batzuk bisitatu nahi ditu aurrerantzean; txikiagoak neurriz baina ez sendotasunez.

Bizitza motor gainean.

Xabier Mendiguren

18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak… Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak…

Mujeres de la cultura.

Rosa Huertas

Precursoras del feminismo que contribuyeron al reconocimiento de los derechos de las mujeres en todos los ámbitos. Son escritoras (Emilia Pardo Bazán o Mª Teresa León) pintoras (María Blanchard), activistas políticas (Clara Campoamor), investigadoras (María Moliner), periodistas (Carmen de Burgos) o actrices (María Guerrero) que debieron luchar para que su voz se escuchase. Ha llegado el momento de saber quiénes eran.

Jamaikako neska.

Joxe Mari Iturralde

Dafne Zorregieta Rondaall, horixe da ene izena, aita euskaldun erbesteratu baten alaba naiz eta Mexikon finkaturiko familia daukan holandar ama batena. Hortxe ezagutu zuten elkar nire gurasoek, Cuernavacan, amak garai abenturazale, hippy eta ero samarra izan zuenean eta aitak leku guztietatik ihes egiteko joera hartu zuen hartan, horixe izan baitzen eta baita munduan barrena ibiltzeko daukan joera, bere ezaugarri nagusietakoa, batetik bestera mugituz alde egitekoa, alegia. Mexikotik alde egin beharrean aurkitu zen, berak aitortzen zuenez, une zehatz batean eta arrazoi jakin batengatik, eta Jamaikan pausatu zituen oinak. Amak atzetik jarraitu zion Luzea hiriraino, eta bertan jaio nintzen ni. Gero, zenbait urte pasatuta, banandu egin ziren. Luzea euskal hitza da, nire jaioterrikoek jakin ez arren.

La isla de los delfines azules.

SCOTT O’DELL

Un barco de cazadores de nutrias llega a la Isla de los Delfines Azules y rompe su frágil tranquilidad. La visita acaba con una matanza que prácticamente aniquila a los habitantes de la isla. Los acontecimientos posteriores comportarán que Karana quede como la única habitante del lugar durante 18 años. Así, en esa situación, tendrá que crearse un mundo propio, siguiendo dos líneas de conducta diferentes. Por un lado, su instinto de supervivencia la llevará a mantener una lucha contra la naturaleza; por otro lado, Karana desarrollará un poderoso sentimiento de vinculación al entorno y a los animales de la isla

Hezurren erretura.

Miren Agur Meabe

Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan…— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak Miren Agur Meaberen liburuko protagonistak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen absentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada. 

Derbia.

Joan Mari Irigoien

Umorezko  eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago. Abiapuntu horrekin, kontakizun jostalari bat eraiki du egileak, gai serioei eta asmo transzendenteei ihes egiten dien satira lotsagabe bat, gure gizarte honetako joera makur batzuk irrigarri utzi eta irakurleari barre eta algara eginarazi nahi dizkiona. Gonbidatuta zaude, beraz, kexak eta penak alde batera utzita, kontakizun ganberro hau dastatzera. On egin!!

Bertsoaren harria.

Koldo Izagirre

Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapeide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita… Hogeita bat bertsolari dauzkagu Euskal Herrian zehar utziak, mutu.

Koldo Izagirrek eskea egin die eta harriok, brontzeok, burdinok hizketan jarri zaizkio: hogeita bat monologo harro, gozo,haserre,apar.

Ahots anitzez, hari finez jositako narrazio zoragarria dugu Bertsoaren Harria.

Bertsolaritzaren historia puska bat irudiz, bertsoz, gogoetez, istorioz eta fikzioz.

Ikuspuntu berria, liburu bakana, edizio berezia.

Elkano. Itsasoak emandako bizitza

Duela bostehun urte, mundua zabala eta arrotza zenean, Portugalek eta Gaztelak mundu hura bi zatitan banatzea erabaki zuten, sagar bat balitz bezala, bakoitzak bere zatia nahi zuen moduan irentsi ahal izateko. Gaztela hegoaldetik 1519an atera eta abialekura 1522an iritsi zen europarrentzat ordura arteko bidaia handiena izandakoa. Bost itsasontzi eta 265 lagun abiatu ziren, eta hiru urteren buruan, itsasontzi bakarra itzuli zen, espeziaz beteta, bizirik irautea lortu zuten 18 marinelekin, Joan Sebastian Elkano kapitainaren aginduetara. Eguzkiaren atzetik beti sartalderantz nabigatuz, itsasoak zeharkatu eta munduari buelta osoa eman zioten, gaur egun arte isilpean gorde nahi izan den sekretu baten laguntzarekin… Dani Fanok marrazkiak egin ditu

ALICIA PULEO

"Liburu bat amets-makina bat da"

Tras la pista de...

"Liburu bat amets-makina bat da"

Olaia Bilbao

"Liburu bat amets-makina bat da"

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

"Liburu bat amets-makina bat da"

Emakumeak ezagutzen

"Liburu bat amets-makina bat da"

Durangoko institutuko liburutegia

"Liburu bat amets-makina bat da"