Archivos del mes: 31 diciembre 2013

New Year’s traditions

New Year’s traditions are completely different from one country to another. Do you want to know some British traditions? Are they similar to those in your country?

ENGLAND

England celebrates the New Year from the evening of December 31st into January 1st.  (See more)

SCOTLAND

The celebration of New Year’s Eve is called “Hogmanay”.  (See more)

WALES

New Year’s Eve is called “Nos Galan” in Welsh. (See more)

THE USA

New Year’s Eve is a major social holiday for many people in the United States. (See more)

Have you seen the film? Did you like it? It was included in the list of nominees at the annual Golden Raspberry Awards to the worst film in 2011.

220px-New_Year's_Eve_Poster

Anuncios

Twist

TwistSoto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.
Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.
Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena… asko dira TWIST nobelako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua

Una experiencia lectora

Santa Claus reading

Ipuin batean bezala

ipuinbateanSararen eta Anderren bizitzak buelta asko emanak ditu elkar ezagutu baino lehen. Maitasunaren eta bizimodu alternatibo baten atzetik joan zen Sara Huarte Granadako Alpujarretara, denak utzita: etxea eta herria, lana eta koadrila, senargaia eta familia; urte ezti batzuen ostean zoritxarra iritsi zen, eta gero drogaren zuloa, eromenaren infernua… Ander Olaso medikua, berriz, etsiak jota dago ia-ia bizitza sentimentalari dagokionez. Eta horra non sortzen, porrotaren hautsetatik, amodioaren txoria zeruan hegaka… Goxo eta garratzak dira aldika pertsonaien pasadizoak, halakoxea delako bizitza ere, gogorra eta leuna, malkoa eta irria tartekatzen dituena. Horregatik esan liteke bizitzaren aldeko kantu bat dela sakonean Ipuin batean bezala, zoritxarren gainetik beti baitaude bizi-pozerako arrazoiak, gaitzen zirrikituetatik aurrera egingo baitu beti biziak.irigoien
  • Idazle: Joan Mari Irigoien
  • ISBN: 978-84-8331-918-5
  • EAN: 9788483319185
  • Argitaletxe: ELKAR
  • Hizkuntza: Euskera

Orrialde honetan liburuari buruzko hiru kritika agertzen dira. Eta beste honetan ikasle batzuk esaten dutena. Ados hor esandakoarekin? Bidali zure iritzia.

Lehen giltza

lehen giltza

Gaua argia zen, izarrez betea. Zeru amaigabeak, isilik, mendien hortz zorrotzek inguratutako goi-lautadako zerumuga azkengabea biltzen zuen.
Han, iristeko bidea ezagutzen ez zuenarentzat ikusezin, Juan Apaizaren Lorategia hasten zen: harkaitz gainean kokatutako gaztelu erraldoia zen. Almenadun teilatuek, arkuek, eskailerek…
Gazteluaren bazter bateko leihotik argi bizia ateratzen zen eta, hura ikusita, kandelek argiztaturiko gela handi batekoa zela pentsa zitekeen. Gizon bat, leihoertzaren atzen zutik, patioaz bestalde ikusten zen arku latzen ilarari begira zegoen. Bere bizarra ukitzen zuela, bere oinetan zabalik zegoen oihal zati luzean idatzitako mezua irakurri zuen berriz. Objektu bitxia zen hura, gero: nolabait esatearrren, alfonbra baten eta, mila urte geroago, «telegrama» deituko zutenaren arteko nahasketa…

Eguberrietako plagio arrakastatsua

ARGIA aldizkariko artikulua eguberriari buruz:

Nagore Irazustabarrena

2257. alea
2010-12-19

Betleem, duela 2.010 urte. Nazareteko Jesus estalpe batean jaio zen. Edo, behintzat, horixe da urtero munduan 2.000 milioi pertsonak ospatzen dutena. Mateok eta Lukasek 70-90 urte geroago idatzitako ebanjelioen arabera, ama birjina zuen, jaioberritan hil egin nahi izan zuten eta urrunetik etorritako beilariek gurtu zuten.

Eguberrietako istorioak Nazareteko Jesusen jatorria handiagotzea du helburu. Horretarako, ama birjinetik jaio izatea elementu eraginkorra izan zen, baina ez berria; Alexander Handia, Augusto eta Platon ere horrela jaio omen ziren. Eta zergatik aukeratu zuten Betleem herrixka? Mikeasen profeziak horixe zioelako, eta hark aurreikusitakoarekin bat etortzeak sinesgarritasuna erantsiko ziolako. Eguberria abenduaren 25ean ospatzeko ohitura geroago etorri zen, Julio I.a Aita Santuak 230. urtean erabaki baitzuen. Horrenbestez, negu hasierako ospakizun paganoa berenganatu zuten kristauek.

Handik hiru egunera Herodes errege ezgaiak, Jesus aurkitu ezinik, haur txiki guztiak hiltzeko agindua eman omen zuen. Baina horren inolako arrasto historikorik ez dago. Eta bai, berriro ere, aurrekariak: Moises jaio zenean faraoiak ere horixe egin omen zuen. Eta Jesus Moises berritzat aurkeztu nahi zuten. Gainera, Herodes K.a. 4. urtean hil zen.

Errege magoen istorioa Mateok bakarrik jaso zuen eta, hala, Jesusen lehen jarraitzaileen artean atzerritarrak izanda, Jesusen irudiak eremu judutarra gainditu zuen. IV. mendean Leon IV.a Aita Santuak erregeetako bat beltza zela erabaki zuenean, nazioarteko kutsu are handiagoa eman zitzaion erregeen bisitaldiari. Jaioerriari opariak ematea, aldiz, tradizio judutarretik jaso zuten, erdaintzearen ondoren haurrei opariak egiteko ohitura baitzeukaten.

Bestalde, magoak gidatu zituen izarrari azalpen astronomikoak ematen saiatu dira aspaldian. Keplerrek Jupiterrek eta Saturnok bat egin zutela diote. Eta azken urteetan, izar hura Halley kometa zela esan izan da sarri. Baina hain urrutira ez da joan behar izarraren zergatiaren bila. Pertsonaia garrantzitsuen jaiotzari edo heriotzari fenomeno astronomiko bat eranstea ohikoa zen garai hartan; Julio Zesarren heriotza, esaterako, eklipse batekin lotu zuten. Zertarako asmatu istorio berriak, aurrez eraginkorrak ziren beste batzuk bildu eta moldatzeko aukera izanda?

GABONAK 2013

santo tomas 2012felicitacion

Ispiluen etxea

ispiluen etxea

Peter Dedalusen etxe handian, Jason, Julia eta Rick arrasto bila dabiltza Denboraren Ate misteriotsua nork egin ote duen jakiteko. Baina han, ispilu arraroek inguratuta, laster jakingo dute ezer ez dela dirudiena…

 

Protegido: The stranger

Este contenido está protegido por contraseña. Para verlo introduce tu contraseña a continuación:

ALICIA PULEO

Just another WordPress.com weblog

Tras la pista de...

Just another WordPress.com weblog

Olaia Bilbao

Just another WordPress.com weblog

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

Just another WordPress.com weblog

Emakumeak ezagutzen

Just another WordPress.com weblog

Durangoko institutuko liburutegia

Just another WordPress.com weblog