Monthly Archives: October, 2019

El secreto de Xein

Laura Gallego.

Los caminos de Axlin y Xein vuelven a cruzarse, pero ambos parecen estar más alejados que nunca. Ella trabaja en la biblioteca y sigue recopilando información para completar su bestiario, mientras investiga lo que parece una presencia anormal de monstruos dentro de los muros de la Ciudadela. Por otro lado, al intentar ayudar a su amigo Dex con un problema personal se verá envuelta en un conflicto que implica a varias familias aristocráticas de la ciudad vieja.
Xein, por su parte, se ha convertido en uno más de los Guardianes que protegen a los habitantes de la Ciudadela de los monstruos que los acechan. Su lealtad a la Guardia lo obliga a mantener sus nuevos conocimientos ocultos para el resto de la gente y especialmente para Axlin, lo cual levantará un nuevo muro entre los dos.
Todo ello causará conflictos entre ambos cada vez que vuelvan a encontrarse, pero también hará saltar chispas que arderán con más fuerza a causa de su pasado en común.

Derbia.

Joan Mari Irigoien

Umorezko  eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago. Abiapuntu horrekin, kontakizun jostalari bat eraiki du egileak, gai serioei eta asmo transzendenteei ihes egiten dien satira lotsagabe bat, gure gizarte honetako joera makur batzuk irrigarri utzi eta irakurleari barre eta algara eginarazi nahi dizkiona. Gonbidatuta zaude, beraz, kexak eta penak alde batera utzita, kontakizun ganberro hau dastatzera. On egin!!

Bertsoaren harria.

Koldo Izagirre

Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapeide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita… Hogeita bat bertsolari dauzkagu Euskal Herrian zehar utziak, mutu.

Koldo Izagirrek eskea egin die eta harriok, brontzeok, burdinok hizketan jarri zaizkio: hogeita bat monologo harro, gozo,haserre,apar.

Ahots anitzez, hari finez jositako narrazio zoragarria dugu Bertsoaren Harria.

Bertsolaritzaren historia puska bat irudiz, bertsoz, gogoetez, istorioz eta fikzioz.

Ikuspuntu berria, liburu bakana, edizio berezia.

Elkano. Itsasoak emandako bizitza

Duela bostehun urte, mundua zabala eta arrotza zenean, Portugalek eta Gaztelak mundu hura bi zatitan banatzea erabaki zuten, sagar bat balitz bezala, bakoitzak bere zatia nahi zuen moduan irentsi ahal izateko. Gaztela hegoaldetik 1519an atera eta abialekura 1522an iritsi zen europarrentzat ordura arteko bidaia handiena izandakoa. Bost itsasontzi eta 265 lagun abiatu ziren, eta hiru urteren buruan, itsasontzi bakarra itzuli zen, espeziaz beteta, bizirik irautea lortu zuten 18 marinelekin, Joan Sebastian Elkano kapitainaren aginduetara. Eguzkiaren atzetik beti sartalderantz nabigatuz, itsasoak zeharkatu eta munduari buelta osoa eman zioten, gaur egun arte isilpean gorde nahi izan den sekretu baten laguntzarekin… Dani Fanok marrazkiak egin ditu

Hatz miragarria.

Roald Dahl

Zortzi urteko neskato batek dohain berezia du: eskuineko eskuan duen hatz miragarriaz gogoko ez dituen gauzak eta jendea zigor ditzake, haien itxura aldatuz. Hori dela eta, egun batean, ehiza krudelean sarriegi aritzen diren auzoko batzuk bere hatz miragarriaz seinalatu eta…

Errima errebeldeak.

Roald Dahl

Liburu honetan Roald Dahlek errima konplize hartuko du sei ipuin klasiko ezaguni buelta emateko: Edurne Zuri auto-stopez ibiliko zaigu, hiru txerritxoek laguntza eskatuko diote Txanogorritxori… Eta otsoa? Otsoak gorritxoak ikusiko ditu. Bai horixe!

Maitasuna zailegia da.

Andrés Guerrero

Maitasunak jotzen gaituenean apurtu egiten gaitu. Loa lapurtzen digu. Baina, ordainetan, munduko bizipozik handiena ematen digu. Mugagabeko itxaropenez eta indarrez betetzen gaitu. Halakoxe erraza da. Eta halakoxe zaila. Batzuetan, zailegia. Eta hortixek sortu dira maitasun kontu hauek. Maitasun kantu xume hauek.

Hasiera berri bat.

Gwénola MORIZUR eta Marie DUVOISIN

Lilyk haurdun dagoela jakin du. Aldi berean, senargaiak jakinarazi dio kontzertu-bira egitera doala musika-taldearekin batera, eta, gainera, eskatuko dio Kanadatik Parisera datorren iloba Baltasar zaintzeko. Lilyk ez du Baltasar inoiz ikusi. Umea, gainera, triste dator, bere gurasoen banaketak min egin baitio. Giro horretan, Lily Baltasarren lagun egiten saiatuko da. Eta bat-batean eta bi aldiz pentsatu beharrik gabe, Lilyk Baltasar hartu eta Parisetik hanka egingo du. Ibili dabiltzala, Jimmy ezagutuko dute, inork ulertzen ez duen gazte bat. Jimmyk bat egingo du Lily eta Baltasarrekin beren bidaian. Zoriak Pierroten etxalderaino eramango ditu. Artzain bakartia da Pierrot, ahuntzak hazten ditu, txakurraren laguntzaz. Noraezean dabiltzan lau arima galduok beren bizitzei bultzada berri bat ematen saiatuko dira, laurok batera.

Tempus Fugit. Ladrones de almas

Javier Ruescas

El mundo como lo conocemos ha dejado de existir. Es el futuro. Una temible plaga ha dejado en coma a numerosos
adolescentes y la empresa Tempus Fugit se alza como la gran salvadora debido a sus cabinas de teleporte. En esta situación las vidas de tres jóvenes se cruzarán sin motivo aparente, pero con un destino común. Un muchacho de otro tiempo que sólo desea regresar a su época, una joven sin pasado y un ladrón de futuros intentarán comprender quiénes son y cuál es su misión antes de que el amor los arrastre y su tiempo se agote.

El silencio de otros

‘El silencio de otros’ revela la lucha silenciada de las víctimas del largo régimen del General Franco, que continúan buscando justicia hasta nuestros días. Filmado a lo largo de seis años, la película sigue a las víctimas y los supervivientes del régimen franquista a medida que organizan la denominada “querella argentina” y confrontan un “pacto del olvido” sobre los crímenes que padecieron.

ALICIA PULEO

"Liburu bat amets-makina bat da"

Tras la pista de...

"Liburu bat amets-makina bat da"

Olaia Bilbao

"Liburu bat amets-makina bat da"

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

"Liburu bat amets-makina bat da"

Emakumeak ezagutzen

"Liburu bat amets-makina bat da"

Durangoko institutuko liburutegia

"Liburu bat amets-makina bat da"