Archivos de etiquetas: Irakurketa Erraza/ Lectura Fácil

Traizioa lakuan

traizioa-lakuan

Idazlea: Martí Constans, Núrianuria marti
94 orri
Hizkuntza: Euskera
Bilduma: Erraz irakurtzeko
Prezioa: 11,25 €
ISBN: 978-84-942417-1-0
Argitaratze-data: Abril 2014
Argitaletxea: Gaumin

Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik.

Bilatu Interneten IRAKURKETA ERRAZA diren liburuak zein ezaugarri dituzten. Liburu honek betetzen ditu ezaugarri horiek?

Bidali zure iruzkina.

Txernobil txiki bat etxe bakoitxean

Txernobil-txiki-bat

Idazlea: Izagirre, AnderAnder_izagirre
Orrialdeak: 78
Hizkuntza: Euskera
Bilduma: Irakurketa Erraza
ISBN: 978-84-942417-2-7
Argitaratze-data: 2014
Argitaletxea: Gaumin

Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman.

Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.

Zer da Irakurketa Erraza? Azaldu liburu honen ezaugarri bereziak?

Erabili liburuan dagoen irakurtzeko gida. Bidali zure iruzkina.

Prentsak diona. Zuk ze kritika idatziko zenuke prentsan?

Rif mendietako ura

rif-mendietako-ura

Idazlea: Flores, Montsemontse flores
64 orrialde
Hizkuntza: Euskera
Bilduma: Erraz irakurtzeko
ISBN: 978-84-942417-0-3
Noiz argitaratuta: 2014ko apirilean
Argitaletxea: Gaumin

Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klase-kide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan.

Zer da Irakurketa Erraza? Azaldu liburu honen ezaugarri bereziak?

Erabili liburuan dagoen irakurtzeko gida. Bidali zure iruzkina.

ALICIA PULEO

Just another WordPress.com weblog

Tras la pista de...

Just another WordPress.com weblog

Olaia Bilbao

Just another WordPress.com weblog

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

Just another WordPress.com weblog

Emakumeak ezagutzen

Just another WordPress.com weblog

Durangoko institutuko liburutegia

Just another WordPress.com weblog