TANGO URDINA

  • 184 orrialdeaitziber
  • Idazlea: Aitziber Etxebarria
  • EREIN argitaletxea
  • Hizkuntza: EUSKERA
  • ISBN: 9788497463607

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan tangobehera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean,bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.

Hona hemen  liburuari buruz esaten dena kritika hemerotekan. Zuk zer deritzozu?

70 responses

  1. Nire ustez “Tango urdina” ez da erakargarria izan. Gaia interesgarria eta gaur egunari buruzkoa izan da, baina liburuari buruzko beste hainbat gauza ez zaizkit gustatu.
    Ez zait gustatu liburua idazteko erabili duen sistema, batzuetan ez nekielako ze pertsonaiari buruz ari zen idazten. Amaiera arraroa egin zitzaidan, ez esateagatik nola amaitu zuten Marga eta Manolo, baina gaur egun asko ikusten ez den, liburua amaitzeko beste modu bat zen. Gustatu zait “Emakumeen aurkako indarkeria” gaia. Gaur egun, arazo hau gero eta gehiago agertzen ari da, eta idazlearen helburua arazo horri buruz pentsatzea eta alertaraztea. Arazo larria bihurtzen ari da eta.

  2. Nire ustez, “tango urdina” liburua entretenigarria izan da. Oso argumentu ona du, baina istorioan zehar astiroegi gertatzen dira gauzak. Liburu hori moduko generoa gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke.

    Lexikoaren aldetik ulergaitza iruditu zait. Deskribapen ugari agertzen dira liburuan zehar, eta deskribapen hauek egoerak hobeto imaginatzen laguntzen duten arren, batzuetan astunegiak egin daitezke irakurlearentzat. Errealitatearekin zerikusi handia ematen dio eta zer nolako gauzak egiten diren gaur egun erakusten du. Zer nolako bortxaketak, eta benetan harrigarria iruditu zait horrelako tratu txarrak erabiltzea. Liburu hau, batez ere, tratu txarrak ematen dituztenentzat gomendatzen diet. Haiek liburu hau irakurtzeko eta jakiteko pertsona bat jotzeagatik edo indar gehiago dutelako erakusteagatik ez direla hobeak.

    Azkenik, gustatu ez zaidan gauza bat amaiera izan da, zeren dena arinegi gertatu da. Ez du zehazten Manolo eta Margarekin zer gertatzen den, nola amaitu zuten… . Liburua nahiko luzea izan arren, amaiera luzeagoa egingo nuke hain bizkor ez amaitzearren. Idazleak lehenbailehen amaitu nahi zuen irudia eman dit. Nik gauza gehiago sartuko nituzke.

  3. Oso ondo dago liburua, interesgarria da eta oso aproposa da 15 16 urteko umeak irakurtzeko, gainera oso errasa da irakurtzeko baina batzutan zailtasunak izan ahal dituzu ulertzeko gauza batzuk edo liatu ahal zaiteke zeren kapitulu batean pertsonai baten istorioari buruz hitz egiten dute eta urrengoan beste pertsonai baten istorioari buruz hitz egiten dute. Pertsonaiak oso ondo aukeratuta daude bakoitzak istorioari zeozer abatine dio eta intriga apurtxo bat ematen dizu haien istorioak nola amaituko diren jakiteko gagoak ematen dizkizu. Nik amaiera aldatuko nuke edo bestela bigarren parte bat aterako nuke zeren gauza batzuk argitu barik geratzen dira.

  4. Niri liburua orokorrean asko gustatu zait, oso interesgarria delako
    Gehien gustatu zaidana, Imanol eta bere ama Virginia bilatzera etorri direnean izan da, nik pentsatzen nuelako azkenean Joxe Marik eta Virginiak batera amaituko zutelako. Gainera, Imanolen amak ez zuen nahi Virginiarekin egon aitaren tratu txarragatik. Baina harrituta geratu naiz amak azkenean onartzen duelako bere etxean.
    Emakumeen aurkako indarkeriaren gaia ere asko gustatu zait
    Gutxien gustatu zaidana, aitaren tratu txarrak familiarekin izan dira, pena handia ematen zaidalako, amari ematen dizkion jipoiak eta Virginia ez zuen alaba baten moduan onartzen.
    Liburu honetan pertsonai kaltetuenak Virginia eta Marga dira, Manoloren tratu txarrengatik. Virginiak oso bizitza gogorra dauka, Margak bezala. Biak Manolori gezurra esan behar diote ez jotzeko eta ez oihukatzeko. Manolo ere Joxe Marik jotzen du, gainera arrazoi gabe.

  5. Liburua ez da izan oso gustukoa niretzat, lantzen dituen gaiak ez zaizkit gustatzen eta lantzen dituen modua oso nahastia iruditu zait. Hobeto izango zen liburuaren protagonista Virginia izatea, istorio gehiena bere inguruan datza. Pertsonaia nagusia, hirugarren mailako pertsonaia izan litzateke. Historio batzuk, (aitarena, josunerena…) ez diote historioari ezer gehitzen. Batzuetan aspergarria izan da.

  6. Liburu hau nire gustukoa izan da, oso interesgarria eta aproposa iruditu zait gure adineko neska-mutilentzako. Irakurtzeko ez deko zailtasun handirik eta gustatzen bazaizu di-da batean irakurriko duzu. Nire kapitulu gustokoena Manolo eta Joxe Mari borrokatzen direnean da. Liburu honen pertsonaiak oso ondo aurkestuta daude eta bakoitzak bere istorioa du liburuan. Beste ikaskide bati gustura gomendatuko nuke liburu hau irakurtzea.

  7. Orokorrean, liburua interesgarria iruditu zait, baina kapitulu batzuk oso aspergarriak izan dira eta beste batzuetan gauza interesgarri asko kontatzen ditu baina ez dio intriga askorik ematen liburuak engantzatzeko. Istorioa oso interesgarria da baina ez du amaiera egokia Marga eta Manoloren kontua ez duelako azaltzen. Liburuak emakumeenganako indarkeriari buruz hitz egiten duenean ez du hori saihesteko mezurik bidaltzen eta hori falta zaiola uste dut.

  8. Liburua oso interesgarria izan da, baina apurbat liosoa ere, atal batean pertdsonai batez idazten ari zinen eta hurrengo atalean, jarraian beste pertsonai batetaz idaztera aldatu duzu.
    Baina horretaz gain, pertsonaien distribuzioa eta dialogogak oso onak eta entretenigarriak izan dira.
    Hurrengo baterako nire iritsis, ez utsi liburua amaiera hoprrekin, edo amaiera borobilago bat eman edo beste liburu horren atal bat idaztea gomendatuko nizuke, jendeari asko guatatuko litzaioke.

  9. Niretzat liburu honek daukan gaia ez da aproposa gure adinerako. Liburua ulergarria da baina ez da oso interesgarria izan. Ez zait batere guztatu nola kontatu duen, nahiago izango nuke zatika kontau barik dena jarraian kontatu izan balu eta pertsonaiak ez balituzke hain beste zehaztuko asko aspertu ninduelako pertsonaien bizitzak irakurtzea eta istorioa hobeto kontatu izan behar izango luke.
    Amaiera aldatuko nuke, ez da ondo ulertzen Margarekin zer gertatzen den eta Manolorekin, arinegi bukatu du idazleak liburua eta ez dut ulertzen zergaitik idazleak kapituluei titulu horiek jarri dizkion ez du zer ikusirik kapituluetan kontatzen duenarekin.

  10. Niri Tango Urdina liburua aproposa iruditu zait gure adinerako. Zenbait kapitulotan astiro samar kontatzen dituela gauzak uste dut, gainera, liburuko zati askotan saltoak egiten ditu kapitulu batetik bestera.
    Pertsonaiei begiratuta, ondo aukeratuak daude, istorioan zehar gauza desberdinak gertatzen zaizkielako eta honek entretenigarri bihurtzen du. Amaierari dagokionez, nik aldatu egingo nuke, zenbait gauza gehiago argitu beharko zirelakoan.
    Liburu honetako lexikoa ez zait bat ere ulergaitza iruditu, sartzen dituen hitzak ondo sartuta daudela esango nuke.
    Gaia ulergarria izan da, gaur egun gertatzen hari den Emakumeen aurkako indarkeria ere aipatzen du kapituloko zati ugaritan.

  11. Niri Tango urdina liburua gustatu zait apur bat diferentea delako. Gehien gustatu zaidana da istorio asko kontatzen dutela eta ez bakarrik protagonistari gertatzen zaizkion gauzak, baizik eta bera inguratzen duten pertsonei buruz ere gauza asko kontatzen duelako.
    Gustatu ez zaidan gauza bat amaiera izan da. Gauza asko kontatu barik gelditzen dira eta azkarregi amaitzen saiatzeagatik ez da oso ondo geratu.

  12. Liburua ez zait ez ona ez txarra iruditu, liburu honek ez du istorio bakarra kontatzen bat baino gehiago baizik. Kapitulu batetik bestera pasatzean zerikusirik ez duen beste istorio bat kontatzen du. Liburua entretenigarria izan da azkenengo kapituluetan, nahiz eta lehengo kapituluak nahiko aspergarriak izan. Liburu aproposa da 15-16 urteko neska mutilentzat

  13. Niretzat entretenigarria izan da liburua, erraza izan da irakurtzeko, baina Aitziberrek, pertsonak asko aldatzen ditu eta batzuetan ez dakizu notaz edo zetaz zauden irakurtzen.
    Gaia ondo dago gure adinekoentzat, orain, gero eta gehiago agertzen ari direlako gazteentzako liburuetan.
    Gauza asko gertatzen dira liburuan, batez ere, Manolo eta Marga artean.
    Amaiera ez zait asko gustatu, arinegi gertatzen dira gauzak da eta ez naiz oso ondo enteratu.

  14. Niretzat entretenigarria izan da liburua, erraza izan da irakurtzeko, baina Aitziberrek pertsonak asko aldatzen ditu eta batzuetan ez dakizu notaz edo zetaz zauden irakurtzen.
    Gaia ondo dago gure adinekoentzat, orain, gero eta gehiago agertzen ari direlako gazteentzako liburuetan.
    Gauza asko gertatzen dira liburuan, batez ere, Manolo eta Marga artean.
    Amaiera ez zait asko gustatu, arinegi gertatzen dira gauzak da eta ez naiz oso ondo enteratu.

  15. Nahiko liburu interesgarria iruditu zait Tango urdina, batez ere gaur egun gizartearen arazo handienetako bat aurkezten digulako. Gainera, pertsonaiak oso ondo landuta daudela iruditu zait eta oso deskribapen egokiak egin dituela idazleak.
    Horrez gain, arazoa isilpean gordetzen duten pertsonak, nahita egin ez arren, hiltzailearen konplize direla erakusten digu Tango urdinak, eta hori izan da nire usterako liburuaren arlorik interesgarriena, horrelako kasuen aurrean, arazoa larriegia izan aurretik, zerbait egin behar dela erakusten digulako,

  16. Nik uste dudana da, liburu hau entretenigarria izan dela, baina pasatzen dena da, liburua astiroegi doala eta tarte batzuetan lokartzen nintzen.
    Gehien gustatu zaidana, liburuaren gaia da,”Emakumeenganako indarkerarik ez”.
    Niri txundituta utzi zitzaidan zelan Manolok, egiten zion hainbeste maltratu bere emazteari. Penagarriena da, hori errealitatean pasatzen dela.
    Pertsonaia ugari daude, baina guztien artean zerikusia dute eta esan dezaket, pertsonaiena korapilatsua egin zaidala.
    Tango urdinaren amaiera ez zait batere gustatu, Marga eta Manoloren artean zer gertatzen zen jakinguraz geratu nahiz.

  17. Nire ustez liburua gure adinerako egokia eta entretenigarria iruditu zait, bere argumentuak erakarri ninduen.
    Gauza asko gustoko izan ditut istorioan zehar.
    Alde batetik; gaur egungo arazo edo gertakeretan oinarrituta dago, beraz ez zait astuna egin irakurtea. Beste alde batetik; oso ondo irakurtzen da, lexiko oso simplea baitu eta ez dituelako berba oso serioak erabiltzen.
    Horretaz aparte, istoriako une batzuetan ez da ondo zehazten nori buruz hari den hitz egiten.
    Oso inpresio ona daukat liburuari buruz, nahiz eta amaiera ez zait bat ere gustatu, ez du azaltzen zer gertatzen den gainerako pertsonaiekin eta badirudi ez dagoela guztiz amaituta.

  18. Bizitzan irakurri ditudan liburuenetatik politena da. Esan dezaket azken egunean irakurri nuela baina engantzatu nintzenez oso arin irakurri nuen. Ez nuen espero horrelako liburu batek engantzatu nezakeela baina, egunero gauza bitxiagoak ikusten ditugu.
    Liburu honek gure bizitza erakusten digu eta zer gertatzen den gure elkarbizitzan pentsarasten egiten digu.
    Liburuak atal edo gai asko dauzka barruan ADB: amodioa, familia, auzotarrak…
    denak oso diferenteak direla iruditzen da baina denak maitasunarekin bat datorrenez liburua oso txukun eta interesgarria iruditzen da. Hasieran liburuko gertaerak oso astiro gertatzen dira eta amaieran dena oso arin gertatzen da, gainera, amaieran pertsonai batzuekin zer gertatzen den zentzazioarekin geratzen zara, baina bigarren atal batekin zeozer konpondu daiteke. Lexiko aldetik ondo ulertzen da ez dira egon paragrafo batzuk uler ezinak, kontrakoa oso ondo ulertu dut dena. Liburua hau gomendatuko nuke nire adineko gazteentzat.

  19. Nire ikuspuntutik liburua oso erakargarria da 15urtetik 17urtetara duten pertsonentzat. Niri gehien gustatu zaidan kapitukua San Ferminetara joaten direnean da. Denbora gutxitan gauza asko gertatzen direlako. Gainera gure adineko 2 protagonista garrantzitsu daude eta horrek istoria irrakurtzeko gogo gehiago ematen du. Istoriaren amaiera gehiago azaldu beharko litzateke, Margari eta bere alabari zer gertatzen zaien ez delako azaltzen. Hori kanpoan utzita irrakuri dudan istoriorik onenetarikoa da.

  20. Niri liburua ez zait bat ere ez gustatu. Oso aspergarria iruditu zait, baina honek ez du esan nahi liburua txarra denik. Niri ez zait gustatu, genero honetako liburuak ez zaizkidalako gustatzen. Irakurtzeko eta ulertzeko nahiko erraza da, baina nire ustez pertsonai asko daude eta batzuetan ez zara konturatzen nortaz hari den hitz egiten. Liburua oso komikoa da, eta beti dago zeozer gertatzen eta irakurtzen zaudenean intrigarekin usten dizu. Gutxien gustatu zaidana, amaiera izan da, horrela amaitzen diren liburuak amorrua ematen dizkidatelako.

  21. “Tango urdina” liburua, nire ustez, oso liburu entretenigarria izan da, istorio bitxi bat kontatzen duelako. 15-16 urteko gazteei gomendatuko nieke liburua. Alde batetik, lexikoa pentsatzen nuen baino errazagoa delako. Oso ondo irakurtzen da eta hiztegia ez da hainbeste erabili behar. Beste alde batetik, liburu fina da, eta istorioari lotzen zaitu. Liburu gogorra da, non tratu txarrak bizitzen dituen familia batetaz doa istorioa.
    Gutxien gustatu zaidana amaiera izan da, Manolo eta Margaren hartean zer gertatuko den zalantzarekin geratu naiz. Horregatik bigarren liburua atera beharko luke idazleak zalantzarik gabe gelditzeko.

  22. Niri liburua interesgarria eta gogorra iruditu zait aldi berean. Alde batetik, gogorra gaur egun emakume askok bizitzen dituzten egoerak agertzen direlako eta batzutan pertsonaiek bizitzen dituzten ekintza jasanezinak direlako. Beste aldetik, interesgarria gaia oso ondo lantzen duelako eta irakasten duelako zer dagoen ondo eta zer ez. Nahiz eta liburua ondo idatzita egon, amaiera ez dago ondo bukatuta nire ustez, gauza asko azaldu gabe usten dituelako. Baina orokorrean liburua erakargarria da eta gure urteko gazteentzat oso ondo dagoela pentsatzen dut eta zaharragoentzat ere. Irakurtzeko erreza da ere eta batez ere indarkeriari buruzko gaia asko gustatu zait.

  23. “tango urdina” liburua entretenigarria eta mamintsua iruditu zait. Liburuko tarte batzuetan nahiko neketsua eta astuna izan da irakurtzerako momentuan, ez nekielako pertsonaien banaketa, baina irakurtzen jarraituaz batera, ohartzen joan nintzen. Deskribapen ugari agertzen dira liburuan zehar, deskribapen hauek egoerak hobeto irudikatzen dituzte. Tango urdina liburua 15 edo 16 urteko gazteentzak gomendatuko nuke. Beste alde batetik, astiroegi zihoazen gauzak gertatzen baina horrek liburuaz gozatzeaz eta jarraitzeaz eragozten dizu. Liburu honen argumentua errealitatean gertatzen diren gertaerak azaltzen dira, baita bizitzarekiko aholku batzuk ere ematen dizkizu. Euskeraz irakurri ditudan liburuetatik gustukoenetariko bat izan da. Amaiera izan da gutxien gustatu zaidana, gertaerak oso arin eta gutxi deskribatuta agertzen zirelako eta ohartu aurretik, liburua jada bukatua nuen. Idazlea izango banintz liburuari jarraipena emango nioke.

  24. Liburu aspergarria iruditu zait baina oso erreza irakurtzeko. Azkar irakurtze da, zailtasunik gabe. Niri ez zaindan gustatu arren nerabezaroko neska- mutilentzat aproposa da.
    Istorioaren amaiera aldatuko nuke, oso zabala delako, hau da, aukera asko daudelako jarraitzeko eta gutxienez bigarren zati bat egongo balitz, bigarren liburua irakurtzera erakartzeko trikimailu ona izango litzateke baina orain dela urte batzuk egin zuen liburua eta ez dut uste bigarren zatiren bat egingo duenik.

  25. Nire iritziz, Tango urdina liburuan, gaian oinarrituta, entretenigarria eta aproposa da gaur egunerako. Bortxaketak, amodio garaiak … errealitatean gertatzen diren gauzak bait dira.
    Idazteko eran fijatzean , lexiko aldetik ulergarria da, bestalde, denbora aldaketa asko daude, horrek, arretaz irakurtzera behartzen zaitu.
    Liburuaren amaieran … amaierarik ez dagoela dirudi, zer edo zer faltan dela nabartzen da, beste bigarren baten zain geratzen zara, jarraitu behar duen bat edo baten zain!
    Nik ez dut irakurtzea atsegin, derrigorrez irakurri dudan liburua izan dela esan dezaket, baina gustura amaitu dut eta gomendagarria da. Beraz … Animatu!

  26. nire ustez, liburu honek oso ondo aztertzen du genero indarkeriaren gaia, gai hori garrantzitsua delako eta merezi duen garrantzia ematen diolako. Gainera oso ondo daude kapituluak antolatuta, kapitulu bakoitzean pertsonaje bati buruz hitz egiten duelako eta erraza da bakoitzaren istorioa jarraitzea, gainera oso originala iruditu zait kapitulu bakoitzak abesti edo esaera zahar baten esaldiak izatearena. Ez nuke amaiera aldatuko, baina kapituluren bat gehituko nuke obeto azaltzeko zer gertatzen den amaieran. Hau guztia kontuan hartuta, guztiz gomendatzen dut liburu hau

  27. Gustatu zaidan liburu bat izan da. Asko gustatu zait nola nahasten duen lehen eta hirugarren pertsona. Ez zait iruditu liburu honek hiztegi oso zaila daukanik, baina batzuetan hitz solte batzuk ez ditut ulertu. Virginiaren papera gehien gustatu zaidana izan da, iruditzen zait oso gogorra izan behar dela etxean tratu txarrak egotea eta ikustea zuk ezin duzula ezer egin. Gure gizartean dagoen arazo larrienetako bat kontatzen du. Animatu zaitezte liburu hau irakurtzera!!!

  28. Liburu entretenigarria da, erraz irakurtzekoa. Hasieran liburua pixka bat konplexua egin ahal zaizu zeren kapitulu batean pertsonai bati buruz hitz egiten dute eta hurrengoan beste bati buruz . Egia esateko ni ez naiz oso liburu zalea baina liburu honek asko gustatu zait. Gutxien gustatu zaidan amaiera izan da zeren gauza asko argitu gabe uzten dituelako.

  29. Nire ustez, liburua ondo egon da, amaiera hasiera baino gehiago gustatu bazait ere. Hau, hasieran gertakizunak oso astiro zihoazela iruditu zaidalako da. Amaiera ordea, dinamikoagoa da.
    Idazleak mundua den bezalakoa deskribatu izana gustatu zait, ez dituelako honen bidegabekeriak ezkutatu, adibidez sozietatea nola mailakatua dagoen, indarkeria, tratu txarrak, jendea jostailu bezala erabiltzea…
    Nire gusturako azken kapitulua kenduko nuke, azken aurrekoan sentimendu asko eta oso indartsuak transmititzen direlako, besteak ordea, nire ustez, ez dio ezer ez gehitzen liburuari.

  30. zuhaitzaetxeamahia | Reply

    Gustura irakurri dut liburu hau, oso sinple eta oso ondo irakurtzen da. Nik gonbidatzen diet 14 urteko neskei irakurtzea. Kapitulo batzuekin aspertu egin naiz, egilea asko luzatu delako, baina, oso entretenigarria iruditu zait. Istoriaren amaiera jakin-mina geratu naiz, pertsonaiak nola bukatu diren, nik egileari proposatzen diot beste bigarren parte bat egitea, zeren gauza batzuk ez daude argiturik.

  31. Niretzat “tango urdina” liburua, interesgarria izan da eta gustura egon naiz irakurtzen. Egia da batzuetan ez nekiela ze pertsonaiari buruz hitz egiten zegoen baina bestetik oso ondo dago. Liburuaren gaia gaur egunari buruzkoa izan da eta gutxien gustatu zaidana amaiera izan da, liburu honetan importanteena amaieran gertatzen delako eta pertsonai batzuen amaiera ez du esaten , adibidez Manolo edo Marga.

  32. ” Tango urdina” nire gustukoa izan da, gainera gaia aproposa izan da, gure adineko pertsonentzat batez ere konturatzeko zer nolako gauzak pasatzen diren gaur egungo jendearen artean. Batzuetan nahastu egin gaiteke irakurtzean kapitulo bakoitzean gauza desberdin bateri buruz hitz egiten duelako. Baina orokorrean ondo dago.

  33. Liburua interesgarria iruditu zait, ondo dago gure adineko pertsonak irakurtzeko. Batzuetan aspergarria iruditu zait gehiegi azaltzen edo deskribatzen zituelako gauza batzuk.
    Gaia egokia izan dela uste dut, gaur egun emakumeen aurkako indarkeriaren arazo asko getatzen direlako.
    Hizegiaren aldetik, irakurtzeko erraza da, hau da, ez dira hitz arrarorik agertzen. Nik amaieran zerbait gehiago gehituko nioke, nola amaitzen duen Marga edo zerbait gehiago azalduko nuke.

  34. Niri, pertsonalki, “tango urdina” liburua oso erakargarria iruditu zait, liburuak dituen pasarteak interesgarriak eta errealistak izan direlako.Liburuak ikutzen dituen gaiak 14-17 urte bitarteko gazteentzako aproposak dira erakusten dizkiguten gauzak bizitzan pasatu ahal direlako.Adibidez, tratu txarrak edo nahi gabeko haurdunaldiak ,horregatik, liburua hau, adin honetako pertsonetzat gomendatzen dut.

    Liburuan aurkitzen dudan gauza txarrena amaiera da. Amaiera niri ez zait bat ere ez gustatu oso azkar doalako eta ez duelako ondo azaltzen zer gertatzen da Marga eta Manolorekin.

  35. Please Riot Nerf Darius, Heimerdinger... | Reply

    Nire iritziz liburua interesgarria izan da. Gure mailarako hiztegi erraza zeukan eta ez zen astuna irakurtzeko.
    Hasieran pixka bat nahasgarria iruditu ahal zaitzakezu, kapitulu bakoitzean agertzen direnen pertsonaien istorioa aldatzen duelako, baina hori izan da niri gustatu zaidana, baita gaztelaniaren eta euskeraren arteko aldaketak.

  36. Aitziber Etxeberriak oso liburu ona argitaratzea lortu du.
    Liburuak bere baitan daraman zirrara osoa azaltzen dio irakurleari eta ez aspertzeko moduko trama baten bidez bereganatu du. Hala ere liburua idazteko era ez zait asko gustatu, berezia eta era batean polita bada ere, zailtasun batzuk ematen dituelako irakurtzeko orduan. Istorioari aldatuko nioken gauza bakarra amaieran dagoen nahastea izango litzateke; gauzak azalduago geratzea nahiago nuke, ez baitzaizkit amaiera irekiak asko gustatzen.
    Ideia bikaina iruditu zait hain pixu handiko gai bat 15-16 urteko gaztei adieraztea, gutxi jorratutako gaia baita. “Emakumeen edo genero aurkako indarkeria eguneroko bizitzan azaltzen den itzal bat da, denek ezagutzen dutena, baina badagoela inork baieztatu nahi ez duena”, nire ustez horretaz gogoeta egitera bultzatu gaitu Aitziberrek.
    Azkenik detaile polita iruditu zait kapitulu bakoitzean euskal kantuen, liburuen edo esamolde tipikoen izena idaztea.
    Gazteei irakurtzeko gomendatzen diet.

  37. nire ustez liburuaren zati batzuk aspergarriak izan dira baina gaia gure adineko mutil neskentzako ondo egon da. Badaude oso interesgarriak diren puntuak eta puntu horiek asko gustatu zaizkit baina beste liburu mota batzuk irakurriko nituen, ez nukeen liburu hau gomendatuko.

  38. Nire ustez Tango Urdina liburua pizkat aspergarria da, gauzak astiroegi gertzen dira historioan zehar. Pertsonaiekin nahastu egin nintzen liburuan zehar istoria diferenteak kontatzen zirelako eta nire ikaskideei galdetu behar izan nien neure dudei irtenbidea aurkitzeko. Liburua irakurtzean originala iruditu zitzaidan abestien letren zatiak jartzea kapituluen izen moduan, baina duda bat gelditu zait bruan liburuaren izenburuari buruzkoa, liburuaren izenburua Tango Urdina da, baina, zergatik du izenburu hori? Idazleari galdera hori egitea gustatuko litzaidake, horren jakin minean nago eta duela askotik.

  39. Txiripitiflautiko | Reply

    Oso erakargarria iruditu zait “Tango urdina” liburua. Nire ustez nobela honek duen indargune nagusia gaia da, bertan agertzen diren egoerak, egunero ematen dira gure inguruan. Oso gertukoa iruditu zait eta erabiltzen dituen hitzak, irakurtzeko erraza egiten du, baina egilearen idazteko eragaitik, zailtasunak izan ditut zenbait egoera ulertu ahal izateko, lehen pertsona eta hirugarren pertsona asko nastatzen dituelako .
    Liburuan, denbora eta espazioarekin jolasten du, bat-batean iraganeko toki urrun batera eramaten gaituelako.
    Nire ustez, pertsonaiak oso ondo aukeratu ditu eta haren deskribapenek eta ekintzek, rol-ak oso ondo zehazten dituzte.
    Liburuaren amaiera ez zait batere gustatu. Ematen du liburuak jarraipena izango duela, ez baitu zehazten Manolo eta bere emaztearen egoera,

    Beraz, oso gomendagarria da nobela hau eta batez ere genero hau gogoko duenari gomendatzen diot entretenigarria eta irakurtzeko erreza delako, baina edozeineri gustatuko litzaioke ni ez bait naiz genero honetako liburuen jarraitzailea.

  40. Niri liburua orokorrean asko gustatu zait, oso interesgarria delako
    Gehien gustatu zaidana, Imanol eta bere ama Virginia bilatzera etorri direnean izan da, nik pentsatzen nuelako azkenean Joxe Marik eta Virginiak batera amaituko zutelako. Gainera, Imanolen amak ez zuen nahi Virginiarekin egon aitaren tratu txarragatik. Baina harrituta geratu naiz amak azkenean onartzen duelako bere etxean.
    Emakumeen aurkako indarkeriaren gaia asko gustatu zait.
    Gutxien gustatu zaidana, aitaren tratu txarrak familiarekin izan dira, pena handia ematen zaidalako, amari ematen dizkion jipoiak eta Virginia ez zuen alaba baten moduan onartzen.
    Liburu honetan pertsonai kaltetuenak Virginia eta Marga dira, Manoloren tratu txarrengatik. Virginiak oso bizitza gogorra dauka, Margak bezala. Biak Manolori gezurra esan behar diote ez jotzeko eta ez oihukatzeko. Manolo ere Joxe Marik jotzen du, gainera arrazoi gabe.

  41. Nire ustez idazlea aukeratu duen gaia interesgarria da, oso aproposa jende gazteentzako. Oso ondo iruditu zait emakumeengan ematen den indarkeriaz hitz egitea, gaur egun indarkeri gehiegi ematen delako eta idazlearen helburua arazo honetaz informatzea izan da.
    Ez zait gustatu nola dagoen idatzita, batzuetan galdu egin naizelako, eta ez nekien zer pertsonaietaz hitz egiten ari zen. Gainera, liburua bukatu barik dagoela ematen du, gauza batzuk argitu barik geratzen direlako.

  42. Nire iritziz Tango Urdina liburua oso egokia da 13 eta 15 urte arteko neska-mutilentzako, liburu horrekin asko ikasi egin ahal delako agresibitateari edota maltratoari buruz. Liburuaren kapitulo batzuetan, idazlea asko enroiatzen da eta luzeegi edo aspergarri egiten da. Horrezgain, gaia oso ondo dago eta irakurtzen ari dena ikasi ahal du zelako gauzak gertatzen diren eta gehiago jakin horretaz. Amaitzeko, niretzat idazlea ez du usten argi nola amaitzen den istorioa. Zer gertatzen zaio Virginiari, Imanoli… ? Eta Margari ? Zer izan zen Manoloz ?

  43. Egia esan, ez zait liburu hau asko gustatu. Oso lasaia iruditu zait, gorabeherarik gabekoa. Denborak eta pertsonaiak ez daude argi, asko nahasten ditu eta batzutan zaila da nori buruz hitz egiten dagoen jakitea.
    Pertsonalki, ez zait ezertxo ere gustatu Joxe Mari protagonistaren papera, oso txikia iruditu zait, ez du istorioan gehiegi parte hartzen pertsonai nagusia den arren.
    Idazleak liburu honi eman dion bukaerak irakurtzen jarraitzeko gogoak eman dizkit, liburua gehiegi gustatu ez bazait ere. Egoera oso interesgarri batean amaiera eman diola iruditu zait, horregatik bukaerari mami gehiago eman beharko ziokeen. Hala ere, ez nuke bigarren libururik argitaratuko, Joxe Mariren istorioa izan ezik besteak oso argi geratu direla uste dudalako.
    Gehien gustatu zaidana tratu txarren gaia izan da, gaur egun ere gertatzen ari delako baina, gai hau gehiago aprobetxatu zitekeela pentsatzen dut.

  44. Niretzat “Tango Urdina” liburua oso ondo dago. Gaur egun gertatzen diren gauza asko aipatzen dira liburu honetan eta gainera, honelako arazoak gero eta gehiago agertzen ari dira egunero gure munduan. Liburua egokia da 15 urteko umeentzako eta gainera oso erreza da irakurtzeko. Batzuetan, galtzen zara irakurtzerakoan zeren bi istorio nahasten dira eta oso desberdinak dira biak. Oso entretenigarria da baina amaiera ez zait gustatu. Ez dakigu zer gertatu den pertsonaiekin. Nire ustez beste amaiera bat izan beharko zuen.

  45. Liburua ez da nire gustukoa izan. Gaia nahiko interesgarria da, baina istorioa oso astiro kontatzen du eta deskribapen gehiegi daude. Batzuetan, deskribapenak ondo daude istorioak ulertzeko, baina azken finean nahasi egiten zaitu. Nire ustez liburu ulergaitza da.
    Kapituluak laburrak direnez eta ez dutenez bukaera bat ematen, irakurtzen jarraitzeko gogoak ematen dizkizu. Kapituluetako izenburuak ere irakurtzeko gogoak ematen dizkizu.
    Gustatu ez zaidan beste gauza bat, amaiera da. Ez du zehazten zer gertatu den Manolo eta Margaren artean. Bigarren zati bat egonogo balitz, ez nukeen irakurriko.

  46. Pertsonalki, ez zait asko gustatu liburua. Ondo iruditzen zait gaia emakumeen aurkako gaiari buruzkoa izatea, gai honetaz irakurri dudan liburu bakarra delako eta gaur egun gertatzen diren gauzei buruz hitz egiten duelako. Liburua interesgarria izan da, hasieran azpergarria iruditu zitzaidan, ez zidan “engantzatzen” baina geroago interesgarriagoa iruditu zait. Batzuetan ez nekieen nori buruz zebilen hitz egiten baina irakurtzeko ondo egon da, ulergarria izan da eta hiztegia aproposa. Ez zait amaiera gustatu, ez da argi geratu zer gertatu den Manolo eta Margarekin. Amaiera bat idaztea hurrengoko liburu batean gustatuko litzaidake. Irakurtzeko gomendatuko nuke.

  47. Liburua gustatu zait, baina askotan galduta sentitu naiz.

  48. Liburua oso interesgarria iruditu zait, irakurtzeko hiztegi erreza eta ulergarria du.
    Liburu honek gaur egun gauzatzen diren tratu txarrei buruz berri ematen digu.
    Nire ustez liburu honek bigarren parte edo zati bat behar du, amaieran ez da oso argi geratzen Josemariri zer gertazen zaion . Liburu egokia eta interesgarria iruditu zait gure adineko edota beste adin askotako jendearentzat.

  49. Hasteko, niri tango urdina asko gustatu zait, oso ondo dago, gainera, lexikoaren aldetik oso ondo ulertzen da. Bigarrenez, liburu hau arin eta azkar irakurtzen da, idazleak gauzak oso argiak idazten dituelako.
    Idazleak deskribapen asko sartzen ditu eta niri asko gustatu zaizkit momentua hobeto eta deitaile gehiagorekin imagina dezakezulako.
    Honekin batera, emakumeen aurkako indarkeria gaia ere asko gustatu zait gaur egungoarekin lotuta dagoelako.
    Amaitzeko, liburuaren bigarren parte bat edo amaiera luzatuko nuke. Amaiera laburregia izan da eta gauzak azkarregi kontzen dizkigu, gainera, ez dakigu zer gertatu den Manolo eta Margarekin.
    Konklusio gisa, liburua asko gustatu zait arin eta erraz irakur daitekeelako,baina, amaierako gauza batzuk aldatuko nituzke.

  50. Nire iritziz tango urdina liburua erraza izan da irakurtzeko. Gainera liburu bat hartzen duzunean, lehenengo begiratzen duzuna portada da. Eta liburu honetako portada ikusita liburu interesgarria dela dirudi gainera irakurlea erakartzen du. Hiztegia ez da zaila izan eta oso ulergarria izan da.
    Pertsonaiak ondo bereizita egon dira, bakoitzak bere bizitzarekin. Nire ustez DBH-n irakurritako libururik onena izan da, gehien gustatu zaidana. Eta ez ditut arazorik izan irakurtzeko.
    Baina niri, azkenengo kapitulua intrigarekin utzi nau, informazioa falta dela dirudi nire ustez. Aitarekin zer gertatzen den edo ama hiltzen den ala ez, ez du esaten. Niri gustatuko litzaidake informazio hori agertzea. Nik amaieran hori gehituko nuke edo bigarren zati bat egingo nuke.

  51. Oier Perez Caballero | Reply

    Liburu ona gure adineko neska mutilentzako baina pizka bat aspergarria hasieran

  52. Niri liburua ez zait gogogarria iruditu, idatzi den gaiari buruz exageratu egin delako, eta pertzonai batzuk, nortzuk hasieran izendatuak izaten dira, geroago, hau da, irakurtzen duzun einean, ez dira asko aipatzen, eta haiei buruz ez da informazio gehiegi ematen.
    Liburua, pertxonalki, ideia ez da hain txarra, baina liburua edo ez dagoela bukatuta edo bigarren zatia falta delaren pentzatzeko gogoa hematen du.

  53. Liburua irakurtzen hasi nintzenean aspergarria izango zela pentzatu nuen, baina ipuina jarraitu ahala trama gero eta interesgarriagoa iruditzen hasi zitzaidan. ez nintzen batere nahastu kapitulu bakoitzeko istorio desberdinekin eta ondo moldatu nintzen bakoitzean zer istorio ari zen kontatzen jakiteko. Arrigarria da nola sortu duen virginiaren aitaren izaera, oso ondo asaltzen duelako liburuan horren zergatia. Pertsonaiak orokorrean oso ondo pentsatuta daude baina ez dut oso ondo ulertzen Joxe Mari Apaolaza pertsonaiak istorioari eskaintzen diona. Istorian zehar oso gauza eskaxak egin ditu.
    Beste aldetik, Manolo eta Margarekin gertatzen diren eszena horiek mundu errealetin atera izan balitu bezala sentitu ditut. Beldurra, tristura eta aserrea transmititzen dituzte eszena horiek.

  54. liburu ona baina aspergarria gehienetan . interesgarria da eta gure adinetako mutil-neskentzako ona .

  55. Niri tango urdina liburua interesgarria eta aproposa iruditu zait, gaur egungo gaiei buruzkoa eta gainera errealitatean gertatzen diren gauzak ikusten laguntzen digulako. Liburuari buruzko gauza bat gustatu ez zaidana kapitulu batean pertsonai bati buruz hitz egiten duela eta hurrengoan beste bateri buruz eta hori apur bat liosoa izan daiteke.
    Pertsonaiak asko gustatu zaizkit oso landuta daudelako eta intrigarekin geratzen zara liburuaren amaiera jakiteko, baina nik amaiera aldatuko nuke gauza batzuk amaitu gabe geratzen direla diruditzen delako.

  56. Nire ustez “Tango Urdina ” liburua entretenigarria izan da , gaur egun gertatzen diren egoerak azaltzen direlako. Liburu hau irakurtzean , sentitzen nuen liburua aurrera ez zihoala , hau da atal bakoitza astiro joaten zela. Maiz, ez nituen pertsonaiak bereizten. Tematika aproposa iruditu zait , jendeak zer sentitzen duen, tratu txarrak jasotzean ulertu dut. Hitz deserosoak, golpeak eta oihuak oso errealak ziren eta horrek liburua gozatzeko aukera ematen dizu , istorioaren barruan sartzeko baita ere.
    Erraz irakurri dudanez pertsonalki, gazteentzako egokia da liburu hau.

  57. Niretzat Tango urdina oso interesgarria eta aproposa izan da . Oso erraza izan da irakurtzeko baina batzuetan oso liotsua iruditu zait kapitulu batean pertsonai bati buruz hitz egiten duelako eta hurrengoan beste bateri buruz , horretaz aparte, pertsonaiek izan duten konexioa baita ere gustatu zait.

  58. Liburu honen gaia egokia eta nahiko erakargarria da gure adineko jendearentzat. Bertan, gaur egungo gaiez hitz egiten da, eta azken finean horrek erakartzen gaitu. Zati batzuetan ez da oso argi agertzen esan nahi dena, baina orokorrean bai.

  59. Niretzat Tango Urdina liburua oso interesgarria izan da. Liburu honetan gertatzen diren gertakizunak oso xelebreak dira. Honez gain, irakurtzeko oso erraza da eta bizpahiru egunetan zailtasun gabe irakurri ahal duzu.
    Nire ustez, Liburu honetako pertsonairik gustokoena Joxe Mari izan da. Gizajoak Iosune gustoko du eta bainugelan zulo txiki bat du bertatik begia hurbildu eta Iosune biluzik ikusteko. Baina denboa pasa ahala, Iosune benetan ezagutuko du.
    Azpimarratzekoa da ere, Virginiaren eta Imanolen istorioa. Bi gazte elkar maitemindurik daudela eta hainbat arazo izango dituztela furgoneta baten sartu izanagatik…

  60. Eider Martin Diaz | Reply

    Nire iritziz liburu egokia da gure adineko gendearentzat, batez ere bere gaiagatik. Indarkeriaren gaia adin hauetan oso egokia da.
    Tarte batzuetan txapa pixkat botatzen du baina bestela liburu interesgarria da

  61. Ohitu egin gara fikziozko istorioak irakurtzen, edo hori da niri iruditzen zaidana gutxienez, baina liburu hau guztiz desberdina delakoan nago, ez du amodiozko istorio luze eta iruzurti bat kontatzen, ez du saltzen nola izango lukeen bizitza perfektua ideologizatutako pertzona hoietako bat izango bagina ezta, idazleak, ez du idatzi guztioi guztatuko izango litzaigukeen liburua, hitzgorriz beteta.
    Liburu honek errealitateko bizitzaren txerto bat emango balu moduan sentitu nintzen bukatzerakoan, ikusi nuen Virginia edo amari gertatu zitzaiena edonori gerta dakiokela eta horrek beldurra eta intriga piztu zidan.
    Benetan gustatu zait istorioa, nola dagoen idatzita eta adukieraren esanahia.
    Gustura irakurriko nuke bigarren zati bat, istorioaren bukaera jakiteko irrikitan geratu nintzen eta.

  62. Love is in the air | Reply

    Oso ondo dago liburua, interesgarria da, baina hasiera ez zait asko gustatu, aspergarria izan zelako nire ustez. Erraza da irakurtzea, baina batzuetan, zailtasunak eduki ahal duzu, esaldi batzuk ulertzeko.
    Ez zait asko gustatu, egiten dituen denbora aldaketak, hau da, iraganean gertatzen diren gauzak eta orainaldian gertatzen direnak, nahastu egiten ditu, eta horregaitik, batzutan nahasten nintzen.
    Korapiloa, asko gustatu zait, baina amaiera berriz, ez hainbeste, gauza asko gertatzen dira eta amaieran ez dakit zelan gelditzen den Marga.

  63. Johnnysins69 ZUZENKETA | Reply

    Liburua interesgarria iruditu zait, oso aproposa da nire urteko jendearentzako, batzuetan korapila zaitezke zeren kapitulu bakoitzean pertsonai bati buruz hitz egiten du, gainera , pertsonai bakoitzak bere istorioa izateak interesgarri egiten du.

  64. Tango Urdina liburua ez da izan nire gustukoa, pixka bat zaila izan da gauza batzuk ulertzea pertsonaia bakoitzaren istorioak kontatzen dituelako, adibidez kapitulu batean istorio bat eta hurrengoan aldatzen du beste pertsonaia baten istoriora. Ez da agertzen nola Kalimero (Imanol) eta Iosunek hasten diren hitz egiten Facebook-etik eta liburuak amaiera irekia du, hori ez zait asko gustatu. Horretaz gain, liburua ondo egon da eta gauza interesgarri batzuk gertzatzen dira.

  65. Niretzat liburu oso aspergarria izan da ez direlako gauza interesgarriak gertatzen. Oso erraza da ulertzeko gaiaz aldatzen ez denean. Istorioan elementu gehiegi azaltzen dira hainbat bider eta ez didate asko laguntzen historioa ulertzeko, horrez gain, istoriaren barruan beste hainbat daude (pertsonaia bakoitzaren istorioa) eta asko nahasten dira haien artean. Virginiaren eta Imanolen istorioa izan da gustatu zaidan gauza bakarra. Eta gainera, istorio horren amaiera ez da agertzen edo ez da oso ondo azaltzen.

  66. Tango urdina liburua ez da nire gustokoa izan, oso aspergarria iruditu zait. Irakurtzerakoan ez nintzen oso ondo ohartzen zein istorioz ari ziren hitz egiten. Liburuaren izenburuak aipagarriak iruditu zaizkit ez nuelako inoiz hori ikusi. Emakumeen aurkako indarkeria gaia interesgarria iruditu zait gaur egun ere kasu hauek ugariak direlako.
    Liburua garatzeko modua ez zait asko gustatu ez nintzelako ohartzen nortaz ari ziren hitz egiten.

  67. Liburua orain dela hilabete bat edo irakurri genuen euskerako ikasgaian, liburua ez zait asko gustatu, aspergarria iruditu zait, irensteko zaila, gainera Manolo oso matxista da eta hori ez dut bat ere gustuko. Irakurtzerakoan, kapitulu batzuk ez ditut irakurri eta beste batzuk irakurri bai baina ulertu ez. Hurrengo baterako beste liburu mota bat aukeratuko nuke.

  68. Nire ustez, “tango urdina” liburua entretenigarria izan da, ez zait iruditu liburu honek hiztegi zaila daukanik eta nahiko erraza da irakurtzeko. Batzuetan intrigaz geratzen zara, zer gertatuko den pentsatzen. Liburua ez da oso luzea, berehala irakurtzen da. Deskribapen asko agertzen dira baina batzuetan enrollatu zaitezke. Gehien gustatu zaidana, Virginiaren papera izan da eta gutxien gustatu zaidana, aitaren tratu txarrak izan da. Amaitzeko amaiera nahiko arraro zamarra iruditu zait, ez duelako zehazten bikoteak nola amaitu zuen, nik amaiera aldatuko nuke. Gaia aproposa dela pentsatzen dut, gure gizartean dagoen gai larria delako.

  69. Liburua irakurtzen hasi nintzenean aspergarria izango zela pentzatu nuen, ez zelako ezer gertazen hasierako kapitulu askotan, jarraitu ahala gero eta interesgarriagoa iruditu zitzaidan. Aproposa iruditu zait, gaur egungo gaiei buruz, errealitatean gertatzen diren gauzak ikusten laguntzen digulako. Familia diferenteen bizitza agertzearen tematika aproposa iruditu zait, zerbait diferentea ematen diolako liburuari, baina maiz, ez nituen pertsonaiak bereizten. Bukaerari mami gehiago emango nioke, hala ere, ez nuke gauza askorik idatziko. Nik Liburua irakurtzen hasi nintzenean aspergarria izango zela pentzatu nuen ez zelako ezer gertazen hasierako kapitulu askotan, jarraitu ahala gero eta interesgarriagoa iruditu zitzaidan. Aproposa iruditu zait, gaur egungo gaiei buruz, errealitatean gertatzen diren gauzak ikusten laguntzen digulako. Familia diferenteen bizitza agertzearen tematika aproposa iruditu zait, zerbait diferentea ematen diolako liburuari, baina maiz, ez nituen pertsonaiak bereizten. Bukaerari mami gehiago emango nioke, hala ere, ez nuke bigarren libururik atetako. Nik genero hau gustuko dut, beraz genero hau gogoko duenari gomendatzen diot. Hiztegiaren aldetik erabiltzen dituen hitzak, irakurtzeko erraza egiten du. Egia da zailtasunak izan ahal ditutzula zenbait egoera ulertu ahal izateko, lehen pertsona eta hirugarren pertsona asko nahasten direlako. Genero hau gustuko dut, beraz genero hau gogoko duenari gomendatzen diot. Hiztegiaren aldetik erabiltzen dituen hitzak, irakurtzeko erraza egiten du. Egia da zailtasunak izan ahal ditutzula zenbait egoera ulertu ahal izateko, lehen pertsona eta hirugarren pertsona asko nahasten direlako .

  70. Niri ez zait gustatu liburu hau zeren niri ez zaizkit gai honetako liburuak gustatzen. Oro har, liburua ondo idatzita dago eta gure adinako gendearentzat oso gomendagarria da zeren genero indarkeria ikutzen du eta hori oso garrantzitsua da pertsona moduan hazteko. Hori dela eta gure adineko gendeari eta gure adinekoa ez denari ere izugarri gomendatzen diot zeren entretenigarriaz gain, interesgarria eta moral oneko liburua da.

Leave a reply to Franda Cancel reply

ALICIA PULEO

"Liburu bat amets-makina bat da"

Tras la pista de...

"Liburu bat amets-makina bat da"

Olaia Bilbao

"Liburu bat amets-makina bat da"

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

"Liburu bat amets-makina bat da"

Emakumeak ezagutzen

"Liburu bat amets-makina bat da"

Durangoko institutuko liburutegia

"Liburu bat amets-makina bat da"