Arotzaren eskuak

 

Arotzaren eskuak

  • Autor: ALBERTO LADRON ARANA
  • ISBN: 978-84-9783-349-3
  • EAN: 9788497833493
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Hizkuntza: Euskera
  • Urtea: 2006

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik. Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan.

Webgune ofiziala bisitatu.

Hona hemen irakurtzen lagunduko dizun hiztegitxoa. Eta hemen, lexikoa ikasteko jolasa.

Sinonimoak, berridazketak, itzulpenak … eta hainbat ariketa hizkuntza lantzeko.

Elkarrizketa honetan aukera duzu ezagutzeko idazlearen ikuspuntua, eta kritikak irakurri nahi badituzu sakatu hemen.

Eta zein da zure iritzia? Bidali zure kritika.

 

Anuncios

69 comentarios

  1. Niri pertsonalki asko gustatu zait liburu hau irakurtzea, batez ere azkeneko zatia, ez nuen bukaera hori espero oso korapilatsua izan delako eta bukaera irakurri ezean ez nuelako bukaera inoiz ere asmatuko. Gehien gustatu zaidan zatia poliziak Aneri den dena argitzen dionean da, amaierako zatia. Nik irakurtzea gomendatuko nieke nire inguruko jendeari, benetan oso liburu polita iruditu zait.

  2. Niri liburu hau nahiko gustatu zait. Uste dut oso ondo azaltzen dituela gertaera guztiak, pertsonaien deskripzioak… Kapituluak ondo bananduta daude, eta ez da korapilorik sortzen pertsonaien izenekin. Baina gehienbat gustatu zaidana, azken kapitulurarte intriga edo amaiera jakiteko premia hori mantentzea lortzen duela da. “Arotzaren eskuak” liburua gomendatuko nuke, irakurtzea gustatzen zaion jendeari nagusiki.

  3. Arotzaren eskuak liburua ez dago gaizki. Ez da gehien gustatu zaidan liburuetakoa baina ondo dago. Nire ustez, intriga gehiago behar du. Amaierararte dena ez jakitea ondo dago baina liburuaren lehen erdi partea pixkat aspergarria egin zait. Irakurterreza da eta kapituluak ondo banatuak ditu. Liburu hau gomendatuko nuke estilo honetakoak gustatzen zaizkionei. Nire estiloa ez denez hau, ez zait asko gustatu.

  4. Liburu honen istorioa oso misteriotsua, eta erakargarria da. Asko gustatu zait – Arotzaren eskuak- liburua. Pertsonaiak, lekuak,.. errealak dira eta horrek irakurketa erraztu egiten duela uste dut. Hiztegia ez da zaila, eta oso ondo ulertzen da.
    Atal bakoitzaren amaiera, hurrengoarekin lotuta dago eta horrek irakurtzen jarraitzera animatu egiten zaitu. Animatu egiten zaituztet -Arotzaren Eskuak- liburua irakurtzera!

  5. Egia esan, niri ez zaizkit hilketa liburuak irakurtzea asko gustatzen, baina hau, nahiko interesgarria egin zait. Bukaera ez nuen batere espero eta horrek erakargarriagoa eginarazi du liburua eta haren irakurketa. Ziur nago irakurri ezean ez nuela amaiera asmatuko. Liburu hau gomendatuko nieke nire lagunei dudarik gabe.

  6. Nobela oso entretenigarri eta burutsua iruditu zait, irudimentsua eta originala, amaiera asmaezina duten horietakoa. Gainera, hiztegi oso aberatsa eta ezohikoa duen arren, erraz ulertzen da; hala, arazorik gabe irakurri eta nork bere hiztegia zabal dezake. Bestalde, istorioak badu irrealtasun kutsu bat, identifikatuta sentitu eta istorioan sartzea zailtzen duena; adibidez, etengabeko bidaia luzeek kokapena galaraz dezake. Hala ere, liburu berezi bezain interesgarria iruditu zait, gomendatzeko modukoa.

  7. Asko gustatu zait liburu hau. Istorio interesgarri bat dauka eta horrek hasieratik pizten dizu irekurtzen jarraitzeko gogoak. Erreza da istorioa kokatzeko eta horrek ulertzen erresten du, gainera deskribapenak oso ondo eginda daude.
    Liburu honetatik azpimarratzeko, bukaera dago. Bukaera asmaezina dauka eta harrituta geratzen zara istorioa bukatu ondoren.

  8. Arotzaren eskuak, nobela nahiko entretenigarria iruditu zait. Irudimen handiz sortutako istorioa da, irakurterraza. Alberto Ladronek duen idazteko modua, istorioa kontatzeko modua…paregabeak iruditzen zaizkit.
    Baina esan beharra daukat, misteriozko liburuzalea naizenez gero, ez dela irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaidanetarikoa. Uste dut, liburu honi zerbait berezia falta zaiola. Gainontzeko misteriozko nobeletatik bereizten duen zerbait.

  9. Nire ustez liburu honi hasiera interesgarriago batek asko lagunduko lioke. Izan ere, hasiera-hasieran datu gehiegi modu aspergarrian ematen ditu eta erdialdera arte ez nuen asko ulertu. Beste alde batetik intriga puntu hori asko gustatu zait, momentu batzuetan irakurtzeari utzi ezinik ibili naizelako. Pozik ibiltzen naiz normalean Alberto Ladrónen liburuak irakurtzen eta gehienetan ez dute hutsik egiten. Amaiera ikaragarria, hori onartu beharrean nago.

  10. Liburu entretenigarria iruditu zait erritmoa hartzea kostatzen zaion arren. Benetakoak ematen duten pertsonaiak eta lekuak agertzen dira eta horrek sinesgarritasuna ematen dio . Hizkuntzaren aldetik irakurterraza iruditu zait baina hala ere ideiak ondo adierazita daude. Eleberri honetan amaiera bereziki gustatu zait desberdina izan delako normalen irakurtzen diren krimen liburuetatik; protagonistak pozik eta hiltzailea gartzelaraturik izaten da baina honek horri buelta ematen dio.

  11. Nire ustez Arotzaren eskuak liburua interesgarria izan da nahiz eta batzutan korapilatsua bihurtu, hau da, Matiasi zer gertatu zitzaion jakiteko ainbeste buelta eman dizkio, kasua argitzeko eta bera hiltzailea ez zela frogatzeko. Alde positiboa, irakurtzeko gogoak eman ditu zer gertatuko zen jakiteko eta gustatu ez zaidana izan da Frantziatik etorri zen komisarioak Aneri lagundu beharrean dirua lortu nahi zuela bazekielako ondasun baliotsuak zeudela afera horretan.

  12. Hasiera batean liburu hau gogorik gabe irakurtzen hasi nintzen, beste bat irakurtzen baitnengoen. Baina beste liburua bukatzean, Arotzaren Eskuekin gogotsu jarri nintzen. Esan dezaket liburua gustuko izan dudala. Oso irakurterraza egin zait, oso denbora gutxian irakurri dut. Hala ere, hasiera hasieratik jakin izan dut Gepppert komisarioak zerbait ezkutatzen zuela. Beraz, amaiera ez zait beste munduko ezer iruditu.
    Bai, egia da liburu hau ez zaidala munduko onena iruditu edota hobetu daitekeela, baina Alberto zoriondu behar dut: alde batetik, nobela bat idazteak bere lana duelako eta, beste aldetik, ez delako batere erraza mistoriosko edo nobela beltz bat idaztea, eta are eta gutxiago hainbeste pista, datu, pertsonaia eta informazio eskuartean dagoenenan.

  13. Arotzaren eskuak nobela nahiko gustatu zait. Egia esan, hasieran pixkat aspergarria iruditu zitzaidan ez nituelako hainbat gauza ulertzen. Horrez gain, gertaera interesgarri guztiak amaieran gertatzen dira.
    Pertsonaien izenak ez ziren oso arruntak eta horrek ez zuen asko laguntzen izenak ikasterako orduan.
    Normalean ez ditut gai honetako liburuak irakurtzen, baina irakurtzeko erreza iruditu zait. Oso lagungarria iruditu zaizkit Alberto Ladronek egiten dituen deskribapenak zehaztapen asko dituztelako.

  14. Liburua oso entretenigarria izan da. Hainbat zati interesgarri izan ditu, batez ere amaieran, baina hasieran nahiko aspergarria iruditu zitzaidan, oso astuna, denbora guztian gauza bera egiten ari zelako.
    Bestalde, liburuak intriga sortzen zuen nigan bigarren zatian, ez zidan irakurtzen uztea baimentzen, baina beste batzuetan ez nuen batere irakurtzeko gogorik izaten.
    Hala ere, istorioa oso ondo antolatuta dago, eta hasieran ez da oso korapilatsua, naiz eta amaieran gakoa ulertzeko zailtasunak jartzen dituen.

  15. Nire iritziz, liburu oso interesgarria da. Hasiera batean, gainontzeko misteriozko nobelen itxura du, baina azken kapituluan sekulako bira ematen du istorioak eta hori da nobela honen berezitasuna, niri behintzat bat bateko aldaketa hori da gehien gustatu zaidana. Gainontzeko kapituluak ez daude gaizki, baina oso arruntak dira, ez dute ezer berezirik. Hori bai, nire ustez nahiko ulerterreza da hiztegi aldetik. Beharbada izen bereziak izateak zenbait zailtasun eman ditzake baina ez askorik.
    Esan bezala amaiera da nobela honek duen bereizgarri bakarra, baina oso zaila da horrelako amaiera bat asmatzea eta beraz, zoriontzekoa da idazlearen lana. Oso zaila da irakurlea zuzena ez den bide batetik bideratzea istorio osoan zehar eta azken momentuan guztiz kontrakoa den zerbait sinestaraztea.

  16. Arotzaren eskuak liburua oso interesgarria iruditu zait. Batzuetan korapilo asko sortzen dizkizu dauden izenekin baina hala ere tentsioa mantentzen da, eta horrek irakurlearengan nolabaiteko arreta pizten du. Irakurtze aldetik oso erraz ulertzen da eta hariari jaraitzeko ez dut zailtasunik izan.

  17. “Arotzaren Eskuak” liburua interesgarria iruditu zait, eta, zentzu batean, baita berezia ere. Berezia amaierara heldu arte ez delako istorioa argitzen, ordura arte pentsatutakoari buelta ematen diolako. Deskribapenak, ordea, luzeegiak iruditu zaizkit gehienak. Bai gertaerenak, bai pertsonenak eta baita lekuenak ere. Hau da, nire ustez, hitz gutxiagotan idatzi daiteke, horrela, irakurlearen arreta galtzea sahiestuz.
    Hasieran ez zait liburu erakargarria iruditu. Baliteke aurrean aipatutakoaren ondorioz izatea. Gainera, historiako gertaerak aipatzen ditu, eta horrek batzuetan zaildu egin du irakurketa. Baina, istorioan aurrera joan ahala, gero eta intriga gehiagokoa bihurtzen da.
    Orokorrean, gustatu zaidan nobela da, gomendatuko nukeena.

  18. Nire ustetan, liburu hau oso interesgarria da. Amaiera korapilatsua izan arren, oso zirraragarria da, batez ere Ane Arotzaren kasua ikertzen ari den bitartean.
    Hiztegia sustatzeko ere baliogarria da, aipatutakoa oso zabala bait du. Baina, hiztegiaren erruz ere nekagarria egin daiteke irakurketa naiz eta niri ahala ez gertatu. Dena den, uste dut idazleak xehetasun gehiegi ematen dituela lehendabiziko orrialdeetan, lehen lauzpabost kapituluak astunak bihurtuz. “Arotzaren eskuak” liburua krimen nobelak gustatzen zaizkion orori gomendatuko nioke.

  19. Niri pertsonalki liburua ez zait batere gustatu. Egia da gerra giroa oso ondo azaltzen duela eta egoeren gordintasunaren azalpena guztiz ondo adierazita dagoela, baina hein handi batean hori izan da arazoa, liburua gordinegia izan dela. Detaile asko gogorregiak izan dira eta imajinatzearekin bakarrik mingarriak egin zaizkit, gehiegikeria guzti horiek gertatzen direla dakidan arren, hiztegi hain hotzarekin azalduta ikusteak nazkatu egin nau.

  20. Aurten irakurri ditugun liburuetatik gehien gustatu zaidan liburua izan da. Ez ditut mota hauetako liburuak irakurtzen baina istoria honek asko unkitu nau. Pasarterik gogokoena amaiera izan da, izan ere, espero ezin zen amaiera ematen dio egileak. Lehenengo kapituluak (aspergarriak, astunak) ezik irakurterreza iruditu zait eta hizkuntzarako erabilgarria, hiztegia aberazteko aukera ematen baitigu. Ikasle guztiei gomendatuko nukeen liburua da.

  21. Liburu hau gustoko izan dut misteriozko liburuak gustatzen baitzaizkit. Hasiera pixkat aspergarria iruditu zait baina, liburuan aurrera eginez, haria hartzea oso erraza da eta irakurtzeko eramangarria gertatzen da. Idazleak, modu egokian idazten duela uste dut; gehienbat hitz ulerkorrak idazten baititu. Momentu oro, ezuztekoak eta gertaera berriak agertzen dira eta jolas bihurtzen da ideia denak lotzea. Amaiera ustekabekoa da; nik, ez dut momentu batean ere horrela bukatuko zenik pentsatu.
    Orokorrean gustatu zaidan liburua izan da eta gomendagarria.

  22. Neuri liburu honen istorioa gustatu zait, azkenengo zatia gehien bat, Ane nola engainatu duen ikusiz gero. Luzeegia egin zait irakurtzeko ez dudalako gogoko euskaraz irakutzea. Liburu polita da baina hastea kostatzen da. Kapitulu batzuk irakurri ondoren hasi zitzaidan gustatzen zeren lehenengo kapituluak oso aspergarriak dira.

  23. Nahiz eta derrigorrezko liburua izan, asko gustatu zait. Narratzailearen estiloa jarraia izan da. Hala ere, euskera batua erabiltzen ez zuenez, batzutan zaila zen ulertzea zer esaten zuen. Amaiera originala izan da. Nire ustez, errealista izan da ere bai; zoritxarrez gure munduan pertsonak onak ez dute beti irabazten. Baina ez diot zentzua bilatzen Malenfer jauna gidatzeak, arotzak bere eskumako eskua moztu zionean. Liburu oso gomendagarria da gure adinekoentzako edo helduentzako.

  24. Niri liburu honek kontatzen duen istorioa asko gustatu zait, egian esan ez nuen horrelako amaierarik espero.Irakurri ezean asmatzea zaila izango litzateke. Esan nezake gehien gustatu zaizkidan zatietakoa dela. Liburuaren hasiera irakurtzea nahikoa kostatu zitzaidan baina aurrera joan ahala gogo gehiagorekin hartzen nuen, hurrengo orrialdeetan gertatuko zena jakitearren.

  25. Liburua asko gustatu zait, batez ere amaiera .Hala ere, nahiko motela da hasieran, azkarragoa bihurtzen da bostgarren edo seigarren kapitulutik aurrera, bereziki Ane poliziarekin lanean hasten denean. Baina istoria interesgarria da lehenengo kapituluaren amaieratik. Nire ingurukoei gomendatuko nieke.

  26. Begiak zabal zabal eta aho zabalik haren orrien aurrean mantentzen zaituen istorietariko bat da Arotzaren eskuak liburua.Dogma kontakizunaren hasiera azaltzen da eta kapituluen zehar gehiago korapilatzen doa azkenean dena golpez argitzen den arte.Horrek eta narrazioak dituen gora-bera eta xehetasun guztiek, irakurtzeko atsegina eta entretenigarria den misterio txundigarria sortzen dute.

  27. Arotzaren eskuak liburua, erakargarria iruditu zait.Misteriozko liburu bat da non etengabe azaltzen dira pista edo erantzunik gabeko galderak,eta honelako liburuak asko gustatzen zaizkit.Historioa oso interesgarria iruditu zait; gertatzen diren gertaerak gero eta misteriotsuagoak dira eta irakurtzen ari zaren einean, historioan funtsezkoak diren pertsonaia berriak agertzen dira.Egitura, aproposa iruditu zait,protagonista bere aitonaz ezer ez jakitetik gertaera txundigarriak bizitzera pasatzen da eta aitona inork baino hobeto ezagutzera.Oso liburu entretenigarria iruditu zait eta gure adineko jendearentzat egokia,etengabeko tentsio edo urduritasun batean mantentzen zaituelako.Nik asko gozatu dut arotzaren eskuak irakurtzen eta irakurri dudan liburuetatik gehien gustatu zaidana izan da.

  28. Hasteko, esan beharra daukat, gogotsu eta, hortaz, arin batean irakurri dudala Alberto Ladron Aranaren liburu hau. Egia esan, hiztegi nahiko aberatsa erabili du, nahiz eta esamolde jakin batzuk behin eta berriz errepikatu dituen. Egitura aldetik, xehetasunik txikienak ere kontuan hartu ditu misteriozko eleberria bere osotasunean biltzeko. Hori dela-eta, amaieran istorioa hankazgora jartzeaz gain, ezusteko paregabea eskaini digu. Niri neuri, behitzat, “Piztiaren begiak” liburua baino gehiago gustatu zait; izan ere, kutsu historikoak beste maila bat eman dio nobelari. Amai dezadan esanez, zer edo zer hobetzekotan, deskribapenetan apur bat gehiago zentratzea eskatu nioke; hau da, garrantzaia handiagoa ematea, hainbeste ekintzaren artean haien hutsa nabaria izan baita.

  29. Liburu honen hasierak, nire ustez, interes asko sortzen ez badu ere, trama sakontzen den bitartean eta gertaera gehiago istorioan sartzen direnean, asko hobetzen da. Istorioaren amaiera da nire zatirik gustukoena, misterioa, espero ez den era harrigarri batean argitzen delako. Gainera pertsonaiak eta hiztegia ulergarriak dira, eta irakurketa beraz, erraza da.

  30. Arotzaren eskuak liburua oso erakargarria iruditu zait. Lehenengo kapituluak oso aspergarriak iruditu zaizkit baina bostgarren kapitulutik aurrera oso entretenigarria iruditu zait. Liburuaren amaiera asko gustatu zait ez nuelako imajinatzen horrelakorik gertatuko zenik. Idazlea modu egokian idazten du (nire ustez), erabiltzen duen idazkera ulerkorra delako eta hitz guztiak. Misteriozko liburuak gustuko duen guztiei gomendatuko nieke.

  31. Nire iritziz; liburu hau, irakurtzeko bidali dizkiguzuenetatik, onenetarikoa izan da.
    Alde batetik, istorio oso interesgarriak, nire irakurtzeko gogoak mantendu dizkit. Beste aldetik, egia da liburu korapilatxua izan dela baina nire ustez, irakurtzea gustoko ez zaienei ere, liburu honi xarma hartzea erreza egingo litzaieke. Beste gabe, oso gomendagarritzat baloratuko dut.

  32. Nire gusturako “Arotzaren eskuak” misteriozko liburua izanik interesgarria izan da, aurreikusi ezin den amaieraduna.
    Zirrarak kontakizunaren haria ez galtzen laguntzen du, eta nire ustez, nahiz eta zirrarak irakurtzera bultzatu ez, liburu irakurterreza izan daiteke edonorentzat.
    Lexikoari dagokionez, liburua ez da ulertzeko zaila ez baitauka konplikazio handirik. Eta halako zailtasunik eduki arren, testuinguruari begiratuz idazleak adierazi nahi duena aditu daiteke.

  33. Gehienetan, behartuta irakurtzen ditudan liburuak ez ditut gustura irakurtzen baina eskolan irakurri ditugun liburuetatik gehien gustatu zaidan liburua da. Gaia ondo jorratuta dago eta amaierak ustekabean harrapatu ninduen ez nuelako espero Geppert gaizkilea zenik eta uste nuen Arotza bizirik zirauela.
    Liburua erraz irakurri dut baina amaierako hiruzpa lau kapituloak oso korapilatxuak iruditu zaizkit eta Malenferrek kontatzen zuen istorioa luzeegia egin zitzaidan eta aspertu egin nintzen.
    Liburua irakurtzen hasi aurretik esan didate eskematxo bat egitea ez galtzeko eta halaxe egin nuen baina nire ustez eskemtaxoa Malenferren kontakizunetik aurrera egiten hasten bagara aski da.

  34. Egia esan, ez daukat irakurketarekiko gehiegizko zaletasunik, baina, onartu beharra dago, “Arotzaren eskuak” liburuak zeharo harritu nauela. Oso gustura irakurri dut. Hasieran, astiro doa liburua eta mamira heltzen den arte, zatiren batean, astuna gerta dakiguke. Baina laster hasten da interesgarri eta entretenigarri bilakatzen. Liburuko pasarteren bat nabarmentzekotan, Gepperten iruzurra aukeratuko nuke, liburu osoan zehar, gehien harritu ninduen gertaera izan zen. Irakurketa edo mota honetako liburuak gusoko dituzten irakurleei gomendatzeko moduko liburu bat iruditzen zait.

  35. Nire ustez, liburua nahiko entretenigarria izan da, beste urteetan irakurri behar izan ditugunekin konparatuta, baina, azkenengo kapituluak nahiko korapilatsuak iruditu zaizkit, eta, egia esateko, nahiko astunak iruditu zaizkit istorioko atal horiek. Hasteko, hiztegia nahiko ulergarria iruditu zait, eta narratzaileak gertaerak kontatzeko duen modua egokia izan da. Bestalde, azkenengo kapituluak oso korapilatsuak iruditu zaizkit. Horrez gain Anerentzat beste amaiera bat espero nuen, nahiz eta istorioaren protagonista izan, argumentu guztia bere aitonaren baserrian aurkitutako gorpuari buruz izan delako, eta ez Aneren pertsonaiari buruzkoa, ez diote Aneri beharrezko protagonismoa ematen.
    Dena dela, misteriozko liburua da eta, orokorrean genero horretako gauzak gustura irakurri ohi ditut, eta, liburua gustatu egin zait, kasu honetan, bukaera hori ez nuen espero. Gainera, hiztegia ulergarria da (beste batzuetan euskerako ikasgaian irakurri behar izandako liburuekin konparaturik), eta hori da gehien gustatu zaidana.

  36. Niri liburu hau asko gustatu zait, normalean ez zait asko gustatzen irakurtzea baina liburu hau engantzatu egin nau. Hasieran apur bat txapa da, baina pixkanaka-pixkana gauza gero eta interesgarriagoa ipintzen doa. Misteriozko nobela poliziaka oso ona da, gehienetan behartuta gaude gustoko ez digutun liburuak irakurtzera, baina kasu honetan liburu hau irakurtzea ez da izan hain txarra, azkenean gustora bukatu dut liburua eta. Liburuaren gaia oso ondo jorratuta dago eta pertsonaiak oso egokiak dira, idazlea detalletxo gustietan pentsatu du. Gehien gustatu zaidan zatia Ane Geppert-eri buruzko egia jakin duen momentua izan da, ez nuen espero hori eta arritu egin nau.

  37. Alberto Ladron Aranak idatzitako liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Hala ere, esan beharra daukat, hasieran idazleak datu eta pertsonaia gehiegi azaltzen dituela, eta nahiko zaila izan dela istorioaren amaiera arte izen eta toki guzti horietaz gogoratzea. “Arotzaren eskuak” liburuak duen bereizgarririk handiena amaiera da, inolako dudarik gabe. Oso zaila da irakurlea liburu osoan zehar engainatuta edukitzea, eta nire ustez, Alberto Ladronek hori egitea lortu du, izan ere, harrituta gelditu nintzen poliziaren iruzurraz hitz egin zuenean. Horrez gain, leku misteriotsuetan jazotako iraganeko gertaerak agertzea asko gustatu zait, intriga gehitzen diolako argumentoari. Hiztegiaren aldetik, sinonimoz eta esamoldez beteta dago, eta horrek nobela aberastu egiten du. Gainera, kapituluak laburrak izateak, irakurketa erraztu egiten du. Laburbilduz, “Arotzaren eskuak” liburua misterioz betetako nobela paregabea da.

  38. Liburua interesgarria iruditu zait. Egia da hasieran astiroegi garatzen dela, baina, gero eta dinamikoagoa da. Mota hauetako liburuak atsegin ditut, azken momenturaino intriga sorrarazten dutelako, beraz, oso gustura irakurri dut liburua.
    Lexikoa oso ulergarria eta erreza izan denez, haria galtzea zaila denez, eta liburua oso ulergarria denez, oso arin irakurtzeko liburu bat da.
    Liluraturik utzi nau Brissonen eta Gepperten artean gertatutakoa.

  39. Egia da ez diodala liburuari arreta gehiegi jarri eta agian horregatik ez naiz istorioan asko barneratu. Ezin dut iritzi oso zehatza eman, ez baitut denbora nahikoizan liburua irakurtzeko baina irakurri dudana orokorrean ez dut gogoko izan. Hasieran astiro irakurtzen hasi nintzen eta hasieratik gustuko izan banu seguruenik liburu osoa gustora irakurriko nuen. Orokorrean mota honetako liburuak ez ditut gustoko eta hau ez da salbuespena izan. Bestalde, liburu aspergarriagoak irakurri ditut, beraz, ez da hain txarra izan.

  40. Alberto Ladron Aranaren Arotzaren Eskuak liburua irakurri ostean, esan dezaket hasieran liburu astuna dela baina irakuntzen zoazen bitartean liburua gero eta interesgarriagoa bihurtzen joaten da, eta irakurtzeko gogoa hematen dizu. Hiztegiari buruz, landutako liburu bat dela esan daiteke hiztegi aberatsarekin baina badaude esamolde batzuk askotan errepikatzen dituena.
    Liburua errez irakurri dut, baina azkenenago orrialdeak behin baino gehiagotan irakurri behar izan ditut istorioa zelan amaitzen zen ondo ulertzeko.
    Liburu hau gazte zein helduentzako egokia eta gomendagarria iruditzen zait.

  41. Liburu oso erakargarria iruditu zait. Hasieratik eduki nau idazleak istorioaren barruan murgilduta, hiltzailea nor den jakiteko irrikaz.
    Gustura irakurri dudanez, azkar irakurtzen den liburua dela esango nuke, baina egia esateko, izen gehiegi azaltzen direla uste dut.
    “Arotzaren eskuak” liburuarekin, hitz berri ugari ikasi ditut, hiztegi oso aberatsa dauka eta.
    Misteriozko nobelak irakurtzea gustuko duten pertsonei gomendatuko nien liburua, ezin izango dute erdizka utzi eta.

  42. Liburua, nahiko ona da, baina akatz asko aurkitu dizkiot. Laburregia dela esaten hasiko naiz. Ez digu Joneren hilketaren zehaztasunik ematen. Oso informazio gutxi geneukan aitonari buruz.
    Beste aldetik, nahiko originala da, ez du betiko thriller nobelen gidoia jarraitzen. Eta arrazoi horregatik nahiko erraza da irakurtzeko.
    Amaitzeko, uste dut, liburu honi buruz film bat egingo balute, arrakastatsua izan ahalko litzateke.

  43. Nire ustez liburu hau eskolan behartuta irakurri dudanetatik gehien gustatu zaidana da. Idazleak liburu osoan zehar misterio sentsazioa egotea lortu du, eta ondorioz liburua entretenigarria izateaz gain, behin irakurtzen hasita ezin daiteke gelditu. Gainera, liburua ezustekoz betea dago, izan ere nik uste nuen hiltzailea bizirik zegoela, eta horrez gain, ez nintzen liburu osoan ohartu Gepperten iruzurraz. Izan ere, ideia oso ona izan da bigarren ezusteko hau jartzea. Baina aldi berean, alde negatibo bat ere badu, Malenferren istorioa luzeegia zen, eta aspergarria iruditu zitzaidan. Hala ere, esan daiteke liburu hau interesgarria dela eta oso erraz irakurtzen dela.

  44. Alberto Ladron Aranak istorio korapilatsu hau modu erraz eta ulergarri batean idatzi du, azalpen argiak emanez. Beraz, liburuari haria hartzea oso erraza da.
    Xehetasunez azaldutako ezustekoak eta gertaera berriak agertzen dira etengabe, baina haietatik aipagarriena, azken kapituluetan agertzen da. Bat-batean istorioari sekulako bira ematen baitio idazleak.
    Nire ikuspuntutik, liburua oso originala da eta irudimenez josita dago. Baina batez ere amaierak gainerako liburuetatik ezberdintzen du. Aurreikusi ezin den amaiera horietako bat delako.

  45. Arotzaren eskuak liburua guztiz gomendagarria iruditzen zait ulergarria delako eta batez ere errez eta gogoz egin daitekeen irakurketa bat delako. Era egokian nahasten ditu narrazioaren zati misteriotsuak interesa sortuz irakurlearengan eta horregatik irakurtzen jarraitzeko motibazioa sorrarazten du.
    Bestalde, pertsonaiak modu onean aukeratuta daude eta protagonistarekin enpatizatzera eramaten gaitu. Horrez gain, amaiera harrigarri bat ere badu liburu mota hauetan egoten den bezala.
    Beraz, nahiko liburu osatua iruditzen zait eta gure adinerako oso ondo aukeratutako irakurketa.

  46. Liburu hau euskara arloan irakurri ditugunetatik gehien gustatu zaidana da. Normalean ez zaizkit gai honetako liburuak gustatzen amaiera nolakoa izango den susmatzen duzulako baina liburu honek amaierari izugarrizko bira ematen dio. Pertsonaien nortasun bereziek liburuari kolore bitxia ematen diote irakurlearen interesa erakarriz. . Esandako arrazoiengatik oso erraz irakurtzen da baina liburuko zenbait atal astunak egin zaizkit idazleak emandako zehaztasun guztiengatik. Laburbilduz, istorio entretenigarri bat da misterioz betea.

  47. Idazleak liburua oso interesgarria egiten du. Oso erratz ulertzen den liburuetako bat da eta irakurtzea gustatzen ez zaien jendeari ere interesatu litzaiekena. Niri pertsonalki asko gustatu zait eta momentu baten ezin izan nion liburua irakurtzeari utzi oso interesgarria baitzegoen. Amaiera ez nuen inolatan ere espero, beraz, oraindik istorio hobea egin du. Gainera pertsonaiak ere ez dira betiko istorietan ikus daitezken haietakoak.
    Gomendatuko nuken liburu bat da, asko harritu baitit.

  48. Liburu hau naiz eta beharrezkoa izan gustatu zait. Intriga askorekin eduki nau denbora osoan hiltzailea nor zen jakiteagatik. Azkenean dena azken kapituluan esaten da, eta zelan mundu guztiaren pentsakerekin liburua jolastu duen gustatu zait.
    Behin liburu hau irakurtzen hasi nintzen ezin izan nuen gelditu, denbora guztian suspensearekin zaudelako, eta azkenean dena iruzur bat izan dela ikustea… Liburu honen forma eta aztarna gutzikin zelan inbeztigazio oso bat zabaltzea lortu duten gustatu zait.

  49. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, istorioa oso jarraia delako eta liburuak berak bultzatzen dizulako irakurtzera. Nire ikuspuntutik, liburua irudimenez josita dago eta oso originala da.
    Niri intrigazko liburuak gustatzen zaizkit eta liburu hau irakurtzen asterakoan ezin izan nuen gelditu irakurtzen. Pertsonaiak eta lekuak errealak dira eta horrek irakurketzen erraztu egin nau.

  50. Arotzaren eskuak oso liburu erakargarria dela iruditu zait, misteriozko liburuetan ezinbestekoa den intriga hori ia istoria guztian zehar gordetzen baitu.
    Nahiz eta hasiera pixkat aspergarria izan eta nire ustez luzeegiak diren deskribapenak egon istorioan aurrera egin ahala misterioa handitu egiten da, irakurtzen jarraitzera animatuz. Amaiera asmaezina dela aipatzekoa da, liburua irudimenez josita dagoela erakusten duelako. Gainera hiztegiari eta idazteko formari erreparatuz liburu ulerterraza iruditu zait eta istorioa benetazko lekuetan gertatzean hobeto jarrai daiteke liburua.

  51. Niri pertsonalki liburu hau oso interesgarria eta aldi berean oso hotza iruditu zait. Irakurtzeko ulergarria eta erraza iruditu zait, baina bazeuden atal batzuk non ez nengoen oso ziur nork esaten zuen gauzaren bat orri horren amaierararte eta hori orria edota kapitulua berriz irakurtzera eramaten ninduen.
    Horretaz aparte liburua istorioan ederki barneratzen zaitu eta hori asko gustatu zait.
    Liburu hau nire inguruko pertsonei gomendatuko nieke.

  52. Normalean ez zaizkit gehiegi gustatzen klasean irakurtzen ditugun liburuak, nahiago dut nik aukeratutako liburuak irakurtzea. Kasu honetan, berriz, hasiera oso pobrea iruditu arren, harritu egin nau liburuak. Ia amaierara arte aspertuta eduki nauen liburuak hain ustegabeko amaiera edukitzeak txundituta utzi nau. Baina egia esan, nire kabuz irakurri izan banu eta azterketarako prestatu behar ez izan banu, ez dut uste irakurtzen amaituko nuenik, hasieran oso erraz abaildu bainintzen. Apika, idazleak hurrengorako hori kontuan hartu beharko luke.

  53. “Arotzaren eskuak” irakurri ditudan nobeletatik korapilo hoberena izan duena uste dut. Bestetik, niri batueraz idaztea eskatzean, ez dut ulertzen batueraz idatzita ez dagoen nobela bat irakurtzea egin digutenik. Baina horrela izan da eta nahiz eta horrela idatzirik egon ulergarria izan zait.
    Gauzarik onena hau da; ez nituen hiltzaileen izenak asmatu. Honengatik istorioak misterioa du momentu oro, nahiz eta momentu batzuetan istorioa astiro joan dela iruditu.
    Azkenik, gustuko izan dudan eta gomendagarria iruditu zaidan nobela da, baina batueraz idatzita egon beharko zen.

  54. Ezeri ekin baino lehen, derrigorrezko irakurketa baterako oso liburu egokia iruditu zaidala esan beharra daukat, ekintza asko badaude ere, istorioaren barnean murgiltzea erraza delako eta ildo argia daukalako, bukaera ulertzea zailxeagoa den arren. Gaiari dagokionez, ez da nire gogokoenetarikoa izan, gogorregia agian. Hala ere, garai hartako egoeraren inguruan gehiago jakiteko nahia piztu didanez, Aneren tokian jartzeko aukera izan dut. Hitz gutxitan: liburu oso interesgarria.

  55. Liburua asko gustatu zait, niri gehien gustatzen zaidan liburuak misterio generokoak direlako, eta liburu hau oso ona da, ez dakizulako amaierarte zer gertatu den benetan. Amaiera izan da gehien gustatu zaidan zatia ez nuelako horrelako amaierarik espero. Idazlea ondo eta argi azaltzen du zer gertatzen den momentu bakoitzean. Gomendatzen dut liburua hau irakurtzea.

  56. Nobela beltzaren irakurle amorratua izanik, ez da Alberto Ladron Aranaren lan hau nire gogokoena izan, baina hala ere, asko gustatu zaidala esan dezaket.
    Lehenengo kapituluetan egindako aurkezpena nahiko bitxia iruditu zait. Kostata ulertu nuen hasierako egoera, ez baita oso ohikoa; baina era berean, baliteke bitxitasun hau liburuaren irakurketan murgildu ninduena izatea.
    Kapituluak igaro ahala, liburuak, tramari buruzko egia ezagutzera eramaten gaituen pista faltsuak sinestarazten ditu, eta azken orrialdeetara heltzear gaudenean, hariak ezustekoz ezusteko lotuz, bapatean amaiera igarriezin bat aurkezten digu; azken hau liburuaren funtsezko atal bereizgarria izanik.
    Erraz eta gogoz irakurtzen den liburuetako bat da “Arotzaren Eskuak”, jarraikortasun batekin irakurtzeko esfortzu handirik eskatzen ez duenetarikoa; bukatzean, gehiago irakurri nahi izatea eragiten duena.

  57. Nire iritzia kontuan hartuta liburua irakurri ez duzuen pertsonei irakurtzea gomendatzen dizuet. Egia esan hasieran, nolabait, aspergarria iruditu zitzaidan baina liburua irakurtzen joan nintzen einean gustua hartu nion irakurtzeari. Anek polizia ezagutzen duen momentuan, liburuaren erdialdean gutxi gora behera, gauza interesgarrienak gertatzen hasten baitira eta liburua bukatu arte gertakizunek gogo biziz betetzen dizute irrika liburua irakurtzeko. Azken finean hori da liburuaren helburua eta eginkizuna, irakurlearen irakurtzeko gogoak piztea.

  58. Istorio oso bizia iruditu zait, kontakizuneko momentu askotan tentsio eta misterio handia ageri delako. Ulertzeko modu errez batean dago idatzita, nahiz eta istorioa oso korapilatsua izan. Gainera hiztegi aberatsa du eta ikasteko modu entretenigarria da. Xehetasun ugari ditu eta horrek zu bertan zaudela sentiarazten dizu. Amaiera egundoko ezustekoa da eta honek liburua amaitu ostean pentsatzen jartzea eragiten dizu. Nik edozein pertsonari gomendatuko nion ume, zein nagusi.

  59. Arotzaren Eskuak liburua interesgarria iruditu zait. Hasieratik bukaerara istorioan murgildurik egotea eragiten dizulako. Azkar eta erraz irakurtzen da, eta horrek asko laguntzen du. Horretaz gain, hitz berri asko ikasi egin ditut (sinonimoak) eta horrela zure hiztegia ere hobetu dezakezu.
    Azkenengo zatian arotza nor den jakin nahi duzu baina amaierararte itxaron egin behar da, eta ez duzu pentsatzen bera denik. Ni batez ere bere planarekin harrituta geratu naiz, ikusten da ez dela existitzen krimen perfekturik.

  60. Nik esango nuke, liburu hau euskaraz irakurri dudan libururik onena dela. Genero honetako liburuak oso gustuko ditut eta hau berezia egiten duena, Aitor Ladron Aranaren hizkera eta bere imaginazioak sortzen dituen ezustekoak dira.
    Behin libura hasita, ezin duzu irakurtzeari utzi. Istorioaren barnean murgiltzen zara eta Anerekin batera, hilketen erruduna bilatzen duzu, pista eta probak jarraituz.
    Liburu hau bereziki apartekoa egite duena, amaiera da, idazleak istorio guztiari buelta ematen dion unea. Agian espero zitekeena, Moulin hiltzailea izatea zen, baina inundik ere ez poliziak prestatzen duen amarrua.

  61. Oso liburu interesgarria iruditu zait. Alberto Ladron Aranak, lekuak deskribatzeko erabili duen modua oso ona eta espezifikoa izan da, zeure buruan gertaerak eta lekuak imajinatzeko benetan lagungarriak. Gainera, liburuaren azkenengo horrialdetararte ez dituzu historia ondo ulertzeko behar diren datuak ezagutzen, beraz intriga konstantean irakurtzen ari zara liburu osoan zehar eta horrek ez dizu irakurtzen gelditzen usten. 15-17 urteko gazteei gomendatzekoa da.

  62. Egia esanda niri beti klasean emandako liburuak ez zaizkit gustatzen, aspergarriak iruditzen zaizkit baina hauxe, asko harritu nau.
    Liburu entretenigarria da, hasieran lasaia eta dana ondo asaltzen du, egia da liburuaren erdian niretzako gai aspergarri batzuk aztertzen dituela baina amaiera ezustekoa da. Alberto Ladronek oso modu ulergarri batean idatzi du eta horrek liburua irakurtzea erraza zen eta oso epe labur batean irakurtzeko.
    Nik liburua irakurtzen hari nintzen bitartean, sekulako tentsioa nuen ia hiltzailea nor zer jakitean eta asko harritu ninduen.
    Asko gomendatzen dut eta seguruenik Alberto Ladronen beste libururen bat irakurriko dut.

  63. Alberto Ladron Aranaren bi liburu irakurri ditut: Piztiaren begiak eta Arotzaren eskuak.
    Lehenengo liburua nahiko gustatu zitzaidan, baina ikasturte honetan irakurritako askoz gehiago.
    Oso erakargarria iruditu zait, erraz identifikatzen zara Anerekin, protagonistarekin.
    Gustura irakurri nuen, istorioan erraz barneratzen zarelako.
    Istorioan gertatzen ziren gauzak ez nintuen espero, pentsatzen nituen gauezen kontrakoak ziren, honek askoz interesgarriago egin du irakurketa, tentsioan negoen denbora guztian.
    Guaza txar bat esateagatik, amaiera nire ustez laburregia izan zen, ez dakizu nola sentitzen den eta zer pentsatzen duen Ane, zer egingo dien bere bizitzarekin…
    Baina orokorrean asko gustatu zait

  64. Arotzaren eskuak misteriozko liburu oso interesgarria iruditu zait, azkenerarte ezin duzulako asmatu nor den hiltzailea. Behin irakurtzen hasita, ez duzu nahi liburua amaitu gabe utzi.
    Liburua hasten denetik kapitulu bakoitzean gauza berri bat agertzen denez, ez duzu liburuaren haria galtzen eta, gainera, askoz ere atseginagoa egiten da irakurketa.
    Amaitzeko, idazleak historioa kontatzeko duen modua asko gustatu zait. Misterioz josita dago eta horregatik irakurtzea errazagoa iruditu zait, niri asko gustatzen zaizkidalako misteriozko historiak.

  65. Arotzaren eskuak liburua euskeraz irakurri dudan libururik onena izan dela esango nuke. Istorio honek lehenego momentutik harrapatu ninduen eta hasiera hasieratik harrapatzen zaituen liburu bat aurkitzea oso zaila da. Arberto Ladronek idazten duen era gustatu zait, ez delako gehiegi luzatzen.

    Argumentua ere oso ona izan da. Amaierak harrituta utzi ninduen, ez nuen espero horrela bukatu zenik. Asko gustatu zitzaidan. Agian aldatuko nukeen gauza bakarra Aneren amaiera izango zen, hau da, pasatu dituenak pasata, maite duen norbaitekin bukatzea adibidez.

  66. Alberto Ladronen liburu hau, nahiko interesgarria iruditzen zait. Ez da liburu oso luzea eta ez ditu hitz oso zailak erabiltzen ,beraz, oso erraz irakurtzen da.
    Liburu honen historia, nahiko korapilatsua da eta horrek gehiago irakurtzeko desio bat eragiten dizu. Ni, historia honen barruan egon naiz murgilduta hasieratik eta horregatik nahiko arin irakurri dut.
    Misteriozko liburu hau, edozeinri gomendatuko nioke lehen esan dudan moduan, erreza delako irakurtzeko eta oso entretenigarria.

  67. “Arotzaren Eskuak” liburua asko gustatu zait, gertaerak oso ondo azaltzen ditu, xehetasunekin azaltzen dira liburuan ateratako pertsonaien deskripzioak. Liburuaren amaiera ez zait iruditu amaiera on bat, amaiera oso korapilatsua dela iruditu zait, baina ez nuen espero horrelako amaierarik, beraz liburu on bat dela esan ahal da eta jende askori gomendatuko diot.

  68. Liburu honen sentzazioa intrigazkoa da liburu osoan zehar, eta ikusten da idazleak sentzazio hori ematen saiatu dela ere. Alberto Ladronek liburu honetan gauza asko kontatzen ditu orrialde gutxitan, eta hori ez zait asko gustatu, bestalde, ez zait batere zaila egin irakurketa, eta lehen esan dudan moduan, entretenigarria eta interesgarria iruditu zait eleberri hau.

  69. arotzaren eskuak liburua oso erakargarria da gure adineko pertsonentzat, gainera ere, liburu honen mistrioak irakurtzeko sirrara pizten digu. Ez zait batere saila irakurtzeko, gustura irakurri dudan liburu bat izan baita, nahiz eta hiztegi aldetik hitz batedonbat ez jakin izan. Eleberri hau misterioa eta irakurtzeko zirrara duten pertsonei errekomentatzen diet, seguruenik gustokoa izango dutelakoan bainago.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

ALICIA PULEO

Just another WordPress.com weblog

Tras la pista de...

Just another WordPress.com weblog

Olaia Bilbao

Just another WordPress.com weblog

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

Just another WordPress.com weblog

Emakumeak ezagutzen

Just another WordPress.com weblog

Durangoko institutuko liburutegia

Just another WordPress.com weblog

A %d blogueros les gusta esto: