Afrikako semea

Izenburua: Afrikako semea

afrikako semea

Egilea: Aitor Arana Luzuriaga

Argitaletxea: Ibaizabal

Argitalpen data: 2004

Ilustratzailea: Alberto Campos

Bilduma: Ekin bilduma

Orri kopurua: 240 orrialde

ISBN 9788483258187

 

XVIII. mendean europarrak izenik gabeko bidegabekeria bat egiten ari ziren: gizaki afrikarrak hartu eta Amerikara eraman, han plantazioen jabeek lanerako esklabo moduan eros zitzaten. Osanbo gaztearen emaztea ere bahitu eta eraman egingo dute. Osanbok, ordea, ez du onartuko inork bere maiteagandik bereizterik, eta, igerian bada ere, europarren itsasontziaren atzetik abiatuko da, horrela abentura biziz beteriko ibilaldiari hasiera emanez.

aitor arana

Aitor Arana

  • Liburua idazteko Aitor Aranak XVIII mendeko historia ikertu behar izan zuen. Zer ikasten dugu garaiari buruz liburu honen bidez?

  •  Amaiera ez al da gogorregia?

16 responses

  1. Afrikako semea Aitor Aranak idatzitako liburua da, liburuan asko ikasi dut XVIII. mendeko esklaboen bizitzari buruz, interesgarria da, baina aldi berean oso gogorra.

    Liburuan zehar hainbat gertaera harrigarri gertatzen dira. Osanbok, esklabu afrikarrak, bizitzan zehar hainbat arazo eta zailtasun izan ditu, baina beti aurrera segitzeko asmoaz. Istorio honetan nabaria denez, koloreko pertsonak mespretzatu eta animalia moduan tratatzen dituzte .

    Liburu hau edozein adineko pertsonari gomendatzen diot, ikus dezaten zelako zaila izan den bizitza pertsona batzuentzat.
    Gaizka

  2. Afrikako semea

    Afrikako semea Aitor Aranak idatzitako liburu bat da. Bertan Osanbo izeneko mutil baten istorio triste bat kontatzen du. Nahiz eta gogorra iruditu batzuetan, niri asko gustatu zait nobela.
    Hasieran, nire ustez, pixka bat aspergarria izan da. Gero, Osanbori gauza guzti horiek gertatzean interesgarriagoa jarri da, eta horregatik, liburuak “engantxatu” egin nau. Erreza izan da irakurtzeko, nahiz eta batzuetan galdu haria, istorioa denboraz eta tokiz aldatu izan delako bat-batean. Nobela oso gogorra iruditu zait, eta kontatzen duen istorioa erreala dela ematen du. Seguru beltzaran edo jende askok nobelan gertatutako egoera asko bizi izan dutela.
    Amaiera oso tristea iruditu zait, baina liburua irakurtzeak merezi izan du. Asko ikas daiteke eta nire adinekoak direnei edo besteei irakurtzea gomendatzen diet ikusteko zelakoak izatera heldu gaitezkeen.
    Amaiur

  3. Eneritz sanchez | Reply

    Afrikako semea, Aitor Aranak idatzitako liburua, mutil afrikar esklabu baten istorioa kontatzen du, Osanbo izeneko mutilari buruzko istorio tristea. XVIII. mendeko esklabuen istorioak gogorrak dira min handia egiten baitzieten.
    Nire ustez, liburua oso gogorra da, Osanbori gauza asko gertatu zitzaizkion, baina berak beti aurrera jarraitu zuen bere askatasuna lortzeko, eta lortu ez arren ahalegin handiak egin zituen.
    Tristura handia eman dit liburua irakurtzeak oso gogorra delako, batez ere amaiera. Oraindik ez dut ulertzen zergaitik lehen jendea hain arrazista zen, ezta zergatik zuriek beltzei hain min handia egin behar zieten.
    Liburu hau gomendatzen dut, istorio tristea izan arren XVIII. mendeko esklaboen istorioak eta bizimodua ezagutu dugulako. Afrikako semearen liburua irakurtzen eman dudan denbora merezi izan du.

    Eneritz

  4. ‘ Afrikako semea ’ liburua Aitor Aranak idatzi du. Nobela horretan Osanboren, XVIII. mendeko esklabo baten, istorioa kontatzen digu. Liburua oso gogorra eta tristea izan arren gustatu zait.
    Gertakizun gogorrak azaldu dira eta pertsonaia nagusi batzuk hil dira: Aisa (Osanboren emaztea), Donso (Osanboren laguna) eta Osanbo. Aisa gaixotasun batengatik hiltzen da, Donso itsasontzitik jausten delako eta Osanbo ipintzen dioten zigor gogorraren erruz hiltzen da.
    Dena den, gertakizun gogor horiez gain, atseginak ere azaldu dira: Aisa eta Osanboren maitasun istorioa Iteren jaiotza, Iteren amodiozko istorio. Eta horiek gustatu zaizkit.
    Nik liburua gomendatzen diet istorio gogorrak eta tristeak irakurtzea gogoko dituzten pertsonei. Eta eskatuko nuke pelikula bat egitea. Horrela, jendeak irakurtzea ez badu gogoko ikusiko zuen zer egiten zen lehen.

    Ziortza

  5. Afrikako semea, Aitor Aranak idatzitako liburua, istorio interesgarria iruditu zait, baina, aldi berean, oso gogorra.
    XVIII. mendeko mutil afrikar baten, Osanboren, bizitza kontatzen du liburuak. Mutikoa esklabua egin zuten eta Amerikara eraman zuten. Osanbok bizitza zaila izan arren, beti aurrera begiratu du bere askatasuna lortu ahal izateko. Asko borrokatu zuen esklabu izateari uzteko, bere bizitza galdu zuen bere ametsa egia bihurtzeko.
    Aldi berean, liburua gogorra iruditu zait, mutikoak oso tratu txarrak jasotzen dituelako. Istorio honetatik gauza asko ikas daitezke. Istorioan ikusten da zelako tratu txarrak jasotzen dituzten pertsona batzuk beste azal kolore batekoak izateagatik, inork ez du merezi holako bizitza bat izatea.
    Esan dudanez, liburua gustukoa izan dut eta benetan gomendatzen dut liburu hau irakurtzea.
    Mikele

  6. Afrika semea liburua, Aitor Arana idazlearena, XVIII. mendeko esklabuen bizitzan oinarrituta dago. Istorioa irakurtzean zenbat balio zuten eta jendea zelan portatzen zen beraiekin ikasi dugu, baita zer gertatzen zitzaien bahitzen zituztenean eta zelan esklabuek saiatzen ziren problemak gainditzen.

    Asko gustatu zait, interesgarria delako eta niri horrelako liburuak asko gustatzen zaizkidalako. Gainera, liburuak historia kontatzen du eta munduko historia jakitea ondo dago, baina kontatzen duen historia beste ikuspuntutik kontatu dago, oso tristea da. Osanboren, esklabu afrikarraren, bizitza oso gogorra izan zen Ameriketan.

    Liburua ondo dago idatzita, nire ustez, ondo adierazita. Merezi du irakurtzeak, batez ere, Historiako pasarte honi buruz gehiago ikasten duzulako.

    Isma

  7. ” Afrikako semea “, Aitor Aranak idatzitako liburua da. Istorio interesgarria iruditu zait, baina, aldi berean, gogorra. XVIII. mendeko esklabo baten, istorioa kontatzen digu. Protagonistak Osanbo du izena. Mutikoa esklabua egin zuten Afrikan, eta Amerikara eraman zuten.
    Osanbok bizitza oso zaila izan arren, beti aurrera jarraitzen du, bere askatasuna lortzeko. Asko borrokatu zuen esklabu izateari uzteko, bere bizitza erabat aldatu zuen bere ametsa egia bihurtzeko.
    Beste aldetik, liburua oso gogorra iruditu zait, mutikoak tratu txarrak jasotzen dituelako. Istorio honetatik gauza asko ikas daitezke. Istorioan ikusten da zelako arrazismoa zegoen garai horretan. Istorioa ez dut gustukoa izan oso gogorra delako eta hasieran aspergarria dirudi zaidalako.

  8. Afrikako semea esklabutzari buruzko liburu bat da. Bertan, Osanboren bizitza kontatzen da eta esklabutza nolakoa zen deskribatzen da. Ez zait gehiegi gustatu istorioa. Nire ustez, liburua gogorra eta unkigarria da.
    Ez zait gehiegi gustatzen era honetako liburuak, agian gaia gogorregia delako. Ez nekien esklabutza hain gogorra zenik, azkenean unkigarria izan da Osanboren bizitza.

  9. ANDREA RODRIGUEZ | Reply

    Afrikako semea, liburu ezberdina izan da. Irakurri dudan libururik gogorrena, baina asko gustatu zait, ez nuen nahi irakurtzen utzi zer gertatuko ote zen jakin nahian.
    Liburuan XVIII.mendean esklabuak nola tratatzen zuten kontatzen digu. Lehenengo kapitulutik azkenengo kapitulura asko aldatu da. Osanbo protagonista da, eta bere bizitza kontatzen du haurtzarotik, handia egiten deneraino. Esklabutza da gaia, eta oso gogorra iruditu zait. Objektu bezala tratatzen zuten beltzak eta denbora guztian izututa bizi ziren, zuriek boterea ez galtzeko eta haien aurka ez egiteko, horren txarto tratatzen zutela suposatzen da.
    Izugarrizko zigorrak jasotzen zituzten eta asko sufritzen zuten bizitzan zehar.

  10. “Afrikako Semea” da Aitor Arana idatzitako liburua. Nahiz eta interesgarria izan gogorra ere izan da kontatzen duen Osanbo gazte afrikarraren istorioa. Pertsonaiak errealistak iruditu zaizkit eta ondo ikusten da nola bizi ziren XVIII mendeko esklabuak.
    Liburu hau gustatu zait interesgarria delako, argi adierazten duelako errazismoa, nola tratatzen zituzten esklaboak eta beltzak. Liburua ulergarria izan da, baina gauza batzuk ez ditudanean ulertu hiztegian bilatu behar izan ditut. Kapituluak batez ere hasierakoak, pixka bat luzeagoak izan dira eta batzuk ulertzeko zailak.
    Istoria gogorra iruditu zait. Pertsonaiak oso errealak iruditu zaizkit. Lekuak oso ondo deskribatuta daude. XVIII mendeko garaiko esklabutza da gaia eta aipatutako elementuen erabilera sinesgarritasun osoz tratatuta. Beraz, eleberri hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

  11. “Afrikako semea” Aitor Aranak idatzitako liburu bat da. XVIII. mendean oinarrituta dago istorioa. Protagonista Afrikar mutiko gazte bat da, Osanbo. Denborarekin gizona bihurtzen da eta oso ausarta, gainera. Nire ustez, liburuak hasieran, ez du emoziorik, nahiko aspergarria iruditu zait. Gero, Osanboren abenturak hasten direnean, oso interesgarria da. Ez da alaia, baizik eta tristea eta gogorra. XVIII. mendean, beltzaranekiko zegoen errasizmoa aurkezten duelako.

    Hala ere, nire gustokoa izan da, ez delako gainerako liburuen modukoa, beste liburu guztietan amaieran, dena ondo amaitzen delako, baina honetan ez. Idazleak XVIII. mendean zegoen errasizmoa jakinarazi nahi duelako, eta hori ez da gai alaia, ondo amaitzekoa ez, behintzat.
    Arraroa iruditu zait Medium jaunak gizonak ohera eramatea nahi izana. Arruntagoa egiten zait emakumeak eramatea. Gainera, zeukan dirutza harekin, gero eta arraroagoa.

    Nahiz eta errealismo eta sinesgarritasuna handiko istorioa izan, zenbait kapituluetan gauza irrealak agertzen dira. Adibidez, Osanbori dena ondo ateratzea: Marinel guztiak hiltzea, janari faltarekin bizitzen iraundu, eta abar… Aldiz oso erreala iruditu zait egileak zein ondo adierazi duen zuriak beltzaranekiko zuten gorrotoa, nazka…

    Oso gogorra iruditu zait azken kapitulua, burdin horixkarekin egiten zutena eta berezi, zertarako erabiltzen zuten.

  12. Aitor Arana idazlearen “Afrikako semea” liburua interesagarria eta errealista iruditu zait. Istorioa gogorra da, baina baditu zati atseginak ere. Ondo ulertu dut, hitz batzuk hiztegian bilatu behar arren. Kapituluak errez irakurtzen dira, nahiz eta gehienak oso luzeak izan eta batzuetan astunegiak izan irakurtzeko orduan.

    Idazleak lan ona egin du historiako gauzak ikertzen, eta horrela oinarri historikoa sinesgarria izatea lortu du garai hura nolakoa zen ulertzeko.
    Istorioa alaia iruditu zait liburuko lehenengo kapituluetan, baina oso tristea eta gogorra bihurtu da azken kapituluetan. Pertsonaiak errealistak iruditu zaizkit eta hango urteetako bizimodua eta ohiturak oso ondo islatuta agertzen dira.

    Dena den, oso liburu gomendagarria iruditu zait, batez ere, gai horretarako liburuak gustoko dutenei. Merezi izan du irakurtzea nahiz eta amaiera gogorra izan.

  13. ” Afrikako semea” liburua oso korapilatsua eta gertakizun ugarikoa da. Hala eta guztiz ere, zenbait kapitulo oso interesgarri izan dira. Irakurri dudan libururik aspergarriena izan da,hainbat gauza gertatzen diren arren aspertu egin nau.

    Lehenengo kapitulutik azkenera, kapituloz-kapitulo, Osanbo esklabu gaztearen bizitza kontatzen du eta istorio oso gogorra izan da.

    Nire ustez, izugarria izan da beltzei eman zaien tratua. Istorio honetan argi geratu da errasizmo handia zela garai hartan. Dena den, esan bezala horrenbeste gauza korapilatuta agertu denez, ez zait gehiegirik gustatu.

  14. Nire ustez oso liburu interesgarria izan da, hasieran oso motela izan arren gero oso entretenigarria izan delako. Izan ere, irakurleariko jakin-min asko sorrarazten du irakurtzen den heinean, eta horixe da nire ustez nobela honen gakoa.

    Gustura sentiarazi dit letren atzean idazleak eginiko lana, ikerketa igertzen delako eta horrek istorioan sakonarazten dizu nahi ala ez, istorioa hobeko kokatuz eta irudikatuz; eta pertsonaiaren azalean “biziarazten” dizu.

    Lehen aipatutako jakin-mina edota interesa pizten duen beste faktore bat erabilitako hizkuntzaren apaltasuna da. Horrek istorioa eroso bihurtzen baitu, arinagoa; irakurle ohituentzat zein ez hain ohituentzat. Ezaugarri sinple horrek gomendagarri eta irakurterraz bihurtzen ditu Osanbo izeneko Afrikar gaztearen joan-etorriak.

  15. Dany Uriarte Garcia | Reply

    Aitor Aranen ” Afrikako semea ” liburuan XVIII. mendeko istorio bat aurkezten da. Europarrak Afrikara joaten ziren gizon eta emakume beltzak bahitzera, onsoren, beste leku batean saltzeko.
    Liburu honen protagonista Osanbo da eta Afrikan bizi da. Ezkonduta zegoen eta gizon batzuk bere emaztea bahitzen dutenean hainbat gauza gertatzen dira.
    XVIII. mendean gizon beltzen bizitzak oso gogorrak ziren eta esklabutza ere bai. Liburua irakurtzean sentitu dezakegu nola zufritzen zuten beltzek.
    Nire uztez, lehenengo kapituluak azpergarriak dira, bahina gero intrigaz beteriko istorioa da eta oso errez irakurtzen da, nahiz eta istorio gogorra izan.

  16. Afrikako semea liburu korapilatzua iruditu zait. Ez zait gustatu, kontakizun ugari daudelako eta ez du ondo azaltzen non dagoen momentu bakoitzean eta noiz gertatzen diren gauzak.

    XVIII.mendean kokatuta dagoen istorio bat da, Osanboren bizitza kontatzen du, esklabuen bizimodua eta zurien boterea.

    Hori dela eta, liburuau gomendagarria da irakurtzea guztaten zaionari, baina gaia gustokoa izan behar du eta ulermen maila nahikoa, noski.

Leave a reply to añi Cancel reply

ALICIA PULEO

"Liburu bat amets-makina bat da"

Tras la pista de...

"Liburu bat amets-makina bat da"

Olaia Bilbao

"Liburu bat amets-makina bat da"

Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga

Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social)

Gizasemealabak

"Liburu bat amets-makina bat da"

Emakumeak ezagutzen

"Liburu bat amets-makina bat da"

Durangoko institutuko liburutegia

"Liburu bat amets-makina bat da"